2014-01-07

Eskola mistotik hezkidetzara jauzi egiteko garaia-ARGIA

ITURRIA: ARGIA

“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Sailaren xedea ikaslea da” kokatu digu plana Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendari Begoña Garamendik. Hiru urtean hezkuntza komunitate osoan benetako eraldaketa egitea du helburu planak. Garamendiren hitzetan detaile txiki askok erakusten baitute berdintasuna ez dela errealitate: “Aztertu, bestela, zer irudi ditugun hormetan, zer mezu ematen ditugun curriculumaren edukietan, edota zelan egiten dugun ikastetxeko espazioen antolamendua (esaterako, futbol zelaiak dira nagusi jolastokietan)”.
Hezkidetza lantzen esperientzia duen eta gelako errealitatetik plana aztertuko duen irakasle bila jo dugu Elorrioko institutura. Agurtzane Berriozabal Bernas ikasketa buruak uztartu dizkigu teoria feministak eta gelako praktika: “Duela hiru urte Bilboko Berritzegunean Hezkidetza mintegia sortu zenetik parte hartu dugu bertan. Aurten formazioa jasoko duten 50 ikastetxe horietako bat izateko eskaera luzatuko dugu. Beraz, orain arte modu boluntarioan egindako lanari orain ofizialtasuna emango zaio”. Planaren indargunea eta arriskua argi azaldu digu: “Edozein plan moduan anbiziosoa da: norabidea markatzen du eta gizarte osoaren eginkizuna dela sentiarazten du. Eta ez gutxi batzuen, zoro batzuen kontua. Baina arrisku bat izatekotan paperetan geratzea da, gauza formaletan, eta ez aprobetxatzea egoera zerbait bizia egiteko, benetan inplikatzeko. Hau praktikan jartzeak bizitzan egoteko modu bat eskatzen du”...
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...