Mostrando entradas con la etiqueta E-28-J. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta E-28-J. Mostrar todas las entradas

2015-06-25

EZ OBEDITU! HETEROARAUA PLAZEREZ LEHERTU! (EHBF)

http://bilgunefeminista.org/berriak.php?id=1209


2015eko Ekainaren 28ko irakurketa

Obedientzia izan dugu gure heziketaren oinarri, baina ez obeditzen ere ikasi dugu. Emakumeen sexualitatearen eta gorputzen kontrola ezarri digute: monogamia, familia eredu patriarkalak, estigma, maitasun erromantikoa... etab. bitartez. Hau guztia hornitzeko familia eredu patriarkala eta maitasun erromantikoaren ideiak gure gorputzetan ezarriko dituzte, arauak askotan bertan izkiriaturik geratuko dira naturalak direnaren aitzakiarekin. Beraz, heteroarauan oinarritutako sistema patriarkaletik eratorriko den eredu sexualaren ezaugarriak hauek dira: sexu bipolarren gainean eraikia, heterosexuala, genitala eta maskulinitatearen plazerera bideratutakoa. Hortaz, gero eta gehiago gara ez obeditu eta heteroaraua plazerez lehertzeko hautua egiten dugunak: guraso bakarrak, lesbianak, bi guraso baino gehiagoko haurrak, harreman poligamiakoak dituztenak, ama izatea erabakitzen dugun bikote lesbianak, sexu langile transexuala, praktika sexual koitalak lehentasunezkoak ez ditugunak, praktika sexualen kategorizazioari ihes egiteko hautua egiten dugunak, lagun taldeak e.a. guztiok, patriarkatuaren oinarria den familia nuklearraren  nagusitasuna eta gailentzen den harreman eredua ezbaian jartzen dugun desobedienteak. 

Ez obedientziaren aurrean, erasoak leku desberdinetatik igortzen zaizkigu: azken aldian Euskal Herrian gertaturiko kaleko eraso homofobo ugari salatu nahiko genituzke eta baita Espainiako Gobernu ultra eskuindarrak krisiaren aitzakiapean edo egindako erreforma eta bultzatutako neurriak ere. Artean, Familia Plana, zeinetan, gay, lesbiana eta etorkinen sendiak arazotsuen multzoan sartu dituen; osasungintzan transen sexu operazioetan emaniko murrizketak, lesbianei zuzendutako lagunduriko ugalketa teknologien zerbitzu publikoetan izandako murrizketak, hezkuntzan LOMCE legearen bitartez ematen ari den ideologizazio eskuindarra, balore diskriminatzaile eta erreakzionarioen sustapena, abortuaren lege organikoan eginiko aldaketa (16-17 urte bitarteko emakumeen gurasoen baimena behar izatea)... Guzti horrek, familia patriarkal nuklearraren indartzea, eta sexualitatea plazeraren kudeaketa gisa ulertu beharrean, erreprodukziorako bitarteko gisa  denaren ulermenean sakontzea ditu ondorio, besteak beste. 

Hortaz, sexualitateari, plazerari, dimentsio politikoa emateko saiakera erabatekoa izan dadin segi behar dugu. Sexualitate eredu hegemonikoaren aurrean, arauen barnean sartzen ez ditugun praktikak iraultzarekin lotzen ditugu, horregatik gaude harro! Ez ditugulako praktika lesbianak arauaren barnean sartu nahi, araua bera deslegitimatu, praktika aniztasuna errealitatea bat dela ohartarazi eta denak erdigunean gaudela aldarrikatzen jarraituko dugu. 

Geroz eta ozenagoa da arau nagusitik kanpo kokatzen garenon ahotsa, eremu anitzetan leherketak eragiten ditugunak:  Monogamiari hordagoa bota eta ostantzeko praktika askeak garatzen dituzten norbanakoak ere geroz eta gehiago gara. Sexualitate hegemonikoaren edozein arau haustek, bidean aurrera jarraitzeko ezinbestekoak ditugu: patriarkatuak sortu dituen kategoria hertsiak eta mugatuak gailendu, eta aniztasuna oinarri duen jendarte baten beharra geroz eta ageriagoa da. Zentzu honetan, jendarte feminista baten alde lanean jarraitzeko beharra ikusten dugu, eta honetan herritar orok badugu zer egina.

Beraz, ez dugu obedituko eta plazerez: muxu, begirada, koxka, masaje, mimo, laztan bakoitzean; lehertuko dugu heteroaraua. Ekainaren 28a borroka eguna dugu, beraz, egingo diren mobilizazio eta ekintzetan parte hartzeko deia zabaltzen dugu.  

2014-06-25

Hitzaldia: 'Bollera da bide bakarra'-Kattalin Miner Perez eta Lore Etxeberria Lujanbio

ITURRIA: TOPATU.INFO

Medeak taldeko Kattalin Miner Perez eta Lore Etxeberria Lujanbiok Ibaetako Emakume Taldeak antolatutako jardunaldi batzuetan emandako hitzaldia duzue honakoa. Estrategikoki homofobiatik eta jazarpenetik urrundu eta ironia eta umorea erabiliz, hamaika arrazoi ematen dituzte lesbiana izateko.


HETEROARAUARI DESOBEDIENTZIA! IDEIETATIK ARRAKALETARA


2014-06-23

Homofobia eskoletatik uxatzeko unitate didaktikoa plazaratu du STEE-EILASek

ITURRIA: ARGIA
Eskoletan aniztasun sexuala lantzeko unitate didaktikoa argitaratu du Stee-Eilas sindikatuko LGBTI taldeak, “lesbiana, gay, bisexual eta transexualek, ikasle nahiz langileek, hezkuntza sisteman bizi duten egoerak berariazko lanketa” behar duela iritzita.
Kolektibo honek bizi duen egoera ikusteko eran jartzeko eta egoerari aurre egin eta gainditzeko, Esango diozu? izeneko unitatea prestatu du sindikatuak, “aniztasuna, enpatia eta laguntza eskatzeko eta emateko edozein pertsonak izan behar dituen baliabideak” lantzen dituena.
Besteak beste, Hertzainak taldearen Esaiok abestia, bi eskutitz (neska batek beste neska bati idatzitakoa eta mutil batek neska bati idatzitakoa) eta bullyinga lantzea proposatzen du unitateak, galdera eta jarduera zehatzak jarraituz. Talde txiki eta handitan, baita bakarka idatziz ere (adibidez, “nola ikusten dituzu sexu bereko pertsonen arteko harremanak?” galderari buruzko idazlana eginez), ikasleek pertsonen arteko harremanen aniztasunaz hausnartzea eta sexu joera ezberdinak ezagutuz diskriminazioa saihestea du helburu lanketak, baita egoera homofobikoak identifikatzea ere, horien kontra borrokatzeko.
Unitatearekin batera banatu duten Bizi aniztasuna kartela ikastetxeetan jartzea eta El sexo sentido dokumentala ikustea ere gomendatu dute.
Bullying homofobikoa
2012ko ikerketa baten arabera, norberaren generoari dagozkion rol eta espektatibetatik aldentzeagatik sufritutako jazarpena da bullying mota hedatuenetakoa ikastetxeetan. Hots, bullying homofobikoa, gay edo lesbiana izatetik harago, gizarteak ezartzen duen genero eredu estereotipatu, estetiko eta zurruna ez betetzeagatik sufritzen du haur askok.
Informazio gehiago:
Ez dute nahi ikaskide gayrik erreportajean jardun genuen ikastxeetako arazo honi buruz.

ARMAIRUTIK IRTENDAKO IRAKURKETAK ETA FILMAK-LECTURAS Y PELÍCULAS QUE SALEN DEL ARMARIO



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...