2012-07-30

Autoreak plazara: Judith Butler (I eta II)

ITURRIA: elearazi

Orain arteko poesia eta ipuinetatik saiakerara eginen dugu jauzi, autoreak ezagutarazteko plaza honetan. Horretarako, pentsamendu garaikidean eragin handia izan duten obren autorea dakargu, Judith Butler filosofo postestrukturalista amerikarra. Orain arte argitaratu dituen ikerketek eremu zabala hartzen dute, hala nola, literatur teoria, fikzio filosofiko modernoa, feminismoa eta sexualitatea, generoa eta identitatearen iraultza. Dagoeneko 90eko urteetan, ezbaian jarri zuen sexua zerbait naturala dela eta generoa jendartean eraikitzen den zerbait dela zioen ideia. Sexuari eta generoari barneko esentzia erauzi eta “emakume” edo “emakumeak” kategoria ezegonkortu zituen eta teoria feministek beren oinarriak birformulatzea eragin zuen; horrela, bada, “emakumeak” subjektu kolektibotzat beharrean, adierazle politikotzat hartu behar zirela aldarrikatu zuen. Queer mugimenduaren zutabetzat hartzen dira bere testu zenbait; izan ere, genero arauak subjektibitatea ekoizten duten gailuak direla dioen ideia oinarri teorikotzat eta tresnatzat baliatu zuten zenbait kolektibok, zeinak gutxiengo sexualtzat hartzen baitziren eta zeinak  generoaren arau bitarraren ondorioz baztertuta baitzeuden.
Gender Trouble: Feminism and the Subversion of Identity liburua 1990ean kaleratu zen lehen aldiz. Kritika zorrotza egiten die Simone de Beauvoir, Julia Kristeva, Sigmund Freud, Jacques Lacan, Luce Irigaray, Monique Wittig, Jacques Derrida eta Michel Foucault autoreen lanei. Testuan azaltzen duenez, generoaren, sexuaren eta sexualitatearen adierazpena ez da aukerazkoa, eta subjektu generodun, sexudun eta desiratuaren eraikuntza “diskurtso arautzaile” deitzen duenaren barruan jartzen du. Diskurtso horiek, “ulergarritasun markoak” edo “diziplinazko erregimen” ere deituak, aurretik erabakitzen dute zer sexu, genero eta sexualitate aukerek duten baimena koherente edo “natural” gisara agertzeko. Halaber, Butlerek generoaren teoria performatibo famatua garatu zuen, subjektuaren identitatea nola eratzen den azaltzen duena; izan ere, genero identitatea ez da barne esentzia baten adierazpena, baizik eta ekintza eta jarreren ondorio, hots, performatibitatearen ondorio. Labur, liburu honekin autorearen asmoa da genero identitatearen izaera esentziala deseraikitzea eta asmakuntza hutsa dela agerian uztea...

Judith Butler (I) sarrera irakurri


2012-07-25

Emakumeok gure gorputzaren jabe! EHBF



Abortoa libre eta doakoa aldarrikatzen jarraituko dugu!

Urtetan borrokaren bitartez lortutako aurrerapen txikietan atzeraka eginez, azken hilabeteotan PPko gobernuak onartu dituen beste murrizketa sozial askoren gisan, krisi ekonomikoaren aitzakiapean herritarren eskubideetan lotsagabeki murrizketak egiteari ekin diote, bizi baldintzak bortizki okertuz eta gure bizitzen jabe eta subjektu izatea gero eta zailago eginez...
BILGUNE FEMINISTAREN IRITZIA, Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak La Razon egunkariari eskainitako elkarrizketa batean abortuaren legea erreformatuko duela malformazioak dituzten fetuei "babes maila berdina eskaini ahal izateko" eginiko adierazpenen aurrean:

Euskal Herrian bizi garen emakumeok ezin ditugu gure gorputzaren gaineko erabakiak modu aske batean hartu: Gure gorputzetan interes ekonomiko, politiko eta ideologikoek eragin nabarmena dute...

OSOA IRAKURRI!



2012-07-12

Bilbo-BERDINTASUN Ikastaro eta Tailerrak 2012-2013



Ikastaro eta tailerren eskaintza Ikastaro eta Tailerren 2012-2013 Gidaliburuan jaso da eta, horretan, udal sail hauek antolatutako jarduera guztien xehetasunak kontsulta daitezke; Kultura eta Hezkuntza Saila, Berdintasun Saila, Lankidetza eta Hiritargo Saila, Euskara, Gazteria eta Kirol Saila nahiz Osasun eta Kontsumo Saila. Guk Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Tailerrak bereizi ditugu.



Toda la oferta de cursos y talleres está recogida en la Guía de Cursos y Talleres 2012-2013 en la que se detallan todas las actividades organizadas desde las áreas municipales de Cultura y Educación; Igualdad, Cooperación y Ciudadanía; Euskera, Juventud y Deporte; Salud y Consumo. Nosotras os destacamos los talleres por la igualdad entre mujeres y hombres. Ver Guía 








2012-07-09

Hedabideen eragina sexualitatean

ITURRIA: ILARGIPEAN-EUSKADI IRRATIA
Asko dira gaur egun hedabideetatik jasotzen ditugun mezu eta irudi sexualak, baina nola eragiten ote dute hauek gure sexualitatean? Olatz Berastegi sexologoaren azalpenak 'Ilargipean' saioan.


2012-07-06

TXOKO FEMINISTA SANFERMINETAN!

TXOKO FEMINISTA SanFerminetan!

Festa, plazerra, performanceak, eraso sexistarik gabeko gunea, musikarik onena, giro ona, DJak... hementxe dugu gure espazioa.
--Uztailak 6: 12:00etatik 4:00etara
--Uztailak 7: 20:00etatik 4:00etara
--Uztailak 13: 20:00etatik 4:00etara
--Uztailak 14: 19:00etatik 24:00etara

Nabarreria 16, IRUÑEA.
...........................................

TXOKO FEMINISTA en SanFermines!

Fiesta, placer, performances, espacio libre de agresiones sexistas, buena música y ambiente, DJs... aquí tienes tu espacio.
--6 julio: de 12:00 a 4:00
--7 julio: de 20:00 a 4:00
--13 julio: de 20:00 a 4:00
--14 julio: de 19:00 a 24:00

Navarreria 16, IRUÑEA/PAMPLONA.

.........................................................
TXOKO FEMINISTA
Nabarreria 16 - Iruñea/Pamplona


2012-07-04

Musuak-Besos STEE-EILAS

Hezkidetza lantzeko unitate didaktikoa. Aniztasun sexuala eta diskriminaziorik gabeko eskolaren alde.




Unidad didáctica sobre coeducación y ante discriminación por orientación sexual o de género.


2012-07-01

Berdintasunaren aldeko elkarteak

ITURRIA: ILARGIPEAN-EUSKADI IRRATIA
Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko bidean egindako guztiagatik, berdintasunaren aldeko elkarte eta erankundeei buruz hitz egin dute 'Ilargipean'.


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...