2009-11-07

Amodioaren mitoaren aurka-PILAR SANPEDRO

ITURRIA : BERRIA

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA. «Mendabaldeko kulturak sustatutako amodio erromantikoak» biolentziari laguntzerakoan duen eraginaz ohartarazi du Pilar Sanpedro psikologo feministak

«Bitxia da, baina nahiz eta lagunak on gehien egiten diguten edo gehien
errespetatzen gaituztenen artean aukeratzen ditugun, sarri askotan gertatzen
da emakumeok bikotea sortzea batere onik egiten ez diguten eta atsekabetuta
nahiz min fisiko eta psikikoak jota uzten gaituztenekin». Gogoeta ugari egin ditu
Sanpedrok «sufrikarioz betetako amodio penagarri horiek» zergatik gertatzen
diren argitzeko.«Kulturara» jotzen du azalpen bila, baina, lehenengo eta behin,
auzitan jarri du pentsamolde garaikidearen oinarria: «Zer kultura mota da hau,
emakumeak, heldu eta oso prestuak horietako batzuk, amodioaren izenean
umiliazioa onartzera daramatzana?». Horregatik, nolabait, terapia egin behar
duena gizartea bera dela dio; «gailendu dituen kontzeptu, mito eta abarrek
ematen baitiote bide emakumeen aurkako indarkeriari».
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...