Emakumeek paper ezberdinak jokatu dituzte hezkuntzan historian zehar. Mendebaldeko kulturetan, hezkuntzarako eskubidea ukatua izan zaie urte luzeetan. Hasiera batean gizonezko dirudunek soilik zuten hezkuntza jasotzeko aukera; emakumeak etxean geratzen ziren eta garapen intelektuala beraien kabuz eta kasu askotan ezkutuan egin behar izaten zuten.
Beranduago, hezkuntzarako eskubidea lortu arren, neska eta mutilek generoaren araberako hezkuntza jasotzen zuten; gela ezberdinetan eta curriculum ezberdinarekin neskak etxeko lanetarako prestatuz eta mutilak bizi sozialerako.
Mugimendu pedagogiko berrien sorrerarekin batera, eskola mistoak sortu eta neskamutilak espazio berdina konpartitzera pasa ziren, sexu biak gela berean elkartu ziren curriculum berdinarekin. Horrela pentsatu zen sexu parekidetasuna lortuko zela. Baina ondoren ikusi dugu nola ez zen neurririk hartu jendartean bertan sexu batek bestearekiko jasaten zuen zapalkuntza ekiditeko eta, hala, eskolan ere jendartean nagusitzen diren eredu, estereotipo, balioak... urteetan zehar errepikatu direla ikusi da.
Egun, arazoa ez da emakumeak hezkuntzara, irakaskuntzara, ikerketara eta kudeaketara iritsi ahal izatea, baizik eta jarduera horietan duten lekua, bizi duten egoera: hautatzen dituzten titulazio eta ezagutza arloak, beren ibilbide akademiko zein profesionalak, botere guneetan duten estatusa, irakasten diren edukiak, erabiltzen diren metodologiak, baliabide didaktikoak, ebaluazio irizpideak eta tresnak, onartzen diren arautegiak eta aurrekontuak.
Azken finean, hezkuntza jardueretan oharkabean geratzen den sexu bereizkeriak emakumeen auto-kontzeptuan eta lorpen itxaropenetan eragiten dituen ondorioak.
Beraz, ikastetxeak mistoak izateak ez du esan nahi parekidetasuna dagoenik. Ikasgaien ikuspegia erabat androzentrikoa da, emakumeok ikusezintasunean uzten gaitu. Bestalde, osagai sexistak presente daude bai ageriko eta bai ezkutuko curriculumetan (hizkuntzan, materialean, jarreretan, balioetan...).