Bilgune feminista 2002an sortutako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume anitzen gogoetatik sortutako egitasmoa.
Beronen xede nagusia ez da eremu guztietan parekidetasuna lortu eta emakumeak aktibatzearen helburuetara bakarrik lotzen; feminismoa borrokatzeko, beste esparruetan eragiteko era propioan ere oinarritzen da: Emakumeon Sarea.
Sarea osatzen dugun emakumeok, bakoitza bere arlo eta ikuspegitik, bilgune feministaren proiektu eta norabidean parte hartzen dugu bakoitzak nahi dugun neurrian. Bilguneak bere burua feministatzat duten emakumeen topaleku izan nahi du, Euskal Herria ezkertiar eta feminista posible dela pentsatzen duen ororena.
Honen, adierazgarri da web orri hau. Bertan Bilgunearen helburu eta proiektuen berri jaso eta berauen inguruko iritzia emateko parada izateaz gain, mundu feministen ekimenen berri jaso eta parte hartzeko bideak aurkituko dituzu.

SARTU, SALTSEATU, IRAULI JENDARTEA FEMINISMORANTZ!!!