http://www.bilgunefeminista.org/dokumentazioa/publizitate_sexistari_aurre_egin_testua.pdf
Txikiak garenetik, konpresa eta tanpoien iragarkietan, “te sentiras muy limpia, te sentiras muy bien”, “a que huelen las nubes”, “me gusta ser mujer” eta halako sloganak entzun izan ditugu. Ederki erakusten digute, hilekoa ezkutatu behar dela, garbiak izan behar garela eta ez dugula usain txarrik eduki behar,
hilekoa txarra, zikina eta guztiz kontrolatu behar dugun zerbait dela uste araziz.
Genero arau zehatzetan sostengatu da konpresa eta tanpoien industria (bereziki Arbora&Ausonia etxea, Espainiar Estatuan Evax, Tampax eta Ausonia marken jabea dena), konkretuki feminitate hegemonikoaren araura lotuz.
Emakume politak, gazteak, argalak eta GARBIAK izateak duen garrantzia erakutsiz. Garbiak, zentzu guztietan garbiak, inoiz ezingo garen beste fikziozko jomuga bat eraikiz. Zer da ba garbi izatea? Emakume gorputzaren eraikuntza kultura askotan oso lotua izan da kutsadurari, eta sarritan, garbitasuna eta zikintasuna bezalako kontzeptuak emakumeen gorputzak kontrolatzeko eta justifikatzeko erabili izan dira munduko leku askotan. Gurean, gure gorputz prozesuak ukatzera, eta kontrolatzera garamatza horrek, feminitate GARBI horren arauetan ederki sozializatuz. Horrela, ederki ikasten dugu txikitatik hilekoa eta odol arrastoak ezkutatzen...