2006-12-15

Hizkuntzaren erabilera ez sexista-BEA MEDRANO

Neska-mutil eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatzeko asmoz sexismoaren gainean egiten diren ikerketetan, hizkuntzari eta haren erabilerari berebiziko garrantzia ematen zaio. Izan ere, hizkuntza gure eguneroko komunikazio tresna da, eta haren bidez mundua eta errealitatea ulertzen eta barneratzen joaten gara. Aldi berean, hizkuntzaren bidez osatzen joaten garen ikuskera islatzen dugu eta mundua eta errealitatea eraikitzen laguntzen digu, pentsamenduak eta hizkuntzak lotura estua dute, elkarri eraginez. Beraz prozesua bi aldetakoa da, hizkuntzaren bidez errealitatea ezagutu eta eraldatzen joaten gara gure jardueran.

Eguneko ekintzak, eta astialdian garatzen dugun jarduerak nola ez, ahozko komunikazioan oinarritzen dira. Horren bidez sexismoa nola zabaltzen eta indartzen den erreparatu behar dugu, neska eta mutilei tratu eta aukera berdinak emango badizkiegu.

Euskararen erabilera ez sexistaren inguruan askotan hitz egin da, iritzi anitzak eta kontrajarriak agerraraziz. Ponentzia honetan, jendarte sexista batean bizi garela oinarri hartuta, horrek hizkuntzaren gainean duen eragina azaldu eta konpontzeko proposamenak aurkeztu nahi ditugu.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...