ITURRIA, OSOA IRAKURTZEKO eta ITZULPENA (GAZTELANIAZ) : http://www.euskonews.com/0208zbk/frgaia.htm
...Gure eskoletan neskak eta mutilak, bai, elkarrekin daude, baina beren identitatea garatzeko oztopoak dituzte. Mutilak, alde batetik, behartuta sentitzen dira, benetako gizona izateko, gizarteak, eskolak eta talde berak inposatzen dizkieten baloreak eta jarrerak barneratzera; eta neskak, beste aldetik, gizartean (eta eskolan) baloratzen diren gaitasun eta jarrera maskulinoak izan behar dituzte, baina, aldi berean hau ez zaie berdin baloratzen eta feminitatea garatu behar dute benetako emakumea izateko...
Emakumeek guretzat diseinatutako tradiziozko feminitate eredua birplanteatu dugun moduan, garapen integralerako lagungarri ez zaigulako egiten, gizarteak maskulinitate eredu hegemonikoa ere zalantzan jarri beharko luke gizonen garapena ere integralagoa izateko.
Pertsonen eta gizartearen garapenerako, norberak bere buruarekin eta besteekin duen harremana garrantzitsua bada eta heziketa beti ere "harremanetan" izaten bada, momentua da gizartean eta eskolan ditugun harremanak aztertzeko. Askotan maskulinitate eredu hegemonikoa inposatu egiten da gure harremanetan eta horrek berak indarkeria sortzen du. Eskoletan harrigarria da egoera. Irakaskuntzan emakumeen presentzia handia da baina maila sinboliko maskulinoan mugitzen gara berriz, nahiz eta beste esparru publikoetan baino gutxiago, baina inposatu egiten dira hor ere harreman konpetitiboak, hierarkikoak...

Esku-hartze egokia egiteko, jakin behar dugu indarkeriak eta diskriminazioak gure harremanetan agintzen duen maila sinboliko maskulinoarekin zerikusi handia dutela; eta gure harremanetan historikoki femenino bezala ikusita eta seriotasunez hartu izan ez diren -eta oraindik ere hartzen ez diren- balioek sortzen duten orden berrirako apustua egin beharko genukeela.