2011-07-25

Josebe EGIA «Ez, ez dut nahi»

ITURRIA: GARA

Lehenik eta behin, esan dezadan ez naizela ezkontza zalea. Ez naiz, batetik, bi pertsonak elkarrekin egon nahi izateak eta elkarri egunero berresteak inoren aurrean egiteak baino xarma handiagoa duela iruditzen zaidalako, eta bestetik eta batik bat, munduaren alde honetan, behintzat, negozio zurrupatzaile hutsa baino ez delako, amodioaren ospakizunaren aitzakiapean...
Kontuari erreparatuz gero, azkar konturatzen da bat horien protagonista bakarra emakumea dela, eta ondorioz, inguruko publizitatearen hartzaile nagusia. Eta ezkontza perfektua saltzeko orduan, emakumeari esleitzen zaizkion ezaugarri guztiak esplotatzen direla, antzinako rol sexualak modernitatez eta «egungo emakumearen irudiaz» mozorrotuta. Finean, baina, emakume ederra, hauskorra, goxoa eta printzesa hutsa sustatuta...

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...