2009-06-25

Esther Ferrer / Artista-2008ko Arte Plastikoen Sari Nazionala


"Ziur nago, ordea, uste sendoak dituzunean eta ideia batzuen alde egiten duzunean, uste eta ideia horien eragina nolabait nabarmena izaten direla zure lanean. Ni, adibidez, feminista naiz, nire bizitza feminismoz beterik dago, baina horrek ez du esan nahi nahitaez arte feminista modura definitzen dena egiten dudanik. Hala ere, zenbait egoeratan “EZ! Aski da!” oihukatzeko gogoa izaten duzu eta, orduan, zure garrasia artelan modura sortzen da. Artea da? Ez da artea? Galdera hutsala da, protesta baita, baina beste gauza askoren aurrean ere protesta egiten dut; nire amak protesta zaleak ginela esaten zigun. Nik, gainera, etengabe protestatu eta aurre egin behar dela uste dut"


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...