Mostrando entradas con la etiqueta IRITZIAK eta AHOTSAK-Voces y opiniones. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IRITZIAK eta AHOTSAK-Voces y opiniones. Mostrar todas las entradas

2015-02-24

FEMINISMOAZ HASUNARTZEN- AMAIA LASA ALEGRIA

ITURRIA: ARGIA

Ezin da ukatu mugimendu feministak izan duen garrantzia, emakumearentzat bereziki, baita
gizonarentzat ere, gizarte ororentzat azken finean.
Hala ere, feminismoak nahigabea, egonezina, gorrotoa sortzen ditu oraindik ere. Gai honetaz mintzatzen dihardugunean badirudi modaz kanpo dagoen gai baten inguruan ari garela, aspaldidanik gainditu den gai aspergarri batez. Emakumeen eta gizonen arteko harremanak okertu dituen gatazka gainditu dela esan ohi da, baina ez gara ohartzen benetan banandu gaituen arazoa oraindik indarrean dagoen matxismoa dela...

2015-01-25

Mari Luz Esteban: "Emakumeak oso kontrolatuak gaude orokorrean, eta amatasunari dagokionean ere bai"

iturria: HIK HASI
...“Feminismoa eta amatasunaren gaia eskutik joan dira betidanik, emakumeen mendekotasunean gai horrek izan duen eta duen garrantziagatik”. Zer nolako garrantzia izan du? Dauka?
Amatasunaren gaia, emakumeak ama ginela pentsatzea, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna garatzeko ardatzetako bat izan da historikoki. Beti egon da amatasunaren ideologia naturalizatzaile bat, baina azken 20 urteetan zergatik hartu du, bat-batean, halako garrantzia ideologia horrek? Elisabeth Badinterrek La mujer y la madre liburuan oso ondo kontatzen duen moduan, hain justu, feminismoak aurrera egin duenean gizentzen joan da ideologia hori. Badinterren ustez, hor badaude faktore batzuk kontuan hartzekoak: alderdi askotan aurrera egin dugu; baina nora goaz? Ondo gaude? Parekidetasuna lortzen goazen neurrian zalantzak sortu dira; dena ez dago lortuta. Ziurgabetasun egoera horretan, emakume batzuek esaten dute, “zaintza gure arloa izan da beti eta hor ekarpenak egin ditugu, zergatik alde batera utzi, zer etorriko den jakin gabe?”, eta horri ideologia zientifikoa gehituz, ikaragarri gizentzen da amatasunaren ideologia gogor hori.

Crítica del pensamiento amoroso liburuan diozu maitasun-pentsamendua desberdinkerian oinarrituriko ordena soziala ezartzeko zutabe izan zuela Garai Modernoak, eta jarraitzen duela izaten. Maitasun-pentsamenduak emakumeak menpeko, ez-oso egiten dituela diozu. Ama-maitasuna non kokatzen duzu gizarte-antolaketa eredu horretan?
Gizaki baten ibilbidea markatzen joango den pentsamendua da maitasun-pentsamendua. Puzzle bat bezala da: pertsona —subjektua— izaki emozional bezala bizitzean, maitasuna erdigunean duena, bikotea eta ezkontza ulertzeko modu batekin lotzen duzu; seme-alabak baldin badituzu, amatasuna eta gurasotasuna ulertzeko modu zehatz batekin lotzen da gero.Azken batean, antolaketa sozialaren muina bihurtzen da maitasuna erdigunean duen subjektu hori. Horrek sortzen du bikotea, familia, elkarbizitza… ulertzeko eredu bat, eta eredu horren ideal bat antolatzen du. Horren gainean diskurtso adituak sortuko dira, beraz, badoa osatzen bizitza ikusteko modu bat. Eskola batean ume bati galdetzen badiozu bizitza zer den, antzeko zerbati erantzungo dizu: “Ikasi, gero lan bat topatu, ezkondu eta umeak edukitzea”. Errealitatean bizitza ez doa beti horrela, aukera ezberdinak daude, baina ibilbide ideala eraikitzen da maitasun-pentsamenduaren gainean, gizakia ikusteko modu bat baina baita gizartea antolatzeko ordena ekonomiko, politiko eta sozial oso bat ere.

Maitasun-pentsamendua desberdin aplikatzen zaie emakumeei eta gizonei. Emakumeei exijitzen zaiena ez zaie exijitzen gizonei, eta oinarri horretan desberdinkeria handia dago. Horregatik diot nik, zer da emakume izatea? Maitasuna erdigunean duen izaki bat. Egongo dira gizonak “emakume” direnak, baina salbuespenak dira, nahiz eta gizonak oso maitekorrak izan, zaintzaileak izan, maitasuna erdigunean dutenak oso gutxi egongo dira; nik neuk ez dut bat bera ezagutzen, bai maitasunari garrantzia handia ematen diotenak eta konprometitzen direnak, baina bere bizitza horren inguruan osoki antolatzen duenik ez; aldiz, emakumeak, bai...


OSOA IRAKURRI

2014-11-18

KAIXO GUAPA - JUNE FERNANDEZ

ITURRIA: ARGIA
Asko hedatu da Hollaback! delakoak, kaleko sexu jazarpenaren kontrako sareak, New Yorken grabatutako bideoa. Neska bat paseatzen doa, hamar orduz, eta ehun gizonek baino gehiagok zer edo zer esaten diote: “Kaixo, guapa”, “Bejondeizula”, “Nire telefonoa nahi duzu?”, “Egun ona pasa”. Neska ezezagun bati kalean “guapa” esatea, berez eraso sexista al da? Edo, agian, New Yorkeko biztanleak oso jatorrak izatearen adierazlea da bideoan jasotakoa?

Horrelako zalantzak argitzeko gakoa “inbertsio legea” da: egoerari buelta eman eta ea sinesgarria den hausnartu. Bideokoa gizona balitz ehun ezezagunen komentarioak jasoko al lituzke? Are gehiago, posible litzake beste egun batean ehun emakumek neska horri “egun on” esatea? Erantzuna ezetz borobila baldin bada, argi dago sexismoak badaukala zer ikusirik. Emakumeak gara etengabe ezezagunen komentarioak entzun behar ditugunak, eta gizon izateagatik jasotako heziketari egotzi behar diogu horrelako atrebentzia...

...“Piropeoa” sexu indarkeriarekin lotuta dago. Ez ditugu begirada eta komentarioak bakarrik pairatzen. Gure gorputzak publikoak eta erabilgarriak diren aurreiritzitik abiatuta, matxistek zilegi ikusten dute gure ipurdia edo alua kalean, tabernan zein autobusean ukitzea. Eta guk maiz horrelako erasoen aurrean sumindura irentsi eta ezin ezer egitea sentitzen dugu....

...Emakumeen artean kaleko jazarpen matxistari aurre egiteko beharra gero eta hedatuagoa dago, baina falta handia sentitzen dut gizonek ligatzeko duten ereduarekiko (auto)kritika falta...

2014-04-23

Armairuak JUNE FERNANDEZ

iturria: ARGIA

Oraindik ere, gizarte heterosexista honetan, heterosexuala izatea “normala” da, eta gay eta lesbianok, aldiz, egunero armairutik atera behar dugu

Otsailaren 14an Ellen Page aktoresak (Juno, Hard Candy, Origen...) LGTB (Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual) gazteen ekitaldian hitzaldi aparta eman zuen eta, bukaeran, urduri eta hunkituta, bera ere homosexuala dela esan zuen. Etengabe ezkutatzeaz nekatuta dagoela, eta horrek sufrimendua eragin diola urteetan. Bere hitzaldia momentuan albiste bilakatu da, eta Pikarako sare sozialetan partekatzerakoan irakurritako bi erreakzioen inguruan idatzi nahi dut.
Lehenengoa (halako komentario ugari jaso ditugu): “Tamalgarria da oraindik ere sexu orientazioa albiste izatea. Espero dut urte batzuk barru ‘marrubizko izozkiak gustukoak ditut’ informazioak bezain beste oihartzun izatea”. Bigarrena (komentario isolatua, baina oso haserretu nauena): “Ameriketako Estatu Batuetan eta Europan armairutik ateratzea ez da arazoa. Irak-en egin proba”.

Ellen Pageren diskurtsoa albiste da, eta albiste garrantzitsua gainera. Sexu orientazioa ez da zaletasun pribatua, identitate eta bizimodua baizik. Heterosexuala bazara, pentsa: zure sexu orientazioa dela eta noizbait beldurra sentitu al duzu? Diskriminazio edo bazterkeriarik bizi izan al duzu? Zure bikotea aipatzeko orduan adorea behar al duzu? Azalpenik edo justifikaziorik eman behar duzu, edota “zein ondo, ni heteroekin oso tolerantea naiz” bezalako komentarioei erantzun?
Oraindik ere, gizarte heterosexista honetan, heterosexuala izatea “normala” da, eta gay eta lesbianok, aldiz, egunero armairutik atera behar dugu. Heterosexualak ez garela argitzeko beharra sentitzen dugun unero, ezinegona sentitzen dugu. Baina badirudi eskerrak eman behar ditugula, Irak-en baino askatasun handiagoa dugulako.


Emakume zarenean, badakizu edozein momentutan, gutxien espero duzunean, kalean zein lan esparruan nahiz taberna batean, jarrera edo eraso matxista bati aurre egiteko arriskuan zaudela. Gauza berbera gertatzen da lesbiana (edo gay, edo trans) izatearekin: badakigu edozein momentutan lesbofobiarekin topo egingo dugula. Europan eta Estatu Batuetan ez gaituzte kartzelaratzen, ez dute gure maitatzeko eta desiratzeko era delitu bihurtzen, baina baztertuak izatearen beldurra sentitzen dugu.
Eta ez da paranoia. Eskoletan jazarpen homofobo eta lesbofobo bortitza bizi dute genero rol tradizionala apurtzen duten haur eta gazteek. Bikotearekin lan afari batera joatea normala da; bikotea gure sexu berekoa baldin bada, enpresa gehienetan ausarta izango da. Eta familia gehienetan, ageriko homofobia zein leunarekin topo egiten dugu: “Nik ezagutzen zaitut eta badakit ez zarela horrelakoa; fase bat da” edota “bide horretatik ez zara zoriontsu izango” edota “ez esan ezer aitite-amamari, sekulako nahigabea eragingo diezu eta”.


Inkestek diote Espainiako Estatua munduan sexu aniztasunarekiko toleranteena den herria dela. Hala bada, zergatik ez dugu ia erreferente LGTBrik? Zergatik ez dago lesbiana dela ezkutatzen ez duen aktore, politikari edo musikaririk? Eta lesbofobiaren kontra aktibismoa egiten duen pertsonaia ospetsurik? Zuzentasun politikoaren gizartean bizi gara, ez sexu askatasunaren gizartean. “Lagun homosexual asko ditut eta Chueca-n (Madrilgo auzoa) parranda egitea gustuko dut” jarreraren gizartean. “Aizu, nik ez daukat arazorik homosexualekin, baina argi izan ni heterosexuala naizela”. Edota “ez dut nire bizitza pribatuari buruz azalpenik ematen”. Horregatik Euskal Herrian Ellen Page-ak behar ditugu, ez bakarrik erreferente lesbikoak izateko, gizarte honetan sexu aniztasunaren aldeko borroka aktiboaren beharra ulertzen duten pertsonaia publikoen laguntza izateko baizik.

2014-03-15

Benetan askatasun sexuala al dugu?

http://www.hamaika.tv/tb/bideo/78270

Martxoaren 8an, sexualitateaz aritu gara. Benetan askatasun sexuala al dugu? zer irakurketa egin behar da pornografiaz? eta prostituzioaz? non daude mugak? Gai guzti horiei buruz hitz egin dugu sexologo, psikologo eta feministekin.


2014-03-07

Zapiaz harago

ITURRIA: BERRIA     SAMARA VELTE
Arautu behar da haren erabilera?

...Egia da, beraz, egoera politikoak eragiten duela zapiaren erabileran. «Boterearen diskurtsoak beti dauka karga patriarkala, eta hori, sarri, emakumeen gorputzaren gaineko kontrolean islatzen da. Baina diskurtso hori, hemen, patriarkala izateaz gain, islamofoboa eta arrazista da». Burkaren auzia Europan eztabaidatzen denean, emakumeen eskubideen aldeko diskurtso askoren atzean «ikuspegi paternalista eta kolonialista» dago, Goikolearen ustez....

...Goikolearen iritziz, norberaren erabakia da gorputza nola jantzi eta mugitu, eta ez instituzioek arautu beharreko zerbait. «Askoz onuragarriagoa litzateke erakunde horiek pertsonen erabakitzeko eskubidea bermatzen duten ekinbideak bultzatuko balituzte; adibidez, hezkuntza publiko, independente eta parekidea sustatuz».


... Gatazka horrek «multikulturalismo akritikoan» erortzeko arriskua dakarrela azaldu du Goikoleak: «Emakumeak zapaltzen dituen kultura bat errespetatzea kontraesana iruditzen zait. Baina kritika hori egiteko, lehendabizi norbere posizioa zalantzan jarri behar da, eta kode horiek kultura bakoitzean duten esanahia ulertu. Zoritxarrez, kultura gehienak botere patriarkalaren menpe daude; bakoitzean forma desberdinak hartzen ditu, eta gure kulturakoak naturalizatuta dauzkagu, onartuta, normalduta. Gure kasuan, pentsatu behar genuke Euskal Herri plural eta feminista nola eraiki, gure kulturan dauden adierazpen matxistak deseraikitzetik hasita. Hortik abiatzen bagara, errazagoa izango zaigu beste komunitateekiko elkarlana eta elkartasuna bilatzea; bai, behintzat, soilik kanpotik kritikatzea baino».

Printzesa deseraikitzen

iturria: BERRIA       MAITE ASENSIO LOZANO  

Printzesaren irudiarekin lotuta dago egungo gizarteak sustatzen duen andre eredua. Feministek hainbat lantegi antolatzen dituzte, feminitate hori hautsi eta jabekuntza prozesua abiatzeko.

Virginie Despentes pentsalari feminista frantziarrarena da ohartarazpena: «Izan gaitezen errealistak: saldu diguten ideal hori, emakume txuri seduzitzailea baina ez puta, ongi ezkondua baina ez inoren itzalpekoa, lan egiten duena baina bere gizona zapuztuko lukeen arrakastarik lortu gabe, argala baina ez elikadurarekin obsesionatua, beti gazte baina kirurgia estetikoak desitxuratu gabea, ama betea baina pardelekin eta eskolako lanekin gainezka egiten ez duena, etxekoandre ona baina ez neskamea; [...] emakume hori ez dut sekula inon aurkitu. Litekeena da, gainera, ez existitzea».

XXI. mendean emakume izateak feminitate eredu ezinezkoa erdiesten saiatzea dakarrela ondo adierazten du King Kong Théorie liburuko pasarte horrek (euskaraz irakur daiteke Edok argitaratutako Genero ariketak lanean). Ederrak, atseginak, samurrak, baina mendekoak, ahulak, pasiboak... eta maitasunean oinarritutako bizi proiektuarekin. Feminitatearen ezaugarri horiek guztiak biltzen ditu ipuinetako printzesaren irudiak, Irantzu Varela kazetariaren ustez (Portugalete, Bizkaia, 1974): «Emakume guztiok dugu printzesa bat barruan, neurri batean, ez daukagulako printzesak ez diren errefenterik».

Izan ere, eredu hori berrindartuz ari da sistema patriarkala emakumeen nortasun molde bat inposatzen: «Gaur egun, nekez konbentzituko gaituzte ezin dugula lan egin, abortatu edo gidatu, baina nolakoak izan behar dugun adieraz diezagukete, hedabideek, kulturak eta ingurune sozialak etengabe igortzen dizkiguten mezuen bidez. Indarkeria sinboliko hori da emakumeen aurkako errepresio tresna indartsuena».

Faktoria Lila taldearen bidez, desprintzesatze tailerrak ematen ditu Varelak, andrazkoen bizimodua gurutzatzen duen irudi hori deseraikitzeko. Lau esparruren analisi kritikoa egiten dute: maitasun erromantikoa, gorputza eta edertasuna, lana eta enplegua, eta desioak. Funtsean, jabekuntza prozesuaren lehen urratsa da: «Menderatze sistema hain dago ondo planteatuta, ezen emakume askok desberdintasunik ez antzematea lortu duen. Hortaz, ezinbestekoa da gutako bakoitza konturatzea bizi, nahi eta espero ditugun gauza asko patriarkatuak inposatu dizkigula».

Maitasuna erdigunean

Ezkontza jarri du adibide. Andrazkoak mendekotasun psikologikora bultzatzen dituen harreman heterosexualen sinboloa delako: «Maitasuna gure bizi proiektu nagusi izan dadin hezi gaituzte. Baina ez maitasunaren bidez plazera eta ongizatea lortzeko, baizik eta gizon batek bizi osoan maite gaitzan lortzeko. Besteek maite gaituztenaren arabera maite dugu geure burua emakumeok».

Ildo horretan, kezkatuta agertu da, ezkontzea «bizitzan helburutzat» duten andre asko dagoelako oraindik: «Ezkontzeko ilusioa izatea ez litzateke berez kaltegarria izango, ez balitz agindu sozial bat. Bikotekiderik eduki gabe ere ezkondu nahi duen jendea egotea ia patologikoa iruditzen zait. Baina munduan bortxaz hildako hamar emakumetik lau bikotekidearen esku hiltzen direla kontuan hartuta, ondorioztatu beharko genuke gizonezko bikotekide bat izatea arrisku praktika bat dela emakumeentzat».

Gaineratu du maitasunaren ideia lanarekin lotuta dagoela, ordaindu eta aitortu gabekoarekin batik bat, hau da, andrazkoen gain erortzen den zaintzarekin bereziki. «Emakume batzuek identifika dezakete garbigailua jartzea eta kozinatzea lana dela, baina ez seme-alabak zaintzea, maitasunagatik egiten dutelako. Eta hori da patriarkatuaren engainurik handiena: zaintza lan guztia andreok egin behar dugu, doan, pozik, maitasunez; eta horrek zoriontsu egiten ez bagaitu, errudun sentituko gara».

Feminitatearen «tranparik handiena» maitasuna dela berretsi du Josebe Iturrioz filosofoak (Ordizia, Gipuzkoa, 1978): «Batzuek jarraitzen dute harremanak idealizatzen, bizitza osoa bikotearen inguruan eraikitzen... Gaur egun, gure harremanak, nola ugaltzen garen, zertara lotzen gaituzten gure afektuek... hori klabe politiko kritikotik aztertu behar dugu».

Printzesaren eredua hausteko ez ezik, maskulinitatearekin esperimentatzeko aukera ematen dutedrag king tailerrek. Euskal Herrian, Medeak talde feministak antolatzen ditu, eta, besteak beste, Iturriozek berak ematen ditu. Lantegiotan, gizonak balira bezala janzten eta jarduten dira emakumeak. «Gizonaren rola egiteko, aurretik zure feminitatea irakurri eta deseraiki behar duzu». Baina ez da mozorro soil bat; xede politikoa du: «Gorputza zeharkatzen duen esperientzia bat da: espazio publikoan beste modu batera egoteko aukera ematen die emakumeei, maskulinitateak duen boterea bizitzekoa. Eta, bide batez, nabaritzen dute gizonentzat zein erraza den munduan erregeak bezala egotea».

Generoa, gorputzean

Gorputzaren bidezko jabekuntza lantzen du Iturriozek batik bat, erabat aurkakoa delako abiapuntua: «Emakumeen gorputza bera desjabekuntzan edo botere expropiazioan dago hezia». Feminitateak oinarrian duen ahultasuna fisikoki ere antzeman daitekeela erantsi du: «Nola esertzen gara? Hankak gurutzatuta, makurtuta, espazio gutxi okupatzen... Gorputzak bere espresioetan erabiltzen dituen genero esanahiak aztertzen ditugu, eta hor ikusten dugu boterea: hankak zabalik esertzen banaiz, espazio bat hartzen ari naiz, eta hor boterea dago». 

Baina hori baino sakonagoa da auzia. Gorputzaren eta buruaren arteko dualtasunik ez dagoela azaldu du Iturriozek, eta Karl Marxen alienazioaren kontzeptua hartu du erreferentzia gisa: «Lehenengo alienazioa ez da klasea, gorputza baizik. Pertsonok bizi gara gure gorputza kanpo objektu bat balitz bezala, baina egiaz gorputza baino ez gara. Munduan egoteko modua da norbere gorputza».

Varelak zehaztu du gorputzetik kanpo bizi direla andreak, baina gorputzarekin obsesionatuta: «Emakumeok gure gorputza gustuko izan ez dezagun oso ondo antolatuta dago sistema patriarkala». Egonezin hori, aldi berean, zuzenean lotuta dago harremanak eraikitzeko moduarekin: «Gure gorputza baldin bada pertsonok dugun gauza bakarra, eta zure gorputza gustuko ez baduzu edo zure gorputzarekin identifikatzen ez bazara, nola erlazionatuko zara munduarekin? Mendekotasun eta botere gabezia posizio batetik».

Edertasun kanon nagusiaz mintzatu da Iturrioz ere. Itxura fisikoaren bidez emakumeen gaineko «kontrola» sustatzen dela salatu du: «Erregimen basatia inposatzen zaie». Telebistaren mundura jo du adibide bila: «Emakumeek ordubete lehenago joan behar dute ilea apaintzeko eta makillatzeko, zeren, telebistan ateratzeko, txapa eta pintura behar dute; gizonek ez, itsusiak, lodiak eta burusoilak izan arren. Azken batean, emakume batek zer izan behar du bizitzan? Lirain».

Areago, kirurgia estetikora eta andreentzako edertasun produktuetara osasuna ikertzera baino baliabide gehiago bideratzea kritikatu du: «Gaur egun feminitatea puntako teknologia da; emakumeei buruzko irudia teknologikoa da, naturala baino gehiago. Pelikuletan ikusten ditugun emakumeak ez dira egiazkoak, ez genituzke ezagutuko kalean. Horra iristea ezinezkoa da».

Baina gurutzada horretan sartuta daude andrazko asko. Gorputz argalak eta gazteak dira eredugarri, eta andreei etengabe ikusarazten zaizkie akatsak. Varelaren hitzetan, «botika batera sartzen garenean, ile zuriak, orpo urratuak, zelulitisa, zimurrak... baino ez ditugu ikusten. Emakumeei segurtasun handia kentzen zaie, hala». Iturriozen hitzetan, «guk aztertua dugu anorexiaren arazoa. Oso konplexua da, ezin da eder egoteko nahira murriztu, baina badu harremana emakumeen gorputzen patu argal horrekin». Deitoratu dute andreek hainbeste baliabide, denbora eta ahalegin eskaintzea gorputza aldatzeari. «Baina hori guztia baino esanguratsuagoa da emakumeen autoestimuan eragiten den kaltea», esan du Varelak.

Aldi berean, ordea, itxura fisikoak, norbere burua ondo ikusteak, emakumeen jabekuntzan lagun dezakeela uste du Faktoria Lilako kideak. Baina nola zaindu norbere irudia, mendekotasun horietan erori gabe? Muga lausoa dela onartu du: «Minigona batek edo ezpain gorri batzuek, berez, ez zaituzte patriarkatuaren esklabo egiten: giltzarria da nola janzten dituzun». Aldea jarreran dagoela nabarmendu du: «Ezpainak gorriz margo ditzakezu zu gustura egoteko, baina ez besteen gustuko izateko. Norbaiten desioa piztuko duzula ere jakin dezakezu, baina ez dituzu margotuko besteen desioetara makurtzeko. Begiradak kudeatzeko modua ere desberdina da: papar zabala janzteagatik ez dut zertan gustuko ez dudan begirada bat jasan».

Transfeminismoa txertatuz

«Norberak asmatu behar du zein den feminitate propio hori, feminitatetik egin nahi badu», erantsi du Iturriozek. Pauso bat gehiago ematea proposatzen dute drag king tailerretan: maskulinitatea lantzea. Izan ere, gizon-emakume binarismoa hautsi egiten dute, diskurtso transfeminista txertatuz. Funtsean, muturreko maskulinitate eta feminitatearen artean, sexu zein genero gehiago daudela azaleratuz. «Ni bezalako bollera, marimutil, trabesti, transgenero horiek guztiek gorputz askori ateak ireki dizkiete: beren bizitza beste era batera bizitzeko aukera eman diete».

Dena den, eredu hegemonikoetatik urruntzen diren generoen bidea ez da erraza; lumak dakarren zigorraren jakitun dira Medeak-ekoak. Iturriozen arabera, «nire kasuan, oso garrantzitsua izan da maskulinitatera diskurtso indartsu batekin sartzea, horrek egin duelako ni sendo sentitzea, eta zamari zein bazterketari aurre egin ahal izatea». Baina zer gertatzen da horretarako prest ez daudenekin? Iturriozek erantzun du pertsona bakoitzari dagokiola bere maskulinitate edo feminitatea definitzea, norbere beharretara egokituta. «Estrategia politiko feministak edukitzea da inportanteena; gero, gorputz bakoitzak erabaki beharko du genero inskripzio hegemoniko horietan nola kudeatu bere sexu, genero eta desio kontuak».


2014-01-14

Transexualitatearen irakaspenak-JUNE FERNÁNDEZ

ITURRIA: ARGIA

...Generoa eraikuntza soziala dela defendatzen du teoria feministak. Txikitatik “gizon” eta “emakume” kategorietan giltzaperatzen gaituztela eta gure genitalen arabera rol, betebehar, gaitasun eta hainbat jarrera inposatzen dizkigutela salatzen du (hierarkizatuak gainera, hala ordena patriarkala mantenduz). Sexu biologikoaren eta generoaren arteko lotura hori naturaltzat aurkezten du gizarte sexistak, eta pertsona transexual, transgenero eta intersexualek naturalizazio horrekin apurtzen dute. Egunero genero diktaduraren bortizkeriarekin topo egiten dute. Nahiz eta eraso transfoboak etengabe bizi, euren identitatearen eta gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dute. “Gorputz okerrean jaio nintzen” transexualitatearen diskurtso klasikotik “gizarte sexista da oker dagoena” mezua hedatzera pasatu dira asko, hala, pertsona guztion askatasuna mugatzen duen binarismoa kritikatuz.
Horregatik trans-identitateen despatologizazioaren aldeko borrokak feminismoarekin lotura zuzena dauka. Generoen artean mugitzen diren pertsonak ulertu eta lagundu nahi baditugu, hobe dugu lehendabizi euren prozesuek sortzen dizkiguten ezinegona eta aurreiritzi transfoboak –eta ondorioz, sexistak– landu.

OSOA IRAKURRI

2013-12-22

Eguneroko mikroiraultzak- June Fernández

ITURRIA: ARGIA
Depilazioa. Bularretakoa. Aluaren usaina. Hilekoaren tabua. Klitoria. Horrelakoei buruz hitz egitea dut gustuko. Egunero emakume izateagatik gure gorputzarekin dugun harremana baldintzatzen duten gaiak plazaratzea ere badelako feminismoan aritzea. Askorentzat azaleko gaiak dira, txikikeria burgesak. El Salvadorren bizi banintz, kezka garrantzitsuagoak izango nituzkeela diote, ez El Salvadorreko feministek (eurak ere gorputzari lotutako zapalketen kontra ari baitira), gizon ezkertiar harroputzek baizik. Eurek dakite zeintzuk diren emakumeen egiazko arazoak: erailketak, ablazioa, gatazketan bortxaketak. Geure bizipenei buruz aritzen garenean txoriburu ahoberoak garela diote.
Baina ez dira eurak –feministok baizik– muturreko indarkeria matxisten kontra dihardutenak. Emakumeen eskubide guztiak defendatzea da feministon xedea, eta borroka horretan argi daukagu eskubide urraketa larri eta txiki guztiak (urraketa txikirik ba al dago?) lotuta daudela, iturri bera gizarte heteropatriarkal, kapitalista eta arrazista dela, eta hau ezin izango dugula suntsitu bere aurpegi eta ondorio guztiak agerian uzten ez baditugu.
Abortatzeko eskubidea etengabe kolokan dago, gizarte honetan ez dagoelako argi norbera bakarrik dela bere gorputzaren jabe. Depilazioak gai arina dirudi, baina orduan zergatik da hain arraroa emakume bat hanka iletsuekin kaletik ikustea? Erabaki pertsonal bat besterik ez bada, zergatik eragiten ditu erreakzio bortitzak –etxean presioak; lagun taldean txantxak; kalean erasoak–? Mezu politiko bat adierazten duelako, abortatzeko eskubidearen aldeko berbera: “Feminitatearen aginduak pikutara! Nire gorputza nirea da”.
Nork neurtzen du zer den mikro eta zer makro? Emakumeok jakin badakigu gure borondatea bortxatzeko era asko daudela, eta gizon batek “leunki'”makurrarazten gaituenean askotan zaplazteko batek baino min handiagoa egiten duela
Modan jarri da Luis Boninoren “mikromatxismo” kontzeptua, eguneroko tratu txarrak identifikatzeko baliogarria. Bikote esparruko genero indarkeria ez da bakarrik jipoia edo iraina, baizik eta mesprezu keinu iraunkorrak, kontrola (telefonoko mezuak begiratzea, esaterako), autoestimuaren kontrako sastadak: “Lodi zaude”. “Zuk zer jakingo duzu?”. “Ez duzu ezertarako balio”. Indarkeria matxista ez da eraso isolatuen sekuentzia, dominazio prozesu konplexua baizik.


OSOA IRAKURRI

2012-11-06

REVISTA EMAKUNDE ALDIZKARIA


Nazioarteko kongresua/ Congreso Internacional
Emakundek mundu osoko adituak bildu ditu Euskalduna jauregian berdintasun politiken oraina eta etorkizuna aztertzeko. Hemen bideo-laburpena.

Finaliza con éxito del Congreso Internacional para el impulso de políticas de igualdad organizado por Emakunde. Emakunde reunió a expertas de todo el mundo para analizar el presente y el futuro de las políticas públicas de igualdad. Resumen de imágenes del congreso

Elkarrizketa/Entrevista

GLORIA BONDER: “IKTetako prosumidore, ekoizle, kontsumitzaile erne eta sortzaileetan bihurtu behar gara”




Iritzia/Opinión





2012-10-29

EMAKUNDE: Conclusiones del Congreso Internacional para el Impulso de políticas de igualdad: Números, palabras y nombres propios

WEBGUNEA

TODAS LAS CONCLUSIONES


En términos generales se puede considerar que en los análisis e investigaciones la ceguera de género es un denominador común y queda así invisibilizada la experiencia de las mujeres en la dinámica de las sociedades actuales así como las aportaciones del feminismo como caudal teórico y político en el análisis de los sistemas de género como sistemas de poder y desigualdad.
AMAIA PÉREZ OROZCO, Economista Feminista, doctora en economía Internacional y Desarrollo por la Universidad Complutense de Madrid: Nos trajo la sostenibilidad de la vida como el conjunto de necesidades materiales y afectivas de las personas. Hemos de construir un sistema socioeconómico con los cuidados en el centro, nos dijo. También nos preguntó ¿Qué es el buen vivir? ¿Qué es una vida que merece la pena de ser vivida y sostenida?
“Esta crisis no es resoluble en el marco del modelo de desarrollo hegemónico, por lo que deben abrirse dos preguntas: qué es una vida que merece la pena ser vivida y cómo organizarnos para asumir colectivamente la responsabilidad de poner sus condiciones de posibilidad”.
GLORIA BONDER, Directora del área de Género, Sociedad y Políticas de FLACSO-Argentina: Nos habló del uso de las nuevas tecnologías y de su análisis.
Estoy en internet, me expreso, pero ¿me escuchan?
Muestro pero ¿comparto?
¿Cuestiono?, ¿propongo?, ¿Creo algo nuevo?
Y sobre todo apeló a que el potencial de la TICs no sea paralizante sino movilizador.
WASSYLA TAMZALI, Feminista argelina, escritora y exdirectora de los Derechos de las Mujeres de la UNESCO: Nos habló de las revoluciones árabes y de la solidaridad cosmopolita. La liberación es una construcción, es la aventura, el poder de saber quiénes somos y que podemos ser cualquier cosa.
“Solas no podemos ser libres. Necesitamos crear redes”.
CHRISTINE EPOLUKE, Vicepresidenta primera de la Red de Mujeres Ministras y Parlamentarias de África (RDC):
Subrayó el vínculo entre democracia e igualdad. Habló de la necesidades de las leyes. Mujeres limitadas sobre todo lo que hacen, controladas desde la percepción sociocultural de lo que deben ser y hacer...

2012-09-05

Coral Herrera Gómez: “Desde la cultura es fundamental que rompamos con tanto miedo a lo diferente, que visibilicemos otros mundos, otros modos de ser, otras formas de relacionarse”

fuente: cultura+ocio


Con actitud rebelde  y sin pelos en la lengua Coral Herrera se ha propuesto cambiar el mundo, arremete contra lo más sagrado y reverenciado en nuestra sociedad : el amor romántico y toda la estructura montada a su alrededor,  quiere aniquilar  estereotipos  creados por una cultura patriarcal milenaria, abrir barreras y luchar por la igualdad y los derechos humanos en todos los ámbitos. Feminista convencida y defensora de la Teoría Queer. Doctora en Humanidades y Comunicación, especialista en Teoría de Género y Teoría de la Comunicación Audiovisual, escritora y bloguera, entre otras cosas que componen un curriculum brillante. 
Ha publicado “La construcción sociocultural del Amor Romántico” (Editorial Fundamentos, Madrid, Febrero 2011) y “Más allá de las etiquetas. Feminismos, masculinidades y queer” (Editorial Txalaparta, Pamplona, Febrero 2011), además de infinidad de artículos en diferentes medio y países. También, y a partir de ahora, podremos disfrutar en nuestra revista de sus colaboraciones.

1- Te has especializado en las relaciones humanas, concretamente en las de   pareja ¿crees que el amor romántico perjudica seriamente a las mujeres?
Nuestra cultura amorosa patriarcal está construida bajo la lógica del pensamiento binario que divide la realidad en dos grupos opuestos: la noche vs el día, lo malo vs lo bueno, lo masculino vs lo femenino, la luz vs la oscuridad. No sólo existe una división, sino una jerarquización: un grupo siempre es superior a otro. A los humanos se nos educa bajo la premisa de que hombres y mujeres somos completamente diferentes, y que por tanto nos complementamos.
De este modo construimos relaciones de dependencia mutua basadas en la lógica hegeliana del amo/esclavo: un grupo domina, el otro se somete. Lo interesante es que el poder es siempre bidireccional, pero estamos desde hace siglos distraídos con la eterna “batalla de sexos”. En lugar de entender el amor como algo diverso, lo encajonamos en patrones heterosexuales y monogámicos: el modelo de pareja siempre es joven y en edad reproductiva.
Las mujeres hemos sido, y seguimos siendo, las mayores víctimas de la seducción que ejerce sobre la gente la mitificación del amor romántico. Empleamos muchos recursos, tiempo y energía en encontrar al amor de nuestras vidas, y aunque algunas han alcanzado la independencia económica y la plena autonomía, muchas siguen dependiendo emocionalmente de la figura de un hombre, siempre engrandecida por nuestra cultura.
Lo más terrible de esta mitificación es que nos vende la idea de que por muy pobres que seamos, por muy dura que sea la vida que llevamos (como Cenicienta o Blancanieves), nos merecemos la llegada a nuestras vidas de un príncipe azul que nos quite de trabajar y nos haga felices para siempre. El amor romántico es la salvación; y somos muchos los adeptos a estas utopías posmodernas que nos prometen la paz eterna.


2-Algunos piensan que el feminismo es un movimiento ya superado, que tuvo su momento, pero que se ha quedado obsoleto dentro del mundo occidental ¿piensas que la mujer no ha encontrado aún su sitio en la sociedad?
Podríamos decir que el feminismo ya no sirve si no estuviesen muriendo cada minuto en el planeta miles de mujeres. A diario las mujeres son lapidadas, mutiladas genitalmente, golpeadas por su compañero, secuestradas y esclavizadas sexualmente. Las niñas asiáticas, latinas, africanas, europeas, son violadas por familiares o conocidos a edad temprana, preñadas en la adolescencia, explotadas laboralmente en maquilas o fábricas textiles. A las adultas las encarcelan por conducir en Arabia Saudí, las apedrean hasta la muerte en Afganistán, las encarcelan por abortar en Nicaragua, las violan en la frontera entre México y Estados Unidos, las desaparecen cuando luchan por sus derechos humanos.
Si no existiera tal violencia hacia las mujeres, si todas gozásemos de libertad de movimientos y tuviésemos garantizados nuestros derechos básicos, podríamos decir que el feminismo está obsoleto, que no sirve de nada.
Pero la realidad es que el feminismo está más vivo que nunca, sobre todo gracias a las redes sociales y a las luchas de millones de mujeres y hombres. El feminismo blanco de clase media está enriqueciéndose gracias al contacto que Internet permite con millones de colectivos en todo el mundo. Ahí están las luchas de las feministas islámicas, las mujeres indígenas, las mujeres afrodescendientes y negras, las trabajadoras del sexo, las activistas lesbianas,  las mujeres y hombres transexuales, los hombres igualitarios, los hombres gay y bisexuales… todos tenemos el mismo objetivo común, que es derribar el patriarcado, la desigualdad, las jerarquías, las dependencias, creando redes de información y de apoyo.
Queda mucho camino por recorrer… la gran mayoría de las personas analfabetas, desnutridas, refugiadas, desplazadas, migrantes de este planeta son mujeres. Es fundamental seguir luchando unidos contra la desigualdad y la violencia.


3 -Vivimos  en un mundo materialista en el que nos obsesionamos con poseer más y más cosas, eso parece que se traslada incluso a  las relaciones personales ¿es el amor siempre posesivo o es que no sabemos apreciar nada de lo que no nos sintamos dueños?
Pues sí, vivimos en un mundo muy consumista, y si, la gente consume cuerpos, y cree poseer almas. Las canciones de amor siempre resaltan la posesión, la idea de que yo soy tuya y tú eres mío, y para siempre. Por eso nos frustra tanto el amor, por eso nos genera tanto dolor.
Sufriríamos menos si las relaciones se basasen en la libertad de elegir, pero las construimos en base a la necesidad. Necesidad de tener a alguien, necesidad de “pertenecer a alguien”.
En realidad los humanos somos seres esencialmente libres.
Nos encadenamos a otros por tener una sensación de seguridad y estabilidad, pero la vida siempre nos zarandea y nos pone a nueva gente en el camino. Unos se van, otros se quedan un tiempo; nos enamoramos y nos desenamoramos, nos acostumbramos y nos desesperamos… la vida es movimiento, pese a los anclajes a los que nos aferramos para parar el miedo al futuro...


Ir a entrevista completa

2012-09-02

Osasuntsu, dantzatuz


ITURRIA: BERRIA-Maite Asensio Lozano

Gorputzari entzutea, ondo elikatzea, ariketa fisikoa egitea eta beste aholku batzuk dituzte adituek osasuna hobetzeko, baina zoriona daukate ezinbestekotzat: norbere bizitzaren jabe bihurtzea.

Osasunaz hitz egiten hasi, eta zorionaz mintzatzen amaitu. Ez baitaude elkarrengandik hain urrun. Osasunaren arloan jabekuntza nola susta daitekeen galdetuta, aditu gehienak bat datoz: ardura nork bere gain hartu, gorputzari entzun, ondo elikatu... eta dantzatu. Emma Goldman anarkista eta feministaren esaldi ospetsua baliatu du Carme Valls-Llobet Kataluniako CAPS osasuna ikertzeko taldeko medikuak: «Iraultza egiteak ez du zentzurik, dantza ezin badugu egin. Bada, gorputza zaindu egin behar dugu, baina ondo pasatu ere bai, bizitzaz gozatu, dantzatu».

«Bere bizitza gidatzea da pertsona batek egin dezakeen gauzarik osasungarriena», erantsi du Charo Quintana ginekologoak, Eusko Jaurlaritzak 2007an aurkeztutako Emakumeak eta Osasuna programaren arduradunak. Izan ere, andrazko asko «behartuta» bizi direla sumatu du, identifikatzen ez diren rol batzuei jarraituz: «Haiek bizitza gidatu ordez, bizitzak haiek eramaten ditu, bultzaka; zer izan edo egin nahi duten erabakitzeari uzten diote. Eta horrek eragina du osasunean: zorigaitzak, ongizate eta motibaziorik ez edukitzeak, errespetatua ez sentitzeak autoestimua murrizten du, eta, horrekin batera, norbera zaintzeko gaitasuna».

Besteentzat bizitzearen ondorio dela berretsi du Ana Tavorak, Granadako Santa Fe ospitaleko Buru Osasuneko Unitateko (Espainia) psikoterapeuta eta psikiatrak. Sistemak emakumeei beharrizan afektiboak sortzen dizkiela azaldu du, eta, beraz, maitasun hori lortzeko eraikitzen dutela bizimodua. Kateok askatu beharra nabarmendu du: «Jabekuntzan aurrera egiteko modu bakarra andreak beren buruarekin adiskidetzea da, hura onartzea eta maitatzea, eta gustuko ez dituzten gauzak ez ukatzea. Horrek ez du esan nahi besteak garrantzitsuak ez direnik, baina bai norbera garrantzitsuagoa dela». Harreman afektiboekin lotuta ez dauden esperientzia atseginak sustatzea ezinbestekotzat jo du, beraz: «Eguzkiari begiratu, falta den maitasunean pentsatu gabe».

Plazeraz ere jardun da Quintana; norbere zaintzaz, ongizatea eta gozamena alboratu gabe: «Elikadura, ariketa fisikoa eta buru osasuna zaindu behar dituzte emakumeek; funtsean, gustuko dutenaren arabera bizi: lasaitzeko, atseden hartzeko, aisialdia lantzeko, plazeraz gozatzeko uneak bilatu. Horrek guztiak tristuratik eta antsietatetik aldenduko dituelako». Osasuna gaixotasunik ez edukitzea baino gehiago dela uste baitu: «Zure bizitza kontrolatzen baduzu, zure osasuna zaintzeko gai ere izango zara»...


2012-08-30

Ekintzaren teoria-Maider Zilbeti

ITURRIA: BERRIA


Fina da pentsamenduaren eta ekintzaren arteko muga Maider Zilbetirentzat (Donostia, 1977). Oso fina. Behin eta berriz gurutzatzen du berak, gurutzatu duenik ere gehiegi axola gabe. Areago: gurutzaketa bera da bere jardunaren ardatza. Hiru puntako zirkulua osatzen dute bere kezkek. Mugimenduan baino ulertu ezin den hiru puntako zirkulua: ikerketa feministatik aktibismora, aktibismotik arte sorkuntzara, eta arte sorkuntzatik ikerketa feministara. Bidegurutzean du beti begia. Hori da bere jarrera politiko eta intelektuala. «Militantzia feministari esker ikasi dut nik taldean pentsatzen. Hor ohartu naiz ekitearen eta pentsatzearen arteko mugaren lausotasunaz». Pentsalari gisa egindako elkarrizketan, etengabe igartzen zaio pentsalari hitzarekiko deserosotasuna. «Ni ez naiz pentsalari bakarka. Ni naiz pentsalari interakzioan».

Filosofia eta antropologia ikasketak egin zituen, eta pornografia hautatu zuen masterreko ikerketa gaitzat. Ikuspegi feministatik landutako pornografia: post-pornografia. Politika, artea, teoria eta praktika; mugaldekoa zen gaia, eta mugalde hori da Zilbetiri interesatzen zaiona. Izan ere, 60ko hamarkadaz geroztik masan ekoitzi zen pornografiaren generoaren irudikapena zalantzan jarri eta plazer zein sexualitate eredu irekiagoak proposatzea da pornografia mota horren asmoa. Plazera ere politizatzea. Erabat heldu gabea zen oraindik eztabaida Euskal Herriko feminismora Zilbetik ikerketa hasi zuenerako, baina jadanik nahiko barneratuta dagoela dio. «Pornografiaren alde ala kontra; hori zen dilema AEBetan eta Kanadan. Zerbait aipatu zuten hemen garai hartan gaiari buruz, baina ez zen eztabaida sakonegia izan. Raquel Osborne ikerlariaren eskutik heldu zen gaia Espainiara, eta hala heldu zen Euskal Herrira ere».

«Jarrera politiko bat da hau», dio. Ez da hedonismo inozoa, hedonismo militantea baizik. Boteretze ariketa bat, funtsean. «Gorputza ezagutzera eramaten zaitu plazeraren dimentsio ezberdinak ezagutzeak; gorputz mugak ezagutzera. Subjektu ekintzaile berria eraikitzera. Eta ez bakarrik sexu ekintzetan. Beste ekintzetarako eta beste antolamendu batzuetarako ere boteretzen zaitu horrek. Pornografia edo barneratzen duzu zure diskurtsoan edo ez, baina argi geratu dena da feminismoak proiektu politiko bezala aurrera egiteko gorpuztasunaren inguruan hausnarketa sakona egin behar duela. Eta baita plazeraren inguruan eta nortasunaren inguruan ere. Hori guztia barneratu behar da pertsonalki eta politikoki. Eta lan hori egin da subjektibazio prozesu berriak eraikitzeko».




OSOA IRAKURRI

2012-07-30

Autoreak plazara: Judith Butler (I eta II)

ITURRIA: elearazi

Orain arteko poesia eta ipuinetatik saiakerara eginen dugu jauzi, autoreak ezagutarazteko plaza honetan. Horretarako, pentsamendu garaikidean eragin handia izan duten obren autorea dakargu, Judith Butler filosofo postestrukturalista amerikarra. Orain arte argitaratu dituen ikerketek eremu zabala hartzen dute, hala nola, literatur teoria, fikzio filosofiko modernoa, feminismoa eta sexualitatea, generoa eta identitatearen iraultza. Dagoeneko 90eko urteetan, ezbaian jarri zuen sexua zerbait naturala dela eta generoa jendartean eraikitzen den zerbait dela zioen ideia. Sexuari eta generoari barneko esentzia erauzi eta “emakume” edo “emakumeak” kategoria ezegonkortu zituen eta teoria feministek beren oinarriak birformulatzea eragin zuen; horrela, bada, “emakumeak” subjektu kolektibotzat beharrean, adierazle politikotzat hartu behar zirela aldarrikatu zuen. Queer mugimenduaren zutabetzat hartzen dira bere testu zenbait; izan ere, genero arauak subjektibitatea ekoizten duten gailuak direla dioen ideia oinarri teorikotzat eta tresnatzat baliatu zuten zenbait kolektibok, zeinak gutxiengo sexualtzat hartzen baitziren eta zeinak  generoaren arau bitarraren ondorioz baztertuta baitzeuden.
Gender Trouble: Feminism and the Subversion of Identity liburua 1990ean kaleratu zen lehen aldiz. Kritika zorrotza egiten die Simone de Beauvoir, Julia Kristeva, Sigmund Freud, Jacques Lacan, Luce Irigaray, Monique Wittig, Jacques Derrida eta Michel Foucault autoreen lanei. Testuan azaltzen duenez, generoaren, sexuaren eta sexualitatearen adierazpena ez da aukerazkoa, eta subjektu generodun, sexudun eta desiratuaren eraikuntza “diskurtso arautzaile” deitzen duenaren barruan jartzen du. Diskurtso horiek, “ulergarritasun markoak” edo “diziplinazko erregimen” ere deituak, aurretik erabakitzen dute zer sexu, genero eta sexualitate aukerek duten baimena koherente edo “natural” gisara agertzeko. Halaber, Butlerek generoaren teoria performatibo famatua garatu zuen, subjektuaren identitatea nola eratzen den azaltzen duena; izan ere, genero identitatea ez da barne esentzia baten adierazpena, baizik eta ekintza eta jarreren ondorio, hots, performatibitatearen ondorio. Labur, liburu honekin autorearen asmoa da genero identitatearen izaera esentziala deseraikitzea eta asmakuntza hutsa dela agerian uztea...

Judith Butler (I) sarrera irakurri


2012-05-15

Maskarak

Transexualitateak tabua izaten jarraitzen du. Bazterketa soziala, transfobia, zisexismoa... Eguneroko borroka lehen pertsonan azaltzen digute Ainarak eta Ixotzek. Maskarak, mozorroak kendu nahi ditu.




Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...