AMAIA ALVAREZ URIA
Lan honen
helburua azken hogeita bost urtetan euskara eta sexismoari buruz egin diren lanak biltzea eta aztertzea da, gai honetan adituak direnen hitzak jasotzea eta bata bestearen ondoan jartzea
. Hori egin eta gero, iruzkintzen eta osatzen saiatuko gara. Gauza batzuk barneratuta daude jadanik, beren bidea egin dute, eta beste askok beti bezala jarraitzen dute. Testu hau dagoena ezagututa aurrera begira jartzeko eta nondik jarraitu behar dugun erabakitzeko asmoarekin egin dugu.
...
Horretarako hiru puntutan banatuko dugu gaia:
hizkuntza, euskara eta, azkenik, androzentrismoa eta sexismoa.
Hizkuntzak eta errealitateak elkarri eragiten diote beraz, eta honen ondoren galdera bat agertzen zaigu: zer da sexista, hizkuntza ala erabilera? Aditu batzuen hitzak erabiliko ditut honi erantzuna emateko:
- “Kultura sexistatik mintzaira sexista dator eta mintzaira sexistak kulturaren sexismoa iraunarazten du” (Agurtzane Juanena).
- “Hizkuntza errealitatearen sortzailea da eta munduak sortua aldi berean” (Uri Ruiz Bikandi).
- “Euskara kultura sexista batean murgildutako hizkuntza ez-sexista da” (Linda White).
- “Hizkuntzek ez dute beren egituragatik diskriminatzen. Hizkuntzak kultura jakin baten isla dira” (Begoña Muruaga)
- “Ezin dugu hitz egin... ‘hizkuntza sexista’ri buruz, baizik eta hizkuntzaren ‘erabilera sexista’ri buruz... hizkuntzak... aukera ugari ematen baitu errealitate jakin bat deskribatzeko” (Emakunderen proposamenetan)
...
Euskararen zama sexista %5 da, ingelesarena %15, frantsesarena %40 eta gaztelaniarena %80, Álvaro García Meseguerren arabera
. Meseguerrek sexu-zama kuantifikatzeko kontuan hartzen dituen faktoreak hurrengo hauek dira: genero gramatikalaren eta sexuen arteko erlazioa (
el chico/la chica); maskulinoaren erabilpena genero komunaren balioaz (
droits de l´homme, postman); aditzaren eta izenordeen sexualizazioa (
míralo, escúchala; he/she) eta erro maskulinotik hitz komunak (
humanidad, mankind)
.
Euskarak ez dauka genero gramatikalik eta horren ondorioz jendeak pentsatzen du ez dela sexista, baina beste modu batzuetan agertzen da genero bereizketa...
...
Erdaretatiko datorren eragina ere aipatu egin behar da. Hizkuntzan kalko eta maileguetan azaltzen da, (maskulino orokortzailea: aitak, errege katolikoak; generoa adjektibo eta izenetan: antropologo, boluntario). Linda Whitek “genero kutsadura” deitzen duena ere gertatzen da euskaraz; izen neutroak pentsamenduan genero batekin identifikatzen ditugu (medikua, langilea, politikaria, erizaina, idazkaria, garbitzailea); generoa morfologikoki ez da ia agertzen euskaraz, asoziazio kultural baten ondorioz gaineratu/ezarri zaio. Baina ez da lanbideetara mugatzen, gizonezkoek balio generikoa duen edozein esaldi bereganatzen baitute (gazteek = gizon gazteek.
...
Gai honetan polemika gehien sortu duena pertsona adierazteko hitzen arteko aukerarik egokiena zein zen erabakitzea izan da.
Gizon hitza erabili izan da bai maskulinoa bai generikoa adierazteko euskararen historian zehar, maskulinoa izanik, eta giza- erroa gizon hitzetik datorrela aintzat hartzen badugu, etimologikoki gizaki maskulino izaten jarraitzen du. Honen aurrean bi jarrera egon dira: alde batetik hegoaldean gizaki neutrotzat hartu izan denez luzaroan eta gaur egun semantikoki desberdinak direnez horrela uztea, (giza-ren eratorriekin batera, gizarte, gizalege...) eta maskulinorako gizon, gizaseme eta gizonezko lagatzea.
Bestetik maskulino orokortzaile eta emakumeen izkutatzaile den forma hauek baztertzea eta jende(ki), pertsona eta jendarte proposatu dituzte, (gizon, gizaki eta gizaseme forma maskulinoak izanik eta emakume, emazte, emazteki femeninoak). Gainera, kontuan hartu behar da iparraldean egun gizaki forma maskulinoa erabiltzen dela emaztekiren aldean....