EMAKUNDEKO LEHEN ZUZENDARIA
Gure gizartea genero sistema batean oinarritua dago, eta hori gainditzen ez den bitartean oinarrizko desberdintasunak ez dira gaindituko. Gizartea ari da mugitzen, baina oraindik asko dago egiteke. Bakoitzak gure esparruan egin behar dugu berdintasunaren alde.
Erronka garrantzitsuenen artean daude, adibidez, etxeko lanen partekatzea gizonen eta emakumeen artean. Oso gai garrantzitsua da, baita ere, menpekotasuna duten pertsonen zainketa, kasu gehienetan emakumeek egiten baitute, eta horrek haien bizimodua baldintzatzen du. Familia eredu berriak daudela kontuan hartuta, zerbitzuak eta egiturak horietara egokitu behar dira. Soldatetan eta karguen banaketan berdintasuna lortzea ere lehentasunen artean egon beharko litzateke. Horren guztiaren gainetik, halere, emakumeok garbi izan behar dugu bizitza proiektu propioa izan behar dugula, eta guk hala nahi badugu ondoren proiektu hori beste norbaitekin parteka dezakegu.
Gizartean indarrean dagoen genero sistemaren ondorio larriena da indarkeria. Sistema hori diskriminazioan oinarrituta dago, eta gizonek dute boterea. Botere hori indarrean jarri, eta emakumeak egoera horretatik irten nahi duenean sortzen dira arazoak. Gizonek duten boterea erabiltzen dute.
ETORKIZUNA

Esan bezala erronka asko daude, eta horiek lortzeko bidean ez dira oztopoak faltako. Berdintasuna lortzeko prozesua txandakako lasterketa batekin parekatu ohi dut nik, eta lasterketa horretan ezin dugu atsedenik hartu. Gure aurreko belaunaldikoek lorpen batzuk izan zituzten, eta, guk, horiek abiapuntutzat hartuta beste batzuk erdietsi ditugu. Datozen belaunaldikoek ere lan asko dute aurretik parekotasuna lortzeko bidean. Guk egindakoaren parekoa edo gehiago.