2014-01-14

Transexualitatearen irakaspenak-JUNE FERNÁNDEZ

ITURRIA: ARGIA

...Generoa eraikuntza soziala dela defendatzen du teoria feministak. Txikitatik “gizon” eta “emakume” kategorietan giltzaperatzen gaituztela eta gure genitalen arabera rol, betebehar, gaitasun eta hainbat jarrera inposatzen dizkigutela salatzen du (hierarkizatuak gainera, hala ordena patriarkala mantenduz). Sexu biologikoaren eta generoaren arteko lotura hori naturaltzat aurkezten du gizarte sexistak, eta pertsona transexual, transgenero eta intersexualek naturalizazio horrekin apurtzen dute. Egunero genero diktaduraren bortizkeriarekin topo egiten dute. Nahiz eta eraso transfoboak etengabe bizi, euren identitatearen eta gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dute. “Gorputz okerrean jaio nintzen” transexualitatearen diskurtso klasikotik “gizarte sexista da oker dagoena” mezua hedatzera pasatu dira asko, hala, pertsona guztion askatasuna mugatzen duen binarismoa kritikatuz.
Horregatik trans-identitateen despatologizazioaren aldeko borrokak feminismoarekin lotura zuzena dauka. Generoen artean mugitzen diren pertsonak ulertu eta lagundu nahi baditugu, hobe dugu lehendabizi euren prozesuek sortzen dizkiguten ezinegona eta aurreiritzi transfoboak –eta ondorioz, sexistak– landu.

OSOA IRAKURRI
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...