Zenbatetan gertatu zaizu? Kuadrilako taldean whatsappeatzen ari zara eta norbaitek bideo-txiste bat bidaltzen du… baina batere graziarik ez duena. Emakumeak iraintzen dituzten bideo sexistak, objetuak bezala irudikatzen dituztenak, ezagutzen duzun neska bat umiliatzen dituztenak, “homosexualei buruzko” txisteak edota txiste sexistak, jendea barregarri uzten dituztenak… ohikoak dira gaur egun. Gure Facebook-ean, Tuenti-an edo Whatsapp-ean broma bezala bidaliak izan diren mezu hauek noizbait topatuko ditugu, baina batere graziarik ez dute. Graziarik ez dute indarkeria sexuala, indarkeria sinbolikoa deitzen denaren eta emakumeak objetu bezala irudikatzen dituen indarkeriaren oinarrian daudelako edo estereotipoak eta aurreiritziak direnak baino ez dituztelako bidaltzen. Bideo edo argazki hauek bidaltzen dizkigutenean, askotan, ez dakigu zer egin edo isilik geratzen gara. Baina isiltasuna indarkeria errepikatzen edo mantentzen duen forma bat da. Ziur aski gogoratuko duzue whatsapp-aren bidez Deustoko Unibertsitateko ikasleenak zirelakoan whatsapparen bidez bidali ziran argazki “sentsualak”… eta mundu guztiak elkarbanatzen zituen. Edo agian jarrera sensualean (sexting delakoa) agertzen den beste pertsona baten argazkia bidali dizute noizbait. Beharbada zure whatsappeko taldean emakumeak iraintzen dituzten bideoak etengabe bidaltzen dituen norbait dago…
Gehiago irakurtzeko...