Ahotsak.com webguneak bildutako testigantzak ditu abiapuntu
Amantalen ahotsa
ikuskizunak. 1936gerra eta gerra ostea bizi izan zuten emakumeek
kontatutakoak ditu ardatz musika, bertsoak, dantza eta antzerkia
uztartuko dituen obra horrek. Besteak beste, Amaia Zubiria abeslariak,
Oinkari dantza taldeak, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Ainere Tolosa
eta Sara Cozar aktoreek parte hartuko dute ikuskizunean. Urriaren 7an
estreinatuko dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian.