2013-05-16

Musika Errebolta Feminista jardunaldiak-Zarautz

ITURRIA: ARGIA

Maiatzaren 17 eta 18an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, Bilgune Feministak eta gaztetxeak berak antolatuta...


Ostiralean zer antolatu duzue?
Arratsaldean bi bideoren proiekzioa egingo dugu: Sex+Pop eta From the back of the room. Lehenak pop-rock munduan emakumeen papera zein izan den aztertzen du, emakumeei ahotsa emanez. Bigarrena Riot grrrl mugimenduaren ingurukoa da, musikan egon den protesta mugimendu feminista. Azken gai hori jorratzeko interesgarria zela iruditu zitzaigun, Euskal Herrikoa bezalako gizarte aldarrikatzaile batean ez delako Riot grrrl mugimendurik garatu. Horren inguruan hausnartu nahi dugu, zergatiak aurkitu. Ostera, solasaldi bat izango dugu proiekzioen inguruan.
Eta larunbatean?
Goizean umeentzako jam sessiona egingo dugu. Mixtoa izango da, umeek txikitatik izan dezaten musikaren munduan parekidetasuna jorratzeko eredua. Emakumeek gestionatutako espazio batean erreferentzia hori eduki dezaten da asmoa. Arratsaldean emakumeentzako jam sessiona egingo dugu: instrumentuak hartu, probatu, jotzen ikasi eta kantaren bat ateratzeko asmoz; baina batez ere, oholtza gainean emakumeok dauzkagun beldur eta muga horiek gainditzeko intentzioarekin. Ostera, mahai-ingurua edukiko dugu. Gaiaz ikuspegi ezberdina eman dezaketen hainbat pertsona eta talde gonbidatuko ditugu: Bombas para desayunar taldea, Kafea eta galletak iniziatibako kide bat, punka genero ikuspegitik aztertu duen bartzelonar bat, bertako disko etxe bat gestionatzen duen lagun bat eta bertan emakumezkoen musika jarri ohi duen irrati batean parte hartzen duen beste bat. Bestalde, Maialen Altunak Euskal Herriko punk-rockaren inguruan egin duen tesina ere presente izango dugu, nahiz berak ezin duen bertaratu. Ikuspegi ezberdinak eta kontrapuntuak emango dizkiote gonbidatuek gaiari, baina batez ere gure arteko eztabaidari emango diogu garrantzia, gure iritziak eta haienak bilduz ondorio batzuetara iristeko.
Gauean, azkenik, afaria egingo dugu, eta ostera kontzertuak: Conejillas Vill, Shockasalto, Pottors eta Klito; eta DJ Korta y Pega.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...