1963an lehen erakusketa egin zuenetik, ibilbide luzea egin du Herrerok,
baina ez du artearekin harritzeko gaitasuna galdu; oraindik interesatzen
zaio ikusten duen guztia, eta, dioenez, "begiak zabaldu eta ingurura
begiratzea sekulako festa da".
Euskal artistarik nazioartekoenetako bat da Herrero. Jende askoren
akorduan, margolari bilbotarraren izena Marijaiaren irudiari loturik
agertzen da beti, baina injustua litzateke Herreroren ekarria Bilboko
Aste Nagusiaren ikonora mugatzea, 50 urteko ibilbide oparoak frogatzen
duenez...