2009-04-29

Hezkidetza gida: 50 galdera eta beste horrenbeste proposamen-HIK HASI


APODAKA, Marije; GONZALEZ, Maider; MARTINEZ DE LAGOS, Aitziber eta UGARTE, Bea





Parekideta-sunaren bidean lanean diharduten hezitzaileentzat tresna praktikoa izan nahi du gidak eta 50 galdera eta horiek erantzuteko 50 proposamen planteatu dituzte Marije Apodakak, Maider Gon-zalezek, Aitziber Martinez de Lagosek eta Bea Ugartek.




Hezkuntza jardueretan, oharkabean, maiz gertatzen dira sexu bereizkeriak. Horregatik arrazoi nahikoa badago parekidetasuna lortzeko eskolako jardueretan esku hartzeak ondo planifikatzeko. Adibideak, asko dira. Jolastokietan, gehienetan, mutilak ikusten dira jaun eta jabe, eta neskak berriz, bazterreko jolasean; lantzen diren liburu eta edukietan, eduki androzentrikoak dira ardatza nahi baino gehiagotan; jarreretan, harremanetan, balioetan, askotan, eredu maskulinoa izaten da erreferentea...




Gidak, eredu maskulinoa nola goraipatzen den erakusteko hainbat adibide praktiko ematen ditu. Unitate Didaktikoak sortzean, edozein hezitzailek hezkidetza kontuan izateko jarraibideak emango dituen gida sortu nahi izan dugu. Parekidetasunaren bidean beste tresna bat da. Baina, tresna edo bitarteko praktikoa izatea nahi izan dugu, hezitzaileek pauso praktikoak emateko duten erronkan, lagungarri izatea nahi izan dugu. Hori dela eta, gidak, irakasleak eguneroko jardueretan izan ditzakeen galderei erantzuteko asmoz planteatu da. Eman beharreko pausoak antolatu ditugu eta horretarako, koloreen bidez atalak ondo bereizi ditugu. Atal teorikoa eta praktikoa ondo uztartuak ditu, gidaren erabilera errazteko eta atal praktikoari garrantzia emateko.

Unitate Didaktiko bat egitean hezkidetzaren ikuspuntutik kontuan izan beharreko elementuak azaltzen ditu: balioak eta konpetentziak, helburuak, edukiak, metodologia, ikastetxearen antolaketa, materialak, harremanak, hizkuntza, espazioa eta denbora, ebaluazioa. Atal bakoitzean, hainbat galderen inguruan hausnarketa eta proposamenak luzatu ditugu.
Atal bakoitzean, hezkidetzaren ikuspuntutik eginiko definizioa osatu dugu; hainbat proposamen, jarraibide, zenbait egiteko modu eta adibide ere eskaini ditugu. Horrela, praktika bat, parekidetasunaren aldekoa den edo ez bereizteko irizpideak izan ditzagun.
Gidan, galdera hauei eta beste horrenbeste galderari erantzuteko proposamenak topa daitezke:

1. Zeintzuk dira sexua eta generoa dela eta diskriminazioak ekiditeko hezkuntzaren oinarritzat hartu beharreko balioak?
2. Konpetentziek zein irizpide bete behar dituzte?
3. Zeintzuk dira balio eta konpetentzia horiek barneratzen lagunduko duten jarraibideak?
4. Zeintzuk dira sexua eta generoa dela eta diskriminazioak ekiditeko helburuek bete behar dituzten irizpideak?
5. Helburuak bertsuak izan behar dira neskentzako edo mutilentzako?
6. Gu, hezkidetzaileok, ere, generoan sozializatuak izan gara. Zer egin dezakegu hori ikasleengan edo partaideengan ditugun itxaropenetan ez islatzeko?
7. Zer hartu behar da kontuan edukiak programatzerakoan?
8. Zelan jorratu jarrerak?
9. Hezkidetzaileon zein jokabideetan isla daiteke sexismoa?
10. Zeintzuk dira metodologia hezkidetzailearen ildoak?
11. Zein teknika erabil daitezke eta zer lortu behar dute?
12. Zeintzuk dira metodologia hezkidetzailea martxan jartzeko jarraibide lagungarriak?
13. Ikastetxeetan hainbat arau eta protokolo arautua datoz, hezkidetzaileek zein partaideek ezin dute ezer aldatu, zer egin hori baztertzailea denean?
14. Zer da antolakuntza demokratikoa?
15. Zelan aztertu materiala sexista den ala ez jakiteko?
16. Zein estrategiek laguntzen dute harreman parekideak bultzatzen?
17. Zeintzuk dira zaintzaren etikaren irizpideak?
18. Zein izango da parekidetasunean oinarritutako harremanak izaten lagunduko digun araudia?
19. Zeintzuk dira komunikaziorako oinarrizko arauak?
20. Zer da hizkuntza sexista?
21. Euskara sexista al da?
22. Zer da espazioa eta denboraren erabilera sexista?
23. Zer aztertu behar da espazioari eta denborari buruzko diagnosia egiteko?
24. Zer da ebaluazio hezkidetzailea?
25. Nola ebaluatzen dira jarrerak?
Laburbilduz, horrelako galderei erantzunez zera lortu nahi dugu: norbere berezitasunaren arabera, askotariko izaerak onartuz, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza. Irizpide sexistek barnebiltzen dituzten, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaerak... transmititu gabe heztea.
Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzeko helburuz.

Kontzientea den prozesu hezitzailea, eta neska eta mutilen arteko aukera berdintasunean oinarritua. Pertsonen garapen integrala. Pertsona zoriontsuak.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...