2011-08-31

Gay-Les-Trans kanpaldia-Fobiarik gabeko haize bolada

ITURRIA: BERRIA
Irailaren 8tik 11ra egingo da kanpaldia, Azkoitiko Kukuherri aterpetxean.
Euskal Herriko Gay-Les Aspaken Mugimenduak 20. aldiz antolatu du Gay-Les-Trans kanpaldia.
Aurten, irailaren 8tik 11ra bitarte izango da, Azkoitiko Kukuherri aterpetxean. Lau egun horietarako egitarau betea osatu du EHGAMek, "giro lasai eta paraje ederrean" gozatzeko: mendi martxa, euskal dantzak, yoga saioa, masaje ikastaroa, meditazioa, ibilaldi botanikoa, BDSM ikastaro praktikoa, perfomanceak, festa ...
Izen ematea ireki dute iada, eta plazak bete arte zabalik egongo da.
Prezioa:
Hiru egun aterpetxean 100€ / kanpinean 85 €
Bi egun aterpetxean 70€ / kanpinean 60€
Dirua kontu honetan sartu behar da:
Euskadiko Kutxa: 3035-0063-82-0630030222

Informazio gehiago, www.ehgam.org webgunean edo 667-43 55 70 telefonoan.



EHGAM elkarteak 20. urtez antolatu du Transmarikabollo kanpaldia; irailaren 8tik 11ra egingo dute aurten.
Jendea ezagutzea; aspaldiko lagunak ikustea; errespetuz; askatasunez; misoginiaren, matxismoaren, homofobiaren eta transfobiaren kerik ez duen atmosferaz gozatzea. Horra hor Transmarikabollok edo EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak 20. urtez antolatu duen kanpaldiak eskainiko duen giroa. 
Irailaren 8tik 11ra izango dela iragarri dute, Azkoitian (Gipuzkoa), Kukuherri aterpetxean; «kontsumo gizarteak eskaintzen dituen diskoteka eta tabernen gisako toki itxi eta ilunetatik urrun», EHGAMeko kide Mikel Martinek adierazi duenez. Haize fresko horretaz gozatu nahi duen edonorentzat izango da tarterik kanpaldian: «Lekurik ez duten bakarrak», argitu du Martinek, «lesbiana, gay eta transexualei erasotzen dietenak dira». Askatasun eta errespetuzko giro horretan murgildu nahi duen orori egin diote, beraz, Azkoitira biltzeko gonbita.

Eusko Jaurlaritzak lesbiana, gay eta transexualen errealitatearekin zerikusia duten ekimenak bere agendan aintzat hartzeko plan estrategiko bat aurkeztuko dute kanpaldian. Gizarte Gaietarako Sailarekin elkarlanean ari dira LGTB mugimenduko kideak proiektua taxutzen, eta hori gizarteratzeko ilusioa dute: «Proiektua bulegoetako lau hormetatik ateratzeko irrikan gaude», azaldu du Martinek. Badakite azken bederatzi hilabeteotan proiektuari itxura eman diotenak ez direla lesbianen, gayen eta transexualen ordezkariak, eta, hala, kezkak, kritikak eta akordioak zabaltzeko baliatu nahi dute kanpaldia.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...