ITURRIA eitb24
2008/07/02
Tratu txarrak pairatzen badituzu, jarraitu gida honetako aholkuak. Zuri gertatzen ari zaizuna mundu osoko emakume askori ere gertatzen zaie. Zuk ez duzu errurik. Nahiz eta asko saiatu, bera ez da aldatuko.
ZER DIRA TRATU TXARRAK?Senideren batek edo zurekin bizi den edo bizi izan den pertsonak mehatxatzen, iraintzen, etxean gertatzen diren gauza txar guztien errua egozten, makurrarazten, jendaurrean irrigarri uzten, zure itxura edota egoera fisikoagatik gutxiesten edo mespretxatzen, lagunekin edo senideekin harremanak izatea eragozten, zure gutunak eta telefono deiak kontrolatzen, zure dirua eskuratzea eragozten, zure gastuen kontuak ematera behartzen, zuretzat balio sentimental berezia duten gauzak txikitzen, bultzatzen, jotzen edota sexu-harremanak izatera behartzen bazaitu, tratu txarrak jasaten ari zara.
Zuri gertatzen ari zaizuna emakume askori gertatzen zaie gure herrian eta mundu osoan, eta berdin dio adina, egoera soziala eta ekonomikoa, kultura edo nazionalitatea. Gainera, ezintasunen bat baduzu, ahulago zara tratu txarren aurrean.
Tratu txarrak ematen dituena da tratu txarren errudun bakarra. Zuk ez duzu errurik eta ez dago zeure esku haren portaera aldatzea. Askotan damututa dagoela edo maite zaituela esan arre, bera ez da inoiz aldatuko.
Zuk, baina, pauso batzuk eman ditzakezu egoera hori amaitzeko. Jarraitu gida honetako aholkuak. Ez da bide erraza, baina merezi du. Gainera, hainbat profesional laguntzeko prest dituzu. Eta gogoratu, tratu txarra ematen badizu, ez zaitu maite.
ZER EGIN ERASOTZEN BAZAITUZTE
ZER EGIN ETXETIK IHES EGIN NAHI BADUZU
ZER EGIN BANANDU NAHI BADUZU