2013-01-03

ALUAK ALU USAINA DU-kanpaina BILGUNE FEMINISTA

http://www.bilgunefeminista.org/dokumentazioa/publizitate_sexistari_aurre_egin_testua.pdf


Txikiak  garenetik,  konpresa  eta  tanpoien  iragarkietan,  “te  sentiras  muy limpia, te sentiras muy bien”, “a que huelen las nubes”, “me gusta ser mujer” eta halako  sloganak  entzun  izan  ditugu.  Ederki  erakusten  digute,  hilekoa  ezkutatu behar  dela,  garbiak  izan behar  garela  eta  ez dugula  usain  txarrik  eduki  behar,
hilekoa txarra, zikina eta guztiz kontrolatu behar dugun zerbait dela uste araziz. 
Genero  arau  zehatzetan  sostengatu  da  konpresa  eta  tanpoien  industria (bereziki  Arbora&Ausonia  etxea,  Espainiar  Estatuan  Evax,  Tampax  eta  Ausonia marken  jabea  dena),  konkretuki  feminitate  hegemonikoaren  araura  lotuz.
Emakume  politak,  gazteak,  argalak  eta  GARBIAK  izateak  duen  garrantzia erakutsiz.  Garbiak,  zentzu guztietan garbiak,  inoiz ezingo  garen beste  fikziozko jomuga  bat  eraikiz.  Zer  da  ba  garbi  izatea?  Emakume  gorputzaren  eraikuntza kultura  askotan  oso  lotua  izan  da  kutsadurari,  eta  sarritan,  garbitasuna  eta zikintasuna  bezalako  kontzeptuak  emakumeen  gorputzak  kontrolatzeko  eta justifikatzeko  erabili  izan  dira  munduko  leku  askotan.  Gurean,  gure  gorputz prozesuak  ukatzera,  eta  kontrolatzera  garamatza  horrek,  feminitate  GARBI horren arauetan ederki sozializatuz. Horrela, ederki ikasten dugu txikitatik hilekoa eta odol arrastoak ezkutatzen... 





Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...