2010-11-25

AZAROAK 25 Bortxarik zabalduena salatzeko eguna

ITURRIA: BERRIA
Emakumeek emakume izateagatik jasaten dutena da NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera mundu osoan indarkeria motarik zabalduena, eta gaurko eguna jarri zuen haren aurka egiteko. Euskal Herrian hainbat ekitaldi izango dira.

Herrialde aberats eta pobreak, laiko, katoliko, islamiko zein beste fedeetakoak, iparraldekoak eta hegoaldekoak, guztiak berdintzen ditu emakumeen kontrako indarkeriak; hau da, emakumeek emakume izateagatik jasaten dutenak. NBE Nazio Batuen Erakundeak bortxa mota zabalduentzat jotzen du andreen kontrako hori, eta izurritzat hartuta dauka. 1999an azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeria Deusezteko Egun izendatu zuen, eta ordutik, urtetik urtera gero eta gehiago, genero bortxa salatzeko egun bihurtu da mundu osoan.

Euskal Herrian ere badu gaurko salaketa egunak islarik, eta hainbat ekitaldi egingo dira han eta hemen tokian tokiko talde feministek, emakumeen eta erakundeek antolatuta.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...