2012-01-10

Ipuin erotikoa-Buenos Airesen, 2001eko abenduaren 19an

iturria: PIKARA MAGAZINE

Itziar Abad-en ipuin erotikoa, Kristina Sáez-en irudiez lagundua

Ipuin honek Ipuin Erotikoen 15. lehiaketan bigarren saria lortu zuen. Lehiaketa Euskarabila erakundeak eta Txalaparta argitaletxeak antolatutakoa zen, 2010ean. 

“Zer falta zaio egoerari perfektua izateko? -galdetu zion Lucíak bere buruari-. Fruta gozo baten edo txokolatezko bonboi batzuen zaporea, lurrin garestiaren usaina, giro-musika…”

Naturak nahi izan zuen bezala zulatu zituen terma haiek, mendi baten hegalean. Lucía eta Valeria bakarrik zeuden han. Berdeak eta oparoak ziren landareak eta atzealdean zegoen paisaia, izugarria: Los Andes mendikatea. Ez zuen guztiz ilundu, baina ilargia Catamarcako zeruaren protagonista zen, jadanik.

Valeria Lucíaren aurrean gelditu zen eta irribarre egin zuen, modu dibertigarri eta urduri batean. Izan ere, ziur zegoen beraien artean une hartantxe gertatuko zela, azkenean, desideratua bezain erremediorik gabekoa zen zer edo zer...

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...