2011-06-30

Sexu askapenaren aldeko eguna ospatuko dute Leitzan

 

iturria: http://www.ttipi.net/berriak/sexu-askapenaren-aldeko-eguna-ospatuko-dute-leitzan

Ekainaren 30ean, osteguna, sexu askapenaren aldeko eguna ospatuko dute Leitzan ‘Heldu dira haize berriak Leitzara’ lemapean. Leitzako Bilgune Feminista eta sexu askatasunaren lagunek antolatu dute ekimena.
Lehendabizi mahai ingurua egingo dute Aurrea Elkartean 20:00etatik aitzinera Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimendua (EHGAM), Lumatza (Nafarroako bollera feministak) eta Bilgune Feministako kideen parte hartzearekin.
22:00etan herri afaria egingo dute Atekabeltzen. Afarirako txartelak zortzi eurotan daude salgai Torrea eta Peritza tabernetan. Txartelak erosteko azken eguna ekainak 28 asteartea izanen da.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...