IZENDATZEN EZ DENA EZ DA EXISTITZEN, ikusezintasuna ez al da beste mota bateko erasoa?
Emakume eta gizonak ez bereizteko printzipioa sozialki onartuta eta aitortuta dago eskubide bezala legedi desberdinetan, baina oraindik gaur ez dago gauzatuta eta gure eskoletan isladatu egiten da. Nahiz eta berdintasuneko idealak izenpetu, eskolak bai arlo tekniko-zientifikoan bai hizkuntz eta historia arloetan, emakumeok sufritzen dugun ikusezintasuna iraunarazten jarraitzen du. Hori guztia eskolako eguneroko bizitzan eta hain zuzen ere testuliburuetan nabaria da eta garbi agertzen da. Gure gizartean ematen diren bereizketa ereduak garbi agertzen dira testuetan.....
Interes berezia eskaini behar zaio testuliburuetako sexismoaren analisiari, kontuan izanda delako testuliburu horiek ezagutzen transmisiorako tresnak direla, eta baitaereduen, jarreren eta baloreen transmisiorako ere; kasu gehienetanjokaera sexistak indartzen dituzte populazioaren erdia baztertuz: neskak, emakumezko nerabeak eta emakumeak.
Testuliburu gehienetan emakumezkoen pertsonaia edo talde gutxi daude, gizonezko-unibertsala erabiltzen da, eta kezkagarriagoak diren generikoak edo mugagabeak, gizaki guztiak hartzen ez dituztenak; erabiltzen dira era berean, ohiko gaiak historia politikoaz, beliko-heroikoaz, non gizonezkoak protagonistak diren, eta emakumeak oso urriak izaten dira patroi arrakastatsuetan; emakumezkoen lana ezkutatzen da arlo guztietan, lan edo kultur eremuan, adibidez.
Hitzek ez ezik, ikonoek ere baztertzen gaituzte, non hauetako bat gertatzen den: edo ez gaude, edo, egotekotan, tradiziozko papera irudikatzen dugu: ugal papera, amarena bezalakoa, edo zaintzaileak, gizonezkoen laguntzaileak... edo “matematikak zailak dira niretzat” esanez...
ARTIKULU OSOA IRAKURTZEKO
¿POR QUÉ NO HAY RASTRO DE HYPATIA DE ALEJANDRÍA, LA GRAN CIENTÍFICA DE LA ANTIGÜEDAD, EN LOS LIBROS DE TEXTO?
LO QUE NO SE NOMBRA NO EXISTE, ¿la invisibilización no es otra forma de agresión?
El principio de no discriminación entre mujeres y hombres está socialmente aceptado y reconocido como derecho en las distintas legislaciones, pero todavía hoy no es una realidad social y esto tiene su reflejo en la escuela.
VERSIÓN COMPLETA CASTELLANO