2009-06-03

Dora Salazar: «Neurri batean, erlijioaren ordezko da kultura» ARGIA-REPORTAJE EP


Dora Salazar

Eskulturgile ezaguna da Dora Salazar (Altsasu, 1963). Haatik, margolari ere bada. Eskulturan aritu, forma artistiko landuak iritsi eta, orduan, margoak hartu eta pintura egingo duela erabakitzen du, bere buruari bertan goxo egin dezan galarazi eta molde berrietara behartzen du. Artea, istorioak kontatzeko bidea duela dio. Idazlea baino areago.

Zure lanetan, bestalde, behin eta berriro ageri da gorputza, artearen historian behin eta berriro agertzen da bainaà 
Gorputza eta espazioa, horiek dira artearen gai nagusiak, labur zurrean esanda. Eskultura gorputzetik oso hurre dago, gainera, eta ni neu materialista samarra naiz horretan. Formak eta itxurak interesatzen zaizkit. 

Feminismoaren ikuspegitik lantzen omen duzu gorputza. Horrela da? 
Jakina, neure ikuspegitik. Nik neure istorioak kontatzen ditudanez, neure ikuspegiak baliatu behar, nahitaez. Bada esaldi bat: "pertsonala ere, politikoa da". Mundu honetan ez dago orban gabekorik. Lan bat egin eta erakusgai jartzen duzunetik gauza politikoa egiten ari zara, edo soziopolitikoa, nahi baduzu. Feminismoa dela eta, egia da Erdi Aroan mojek sarbidea errazago zutena artearen munduan. Tintorettoren alabaren bat ere artista izan zen. Adibide dira, asko ere ez, baina zer edo zer. Hortaz, 68ko Maiatzaz gero edo, emakumeak erabat sartu dira artearen munduan. Bestelako planteamenduak nagusitu dira maila guztietan, eta orobat arteari dagokionez. Harrezkero artea ez da denborarik gabea izango, orokorra, zehazgabea; baizik eta erlijioa izango duena, sexua, koloreaà dena izango du. Emakumeek parte hartze handiagoa dute eta, bere baitarik mintzo dira, bere istorioak kontatzen dituzte. Feminismoa den? Bada, bai. 

Iturri berritzaile horietatik edan duzu, beraz? 
Niri artearen munduan lan egitea interesatzen zait, istorio ezberdin bat kontatzea, neurea. Bestelako uste orokor batzuetatik hurre egon ala ez, bigarren mailako da niretzat. Ni, neure baitatik abiatzen naiz. Feminismoa esan dugu, baina post-feminismoaz hitz egiten hasita daude. Emakumearen gorputza ageri da nire zenbait lanetan, baina ez da izan helburu hori jarri dudalako, poliki-poliki hazten jardun den asmoa baizik. Espektakuluaren ikuspegitik landu dut gorputza, mugimenduarenetik, eta alderdi pertsonaletik. Bestalde, artearen historian emakumearen irudiak izan duen bilakaera ere kontuan izan dut. Finean, artearen historian oso irudi arketipiko direnak baliatu ditut nire lanetan. Meninak, Madonna... Baina, nonbait, jendeak ez du besterik ikusten. Zenbait elkarrizketatan ez didate horixe besterik esan: "Emakumearen gorputza lantzen ari zara etaà". Tira, horretan jardun dut aldi batez, lehenago beste hamaika lan egina naiz, eta, oraintxe ere, beste zer edo zertan ari naiz, egon lasai. Baina "emakumearen gorputza" gora eta behera. Ezagutzen dudan hartaz hitz egin beharko dut ba, akabo bestela! 

...................................
Dora Salazar EN EL PAIS




Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...