2006-12-12

Gizon-emakumeen berdintasunak haurrei on egiten diela dio Unicefek

ITURRIA: BERRIA
Haurren ongizatean «eragin sakon eta ona» luke gizon eta emakumeen arteko berdintasunak eta emakumeenganako diskriminazioa desagertzeak. Hala dio Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Fondoaren Haurtzaroaren munduko egoera 2007 txostenak. Teresa Infante Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) Unicef-Comité elkarteko lehendakariak aurkeztu zuen urteroko txostena Bilbon, atzo.
Lan arloan, etxean eta politikan emakume eta gizonen eskubideen berdintasunak haurren bizi baldintzei onura ekarriko lioke, Infantek adieraziz zuenez: «Emakumeek erabaki garrantzitsuetan eragiten dutenean, haurren bizi baldintzak hobetzen dira, eta haien ongizate eta garapenean eragin ona izaten du». Txostenean agertzen den azterketaren arabera, emakumeek erabakiak hartzeko aukera duten gizarte eta familietan «haurrei bideraturiko baliabideak ugariagoak izaten dira».
,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,
Txosten osoa eta gehiago ikusteko joan UNICEFek duen WEB GUNERA
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...