Banaka ariketa izan zuten bertsolariak ostean. Lujanbio, minbizia zuten gazte batzuen medikuaren bata jantzita aritu zen. Goxo-goxo. Arrazoi hunkigarriak bota zituen. "…Eurengan minak badu indarra, bainan bizitzak gehiago", "…ta maitasuna behar dutenak, euren gurasoak dira", "…ze bizitzako gogoa dunak, bizitzea lortzen baitu", izan zen hiru bertso oso txalotuen amaiera...
"Sua" izan zuten biek bakarka ari-tzeko gaia (bederatziko txikian): "…edota jaki dena, berotzen duena / eta bi begiradek, gordetzen dutena", ondorioztatu zuen Lujanbiok...
Kartzelako bigarren ariketa, espetxea izan zen. Hau da: "Hileko aurrez aurreko bisita edo bisa-bisa daukazu gaur. Heldu zara kartzelara eta sarrerako funtzionarioak esan dizu bere aurrean biluztu behar duzu". Fin ibili zen hernaniarra. "…biluztuko nauzu eta, nire zorroa hustuko / baina bihotz barrukoa, ez didazu biluztuko", amaitu zuen bertso bat...
19.30ak. Eta "1.630,75 punturekin, irabazle Maialen Lujanbio!", en-tzun zen. BEC lehertzeko zorian. Jendeak zortzi finalisten puntuak zutik entzun eta saritu zituen. Handik aurrera, txaloak, oihuak…eta festa. Txirritaren txapelak, badu oinordekoa: Maialen Lujanbio.
ITURRIA: DIARIO NOTICIAS GIPUZKOA