ITURRIA: UZTARO
- Egilea(k): Juanjo Arrospide Eizagirre,Manuel Norberto Sanchez de Miguel ,Izarne Lizaso Elgarresta,Maider Larrañaga
- Jakintza-Arloak: Psikologia
- Orriak: 99-107
- Deskargatu
Laburpena:
Almudever-ek (2005) proposatutako eredu teorikoan oinarrituta, ikerketa hau lan tradizional maskulinoei buruzko ikerketa-lerro zabal batean koka dezakegu, hain zuzen ere, emakumezko autobus-gidarien balizko gaitasun-transferentziak eta portaera berritzaileak aztertzen dituena. Ikerketan, Bilboko eta Donostiako garraio publikoko 29 emakumezko autobus-gidarik parte hartu dute. Ikerketa honetan bi helburu nagusi bereiz daitezke: batetik, emakumezko horiek ogibide berrian hasteko izandako motibazioak identifikatu nahi ziren; bestetik, enpresek emakumeengandik espero zuten rol profesionala aztertu nahi zen, betiere emakume gidarien ikuspuntutik. Aztertutako datuen arabera (Eustat, 2001), emakumezko autobus-gidarien enplegu-tasaren gorakada nabarmena da. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da emakumezko autobus-gidarien artean, gehiengoak aurrekari familiarrak (aita, neba, bikotekidea, etab.) dauzkala lanbide-jarduera honetan. Amaitzeko esan behar da, rol profesionalarekin loturiko jardueren artean, alor garrantzitsuena zerbitzuari (bezeroarekiko harremana eta puntualtasuna) loturikoa dela.