2010-02-18

SAREINAK 3.URTEURRENA!!!!! OSPAKIZUNA OTSAILAREN 20AN



SAREINAK. Feminismo literarioak blogak hirugarren urteurrena egitera doala aitzakiatzat hartu, eta mahai-ingurua antolatu dugu blogeko kideok. Mahai-inguruan blogeko kideok parte hartuko dugu (Amaia Alvarez Uria, Onintza Irureta, Gema Lasarte, Josune Muñoz, Iratxe Retolaza eta Ainara Sarasketa), eta blogean azken urte hauetan aipatu diren zenbait gairen inguruan mintzatuko gara, zenbait eztabaida zahar berrituz, eta zenbait eztabaida berri zaharkiturik daudela agertzeko asmoz.

Gai hauen inguruan zabalduko da eztabaida eta solasa:

1) Edertasunaren kanonaz

2) Sexualitateak eta euskal literatura

3) Intimismo, erotismoa eta begirada literario feminista

4) Maitasun ereduak eta eleberri larrosa

5) Identitateak: Beatriz Preciado, Itziar Ziga…

Etor zaitez gai hauen inguruko iritzia gurekin partekatzera!

Data: otsailak 20, larunbata

Ordua: arratsaldeko 7etan

Lekua: Gasteizen, Kutxi Kaleko 70 tabernan

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...