2008-11-30

HITZALDIAK: KURDISTANGO EMAKUMEAK: erresistentzia eta errebeldia-CONFERENCIAS

Jendarte eta politika bizitzan Kurdistango emakumeek era eraginkor batez parte hartu ohi dute: ezagunak dira tribu batzuetako emakume aitzindariak, euretako batzuk matxinadak zuzendu, hiriak gobernatu eta gerrillan ere parte hartu dute. Dozena bat erakunde eta egunkari feminista ari dira lanean, emakumeen nazioarteko eguna ospatzen da, emakumeak trebatzeko zentro batzuk ireki dira, gatazka honen gaineko jardunaldiak, kongresu eta hitzaldiak ere oparoak dira eta etxe-aterpe ezkutuak ere badituzte “ohorezko gaitzak” eragindako emakume bikatimei babesa emateko.
Euren kultura eta erlijio barruan emakumeek euren egoera jakin bati eutsi diote, hasi hasieratik parte hartzaileak izan direlarik. XX mendean, baita XIX mendean ere, bazeuden emakumeek zuzendutako tribuak zein kurduen klan nagusiak, eta honek gaur arte iraun du.
Turkiak kurduen aurka erabiltzen duen errepresioaren baitan desagertuen gaia ere badago. Kurdu emakumeak 1997az geroztik, “Larunbatetako Amak” deiturikoarekin antolatzen dira. Ama hauek euren seme alabak, gizonak eta anaiak non dauden jakiteko borrokatzen dute. Maiatza Plazako emakumeek egiten duten bezala, Estambuleko hiri erdiko plaza batean biltzen dira larunbatero eta hortik datorkie izena.
Askapen Mugimenduaren ondorioz, emakume kurduek oso jauzi kualitatibo garrantzitsua eman dute euren parte hartzeari dagokionez, bai askapen mugimenduan bertan, zein gainontzeko erakunde politiko eta sozialetan ere, batez ere Ipar Kurdistanen. Askapen mugimenduak, egitura feudalak hein batean gainditzea eta euren erakundeetan emakumeen parte hartzea eta gizartearen dinamizazioa ekarri du.

Suzan Samanci (escritora feminista)
Gaia: Lengua, Identidad, Cultura
Bilbo: asteazkena abenduak 3 (Castellano)
Igorre, osteguna. abenduak 4 (Castellano)

Melike Yasar (Oficina de Mujeres por la Paz en Alemania)
Gaia: Exilio kurdo en Europa
Bilbo, asteazkenean, abenduak 10 (Castellano)
Sopela osteguna, abenduak 11 (Euskara)

MELIKE S. (exiliada politica)
Gaia: Las Mujeres frente al conflicto
Bilbo, asteazkenean, abenduak 17 (Castellano)Portugaleten osteguna abenduak 18 (Castellano)
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...