ITURRIA: El corto “Desenfocada” en 13 minutos representa lo que es una relación de violencia contra las mujeres al completo.
ANÁLISIS Y CLAVES AQUÍ
2014-01-23
2014-01-21
ZINEGOAK 2014
ITURRIA NAIZ Zinegoak Bilboko Gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdiaren hamaikagarren edizioa urtarrilaren 20tik 27ra bitartean ospatuko da, eta guztira, 31 herrialdetako 85 lan eskainiko ditu.
http://www.zinegoak.com
KATALOGOA jaitsi. Hemen sakatu
EGITARAUA jaitsi. Hemen sakatu
DESCARGAR CATÁLOGO
2014-01-16
2014-01-14
Transexualitatearen irakaspenak-JUNE FERNÁNDEZ
ITURRIA: ARGIA
OSOA IRAKURRI
...Generoa eraikuntza soziala dela defendatzen du teoria feministak. Txikitatik “gizon” eta “emakume” kategorietan giltzaperatzen gaituztela eta gure genitalen arabera rol, betebehar, gaitasun eta hainbat jarrera inposatzen dizkigutela salatzen du (hierarkizatuak gainera, hala ordena patriarkala mantenduz). Sexu biologikoaren eta generoaren arteko lotura hori naturaltzat aurkezten du gizarte sexistak, eta pertsona transexual, transgenero eta intersexualek naturalizazio horrekin apurtzen dute. Egunero genero diktaduraren bortizkeriarekin topo egiten dute. Nahiz eta eraso transfoboak etengabe bizi, euren identitatearen eta gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dute. “Gorputz okerrean jaio nintzen” transexualitatearen diskurtso klasikotik “gizarte sexista da oker dagoena” mezua hedatzera pasatu dira asko, hala, pertsona guztion askatasuna mugatzen duen binarismoa kritikatuz.
Horregatik trans-identitateen despatologizazioaren aldeko borrokak feminismoarekin lotura zuzena dauka. Generoen artean mugitzen diren pertsonak ulertu eta lagundu nahi baditugu, hobe dugu lehendabizi euren prozesuek sortzen dizkiguten ezinegona eta aurreiritzi transfoboak –eta ondorioz, sexistak– landu.
OSOA IRAKURRI
2014-01-10
2014-01-07
Eskola mistotik hezkidetzara jauzi egiteko garaia-ARGIA
ITURRIA: ARGIA
“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Sailaren xedea ikaslea da” kokatu digu plana Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendari Begoña Garamendik. Hiru urtean hezkuntza komunitate osoan benetako eraldaketa egitea du helburu planak. Garamendiren hitzetan detaile txiki askok erakusten baitute berdintasuna ez dela errealitate: “Aztertu, bestela, zer irudi ditugun hormetan, zer mezu ematen ditugun curriculumaren edukietan, edota zelan egiten dugun ikastetxeko espazioen antolamendua (esaterako, futbol zelaiak dira nagusi jolastokietan)”.
Hezkidetza lantzen esperientzia duen eta gelako errealitatetik plana aztertuko duen irakasle bila jo dugu Elorrioko institutura. Agurtzane Berriozabal Bernas ikasketa buruak uztartu dizkigu teoria feministak eta gelako praktika: “Duela hiru urte Bilboko Berritzegunean Hezkidetza mintegia sortu zenetik parte hartu dugu bertan. Aurten formazioa jasoko duten 50 ikastetxe horietako bat izateko eskaera luzatuko dugu. Beraz, orain arte modu boluntarioan egindako lanari orain ofizialtasuna emango zaio”. Planaren indargunea eta arriskua argi azaldu digu: “Edozein plan moduan anbiziosoa da: norabidea markatzen du eta gizarte osoaren eginkizuna dela sentiarazten du. Eta ez gutxi batzuen, zoro batzuen kontua. Baina arrisku bat izatekotan paperetan geratzea da, gauza formaletan, eta ez aprobetxatzea egoera zerbait bizia egiteko, benetan inplikatzeko. Hau praktikan jartzeak bizitzan egoteko modu bat eskatzen du”...
2014-01-03
EZ EZETZ DA! ETA KITTO! No es no y punto-BELDUR BARIK
Eta “broma” hauei erantzutea zergaitik da hain garrantzitsua?
Sexismoa, bromak, estereotipoak eta emakume izateagaitik nola konportatu behar zarenaren inguruko ideiak… neska-mutilen arteko desberdintasunaren oinarrian daudela ulertzea ezinbestekoa delako. Ez dira kasualitateak ezta garrantzirik gabeko txantxak ere. Denbora luzean, emakumeen kontrako bortizkeria justifikatu eta barkatu egin da eta haren inguruan milaka txantxa egin dira. Eta gaur, gure sozietatean, oraindik ere egiten dugu. Baina gainera, gaur, gure inguruan badaude neskak (eta ez bakarrik nagusiak direnak, oso gazteak baizik) sexismoa dela eta erahilak direnak
ITURRIA: http://www.beldurbarik.org/2013/10/bortizkeria-sexista-whatsapp-en-autodefentsa-birtuala
Suscribirse a:
Entradas (Atom)