2007-01-15

Euskal irrati eta telebistetako kazetarien soslai soziologikoa-MILA AMURRIO eta Rosa Martín Sabarís



SEXO-GENEROAREKIN ZERIKUSIA DUTEN ZENBAIT DATU...

Emakumezkoek seme-alabarik ez. Gizonezkoak ezkonduak eta seme-alabekin Gizonezkoak ezkonduak
eta seme-alabekin Kolektiboaren banaketak, adina eta sexu-generoaren arabera, aldagai horiei loturik beste ezaugarri batzuk eskaintzen ditu. Alegia, kazetarien familia-egoerari dagozkionak. Gizonezkoen % 55 ezkondua da ala bikotearekin bizi da; berriz, egoera horretan emakumezkoen % 35 baino ez dago. Esan bezala, elkarrizketatutako kazetariak gazteak dira, eta emakumezkoak are gazteagoak; horrek azalduko luke ezkongabeen portzentajerik handiena azken horien artean aurkitzea, % 58,8, ezkondu gabeko gizonezkoak % 42,6 diren bitartean. Beste datu bitxia bananduen kategorian beha daiteke: kategoria horretan ere emakumezkoak gehiago dira, % 5,2; gizonezkoak % 2 diren bitartean.

Aurrekoarekin loturik, honakoa ere egiaztatzen da: gehiago direla semealabarik ez duten emakumezkoak gizonezkoak baino, gizonezkoen erdia baino gehiagok seme-alabarik ez izan arren. Horrela, emakumezkoen % 16 baino ez da ama, gizonezkoen % 35 aita den bitartean.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...