2014-03-10

Soldata diferentziak emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna betikotzen du-La discriminación salarial perpetúa la desigualdad entre mujeres y hombres


Otsailaren 22an Emakume eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko Eguna izanik, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak salatu du soldata diskriminazioa dela gaur egun emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna eragin eta betikotzen duen faktoreetako bat.
Egun, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.000 euro ingurukoa da EAEn. Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzuen sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen sektorean. Erdi-beheko lanpostuetako soldatak kontuan hartzen badira, gizonena 100 bada, emakumeena 67 eta 65 artekoa da.  Errentari begiratuz, hau  nondik datorren zehaztu gabe, emakumeen %81ak urtero 24.000 euro edo gutxiago kobratzen du, eta gizonen kasuan kopuru hori %57ra murrizten da....

Emakundek landutako  “Soldata arraila: eragileak eta adierazleak”  txostenean gai honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzue.
Bestetik, EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna : Emakumezkoen talentua alferrik galtzearen kostu erlatiboa. txostenean, zehazten da diskriminazioa modu inplizitu eta esplizituan nola ematen den (47. orrialdea).
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...