HIZKUNTZA: EUSKARA
Ipuinetan hezkidetzaren oinarri teorikoak ezartzeko moduari buruzko hausnarketa burutu nahi du, begirale zein hezitzaileentzat lagungarri izango delakoan. Astialdian, eta orokorrean umeekin lan egiten duten eragile ororentzako erantzun praktikoak emateko beharrak, ipuinen arlo sexistaren inguruan lan egitera eraman gaitu. Honetarako, gaurko eta betiko ipuin batzuk aztertuz ikerketa bat burutu dugu, eta emaitza hainbat liburuen irakurketa ez sexista egiteko irizpideak eskaintzea izan da. Liburuak bi zati ditu, alde batetik teorikoa eta bestetik praktikoa, non umeentzako hainbat ipuin lantzen diren.