2010-02-28

Marizipriztinek planto egin zueneko ipuina argitaratu du euskaraz Txalaparta argitaletxeak

Iturria: GARA

«Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi» izeneko ipuin bitxia aurkeztu zuten atzo Nunila Lopez Salamerok, testuaren idazle katalanak, eta Myriam Cameros Sierrak, marrazkien egile nafarrak. Txalapartak argitaratu berri du liburuxka, Itziar de Blas eta Mikel Garmendiak euskarara egindako itzulpenean.

Ipuinak «Marizipriztin» ipuin klasikoa bukatzen duen momentua abiapuntutzat hartu, planto esan, eta printze urdinaren morrontzatik aldenduta aske agertzen du emakumea, bere buruaren eta erabakien jabe. Izan ere, Nunilak helduentzat sortu istorioak -txatu txarrak pairatu dituzten emakumeen elkarte batek Katalunian hala eskatuta-, gizarteak ezartzen dizkigun loturak askatzera -lotura ideologiko, estetiko eta beste- gonbita egiten dio emakumeari, Marizipriztin feminista eta alai baten bitartez.

Gizonen menpeko emakume «klasikoaren» ordez, bere buruaren jabe izanik bere buruari maitasuna dion neskatoa dugu Marizipriztin ipuin berrian, takoidun zapata puntetan ibiltzeaz nazkatuta oinutsik dabilena, eta galeperrak jaten ez dituena, barazkijalea delako. Eta zoriontsu izateko printze urdinekin ezkondu beharrik ez dagoenez, Myriamen marrazki punk samarrek begi handidun emakume ezperfektu bezain maitagarri bihurtu dute Marizipriztin.

Topo egin eta topa

Atzo euskaraz aurkeztutako ezohiko ipuinak bide bitxia egin du Txalapartak papereratu duen arte. Nunila eta Myriam ezagutu zirenean, azken honek azaldutakoaren arabera, «magia sortu zen».

Horregatik katalanak sortu ipuinari marrazkiak egin zizkion nafarrak, argitaratzeko ilusioz. Alta, argitaletxeen baiezko erantzunik ez zuten jasotzen, ate ugari jo zituzten arren, eta Interneten eskegi zuten. Handik aurrera munduari bira eman eta ahoz aho sekulako oihartzuna izatera iritsi da istorioa.

Gauzak horrela, sarri gertatzen denez, bi egileak autoediziora salto egitekotan zirela, Planeta argitaletxea agertu zen, eta orain gutxi gaztelaniaz plazaratu dute lana. Eta Txalapartari esker -De Blasek eta Garmendiak beraien kabuz egina zuten jada itzulpena-, euskaraz daukagu «Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi». Eta sortzaileek atzo azaldu zutenez, katalanez ere aurki ikusiko du argia.

DOLORES JULIANO-ANTROPOLGIA ETA FEMINISMOA MARTXOAK 8 de marzo BILBO


Informazio osoa/Toda la información

2010-02-26

La hipocresia del deseo

Muestra y denuncia la contradicción de una sociedad que por una parte promueve el consumo sexual, y por otra parte, victimiza, criminaliza e invisibiliza a las trabajadoras sexuales de la calle.
Documental 26minutos color
Rebeca María López, Carmen Titos, Carmen Gas, Eloisa D´Orsi
2006

Estresaren eragina gure gorputz eta emozioetan

Maider eta Maite estresaren eragin kaltegarriak gainditzeko tratamenduan daude.


2010-02-25

Bienvenida al Manual de la Chica Verde


Página de recursos para chicas jóvenes ecologistas.

La web "Chica Verde" es un proyecto de Jóvenes Verdes para ayudar a todas las chicas que queréis contribuir al cuidado del Planeta y de vosotras mismas. Aquí encontraréis información sobre las diferentes formas que tenéis a vuestro alcance para aportar vuestro granito de arena.


En esta web encontrarás:

- Una guía temática con consejos prácticos dividida en secciones

- Un concurso de imágenes. En esta sección encontrarás las bases, propuestas y las imágenes ganadoras.

- Una sección de recursos y actividades para hacer en clase, con enlaces a otras webs, etc.

2010-02-24

ENE POLTSA HANDIA ETA BIOK antzeslana HIGA ANTZERKIA taldearen eskutik

HIGA ANTZERKI TALDEAK (higa.antzerkia@gmail.com) Amaia Lasaren “Geroaren aurpegia” liburuko poesietan oinarritutako antzerki interesgarri bat
Martxoaren 6an estreinatuko du Tolosan, "Emakumeak Protagonistak" ihardunaldian.


Texto antológico
Jaungoiko guztiak ukatzen dituen

emakume bat naiz.

Atzo

zeruko jaungoikoa ukatzen nuen,

gero

infernukoa, eta

gaur,

lurreko jaungoikoa ukatzen dut.

Dotrina guztien aurka altxatzen naiz.

Atzo,

zeruko pekatari nintzen,

gero

infernukoa, eta

gaur,

lurreko pekataria naiz.

Hutsunean igeri dabilen emakume bat izaten naiz.

"Soy mujer

que reniega de cualquier dios.

Ayer

negué al divino,

más tarde,

al satánico,

hoy,

reniego del dios terrenal.

Me rebelo contra todas las doctrinas.

Ayer,

era una pecadora del cielo,

más tarde,

del infierno,

hoy

soy una pecadora terrenal.

Mujer que avanza en el vacío".

(Geroaren aurpegia-El rostro del futuro, Edit. Universidad del País Vasco, 2000)

2010-02-23

Amorós: reto del feminismo es analizar incidencia de la crisis en las mujeres


"Aunque ha habido avances en algunos derechos políticos de las mujeres, la incidencia de la crisis sobre ellas es enorme y está por estudiar", según ha manifestado a Efe la escritora, quien ha presentado hoy en Pamplona "Vetas de Ilustración. Reflexiones sobre Feminismo e Islam", una obra en la que estudia la relación entre la sociedad europea y el Islam y les interpela desde el feminismo.

La pensadora y ensayista, galardonada en 2006 con el Premio Nacional de Ensayo, analiza en esta obra "los brotes de pensamiento crítico y reflexivo que se dan fuera de la cultura occidental", a los que se refiere como "vetas de ilustración".

Tras subrayar que no cree que "la ilustración sea un monopolio de occidente" y sostener que "los feminismos van íntimamente unidos a las ilustraciones", ha explicado que parte de la hipótesis de "que donde quiera que se encuentren estas vetas de ilustración se van a poder encontrar feminismos" y, según ha reconocido, hasta donde ha investigado "efectivamente es así".

En su obra propone además "la posibilidad de un multiculturalismo emancipatorio, forjado en las ideas y prácticas del feminismo que profundiza y mejora la ilustración".

Amorós, catedrática de Filosofía, ha centrado su investigación en la fundamentación e implicaciones filosóficas de la teoría feminista, especialmente en la historia del existencialismo y en la construcción de las relaciones entre ilustración y feminismo.

FUENTE: EFE

2010-02-19

Jostailu beliko eta sexisten aurkako kanpaina


ITURRIA: TAS TAS IRRATIA

Jostailu beliko eta sexisten aurkako kanpaina

PDFInprimatuE-posta
kartela.jpgPasa den abenduaren 24an Sestaoko Karibe Kultur Elkarteak umeentzako eta haien gurasoentzako zuzendutako tailerrak antolatu zituen. Tailer horiek jostailu beliko eta sexisten aurkako kanpaina baten barruan kokatzen ziren GaurkoKaleko Bentanien Karibe kultur elkarteko Javi Fernandez izan dugu, kanpaina honetaz hitz egiteko.

2010-02-18

SAREINAK 3.URTEURRENA!!!!! OSPAKIZUNA OTSAILAREN 20AN



SAREINAK. Feminismo literarioak blogak hirugarren urteurrena egitera doala aitzakiatzat hartu, eta mahai-ingurua antolatu dugu blogeko kideok. Mahai-inguruan blogeko kideok parte hartuko dugu (Amaia Alvarez Uria, Onintza Irureta, Gema Lasarte, Josune Muñoz, Iratxe Retolaza eta Ainara Sarasketa), eta blogean azken urte hauetan aipatu diren zenbait gairen inguruan mintzatuko gara, zenbait eztabaida zahar berrituz, eta zenbait eztabaida berri zaharkiturik daudela agertzeko asmoz.

Gai hauen inguruan zabalduko da eztabaida eta solasa:

1) Edertasunaren kanonaz

2) Sexualitateak eta euskal literatura

3) Intimismo, erotismoa eta begirada literario feminista

4) Maitasun ereduak eta eleberri larrosa

5) Identitateak: Beatriz Preciado, Itziar Ziga…

Etor zaitez gai hauen inguruko iritzia gurekin partekatzera!

Data: otsailak 20, larunbata

Ordua: arratsaldeko 7etan

Lekua: Gasteizen, Kutxi Kaleko 70 tabernan

BLOG GAFAS COLOR VIOLETA


2010-02-13

AYTO BILBAO-ONCE prevención violencia género


Sentsibilizazioaren eta prebentzioaren alorrak hartzen ditu, baita esku-hartze integrala ere, biktimei dagokienez

El Ayuntamiento de Bilbao y la ONCE firman un convenio de colaboración para mejorar la accesibilidad al programa municipal de prevención e intervención en violencia de género.

Abarca los ámbitos de la sensibilización, la prevención y la intervención integral con las víctimas.


2010-02-12

Gure bidea: Giza Eskubideak

iturria: komunikatuz.org
Gure bidea: Giza Eskubideak

01. Aldarrikapen Unibertsala
02. Eskubide sozial eta ekonomikoak
03. Haurren eskubideak
04. Emakumeen eskubideak
05. Bake eskubideak
06. Hezkuntza eskubidea
07. Etorkinen eskubideak
08. Lan eskubideak
09. Ingurumen eskubidea
10. Sexu aukera eskubidea
11. Autodeterminazio eskubidea
12. Eskubide zibil eta politikoak

2010-02-10

COEDUCACIÓN-MARIAN MORENO LLANEZA


coeducacion[1].pdf

Comunicación presentada en el marco del curso “¿Dónde están las niñas? La
perspectiva de género en la educación para la salud y el deporte”.
Octubre, 2004.
Marian Moreno Llaneza


$
Download (417.4KB)

Preview

2010-02-08

Eskuak-KARMELE JAIO

ITURRIA: DEIA

MARIAREN eskuak ohituta daude azal zaharrak igurtzen. Zaintzen duen emakumeak laurogei urte ditu eta laguntza behar du bainuontzian sartu eta bere burua garbitzeko.

Maria ohituta dago zaharren gorputz biluziak ikusten, ukitzen, garbitzen… Gaur zaintzen duen emakumearen aurretik zaindu izan ditu beste batzuk. Mariak ez du ikasketarik, baina inork baino gehiago daki bizitzaz. Psikologia, medikuntza, giza-harremanak… alor asko menperatzen ditu, titulurik ez badu ere. Jakintsua da. Ondo daki zer den bizitza. Bukatzen ari diren bizitzekin harremana izateak asko irakatsi dio.

Garbiñeren eskuak ohituta daude umeen ipurdi zikinak garbitzen. Etxe askotan egin du lan haurrak zaintzen. Bere eskuek ipurdiak garbitzeaz gain, badakite laztan egiten, umeen minak abesti goxoekin baretzen, haientzako barazki purea prestatzen.

Garbiñek kazetaritza ikasketak egin zituen baina ez du lanik aurkitu kazetari moduan. Lagun batzuen lagunen seme-alabak zaintzen hasi zen duela hamar urte eta ordutik ez du beste lanik egin. Aita eta ama kanpoan lanean dituzten haur txikien ardura hartzen du ofizialki existitzen ez den soldata kaxkar baten truke.

Sagrarioren eskuak ohituta daude berakatza zuritzen, kipula mozten, arropak lisatzen, erosketak egiten. Duela hogeita hamabost urte ezkondu zenetik egunero egiten dituen lanak dira.

Seme-alabak etxetik joan zitzaizkionean lasaiago bizitzeko aukera zuela ikusi zuen, noizbehinka etxean lasai liburu bat irakurtzeko plazerra zer den ere ikasi zuen, baina senarra jubilatu zitzaionean lana bikoiztu egin zi-tzaion berriz. Betiko lanez gain, eguna zelan bete ez dakien gizona animatzen saiatzen baita, psikologo profesional baten trebetasuna erakutsiz.

Emakumeen eskuak dira María, Garbiñe eta Sagrariorenak eta gure gizarteari eusten diote, haren oinarri dira, nahiz eta ikusezinak izan. Nahiz eta herri baten aberastasuna zenbatzean kontuan hartzen ez diren.

2010-02-06

Ama bakarra... zergatik ez?

ITURRIA: EUSKADI IRRATIA

Emakumeak atzeratu egin du ama izateko adina. Gero eta gehiagotan erabakitzen daAma noiz izan. Baina gerta liteke, gehiago atzeratu eta epe muga iristeko zorian bikoteegokirik alboan ez izatea. Ama bakarrak asko ugaritu dira inseminazioari esker.




2010-02-01

Sexualitatea haurdunaldian; Amaia Vazquez sexologoarekin


Haurdunaldian sexualitatearen inguruan dauden aurreritzi eta uste okerrak argitu ditu Amaia Vazquez sexologoak "Ilargipea"n saioan.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...