2010-07-24

"Emakumeok sexualitatean sakontzeko gogo gehiago daukagu"-MAIDER GARCÍA DE BIKUÑA SEXOLOGOA


Iturria: DIARIO DE NOTICIAS NAVARRA

...Sexualitatea bizitzeko orduan, zeintzuk dira emakumeen artean sumatzen dituzun aje nagusiak?

Gero eta askatasun gehiagoz bizi-tzen ari dira emakumeak beren sexualitatea, baina beldur nagusietako bat da besteek pentsatuko dutena. Desioak, beharrak edo egin nahiko liratekeen gauzez hitz egiteko orduan beldurrik bada oraindik ere. Emakumeen sexualitatea erabat baztertuta egon da eta aitzinera egitea ez da erraza, baina bagoaz pixkanaka...

... Beraz, uste al duzu nesken artean ez dela sexualitateaz solas egiten?

Ez gehiegi. Modu orokor batean hitz egin daiteke, baina gutxitan sakontzen da. Esate baterako, masturbazioaz hitz egiteko mutilek ez dute inongo problemarik; neskek, aldiz, nekez hitz egiten dute honetaz. Sentimenduez ere solas egin daiteke nesken artean, baina ez da mintzatzen egin nahi diren gauza konkretuez...

...Zein da sexualitateaz eman dezakezun aholkurik onena? Zein da jendeak jakin behar duen eta ez dakien lehen ikasgaia?

Uste dut garrantzitsua dela jendeak jakin dezala sexualitatea ez dela mugatzen sexu-harremanetara, eta sexu-harremanak ez dira koitoa. Sexualitatea prozesu bat da askozaz sakonagoa eta gure artean harremantzearekin lotuta dagoena, zentzu guztietan. Sexualitatea zerbait oso zabala da eta hori kontuan hartu behar dugu, bestela asko mugatzen dugu. Sexualitatea, alde batetik, gizona edo emakumea izan gaitezen ematen den prozesu biologiko guztia da. Horrekin batera, sexualitatea ere bada nola joaten garen garatzen gizona edo emakume bezala eta nola harremantzen garen gure sexukoekin edo beste sexukoekin. Azkenik, sexualitateak kontuan hartzen ditu gure desioak, gure fantasiak, beldurra ematen diguna... Zerbait oso zabala da.


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...