2009-06-13

Queer teoriak-WIKIPEDIA


ITURRIA: WIKIPEDIA

Queer teoria sexu-orientazioa eta genero eta sexu-identitatea zalantzan jartzen dituen teoria da. Queer hitzak ingeleraz “arraro”, “bitxi”, “ez ohiko” esan nahi du eta jatorrian homosexualei irain egiteko erabiltzen bazen ere, gizartearen heterosexismoa onartzen ez duten eta ezarritako generoak zalantzan jartzen dituztenengatik berreskuratua izan da.

Queer teoriaren arabera sexu-orientazioa eta genero eta sexu-identitatea gizarte-eraikuntzaren ondorioa dira, eta beraz, ez dago biologikoki aurredeterminaturiko sexu-rol edo joerarik.

Queer teoriak generoa eraikuntzatzat du eta ez ezaugarri naturaltzat. Horrela, queer teoriak identitateak gizarte arauetatik harago birpentsatzeko aukera eskaintzen du. Gizarte arauek ezarririko sexu izaera pertsonen banaketa binarioan datza, banaketa hau bikote heterosexualaren osagarritasunean oinarritzen delarik.

Queer teoriak baztertzen du pertsonen sailkapena “gizon”, “emakume”, “homosexual”, “heterosexual”, “bisexual” bezalako kategoriatan. Horren aurrean sailkapen hauek guztiek kultura aniztasunaren isla direla defendatzen du, hauetako bat bera ere ez dela besteak baino oinarrizko edo naturalagoa. Generoaren kontzeptu klasikoak bereizten dituen “normaltasun” eta “anormaltasunaren” ikuspuntuari kontrajarriz, gizarte identitate guztiak neurri berean “anormalak” direla baieztatzen du.

Psikologia, filosofia eta soziologia tradizionalek ezarritako gizarte sailkapenak arbuiatzen ditu. Gizarte-identitateak, segmentazio eredu batean baino (klase soziala, sexua, arraza), talde, korronte eta irizpide askoren elkarrekintza konplexuen bidez eraikitzen dira teoria honen arabera. Queer lan ia guztiek komunean dute esentzialismoaren eta asmo totalitaristen aurkako erresistentzia teorikoa, horrek teoria eta queer hitza bera ere deskribatzea zailtzen duelarik


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...