Mostrando entradas con la etiqueta TESTU LIBURUAK-LIBROS DE TEXTO. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta TESTU LIBURUAK-LIBROS DE TEXTO. Mostrar todas las entradas

2007-01-17

TESTULIBURUAK ETA CURRICULUM IZKUTUAREN GARRANTZIA- Ikasliburuetan neskei ez zaie eredurik ematen


ITURRIA: BERRIA

Begoña Bilbao EHUko Didaktika eta Eskola Antolakuntza irakaslea

«Ikasliburuetan neskei ez zaie eredurik ematen»
Curriculum ezkutuaren garrantzia azpimarratu duzue zuen lanetan. Hau da, curriculumetan lantzen ez denaren balioa.

Kontatzen ez denak garrantzi handia dauka. Eta esan behar da mutilentzako ereduak argiak direla, agiriko curriculumaren bitartez zabaltzen direlako. Hau da, eurek identifikaziorako ereduak jasotzen dituzte. Edo jasotzeko aukera daukate, mutilak agertzen direlako ikonografian, eduki guztietan. Erregeak izan, langileak izan, gizonak dira. Emakumeen eginkizunak, batez ere, amaren papera edo etxeko lanekin lotutakoa da, bestetarikoak baino. Hau da, mutilen besteko ereduak jasotzeko aukerarik ez zaie ematen neskei. Curriculum ofizialak agintzen du hori saihestu behar dela, eredu maskulino eta femeninoa eta generoa landu behar dela, maila berean jarri beharko litzatekeela, baina ez da egiten.
DBHra iritsi den 14 urteko neska batek historia liburua hartu eta emakumeek ez dutela ezer egin pentsatu beharko du.

Eta ez dutela ezer egin behar. Etorkizunerako bere aukerak eskola liburuetan markatzen dira. Liburuetan oraina erakusten dute, baina baita gerorako aukerak ere. Neskak ez badu eredurik, ez badu ikusten zer egin dezakeen, ez daki ezer. Eta hortik kanpo ez bazaio ematen...

Zer eskatu beharko litzateke hau guztia aldatzeko?

Administrazioak gehiago zaindu beharko luke, beste eduki batzuk zaintzen dituen bezala. Hori eduki inportantetzat hartu beharko luke. Mapak begiratzen diren moduan, pertsonaia batzuk ere bereziki azpimarratu behar dira. Eskatu behar da hori zaintzea, eta begiratu ea betetzen den, onespena emateko. Ezinbestekoa behar luke.

EMAKUMEAK EUSKARAZKO TESTULIBURUETAN IKUSIEZINAK BETI BEZALA


iturria BERRIA egunkaria-2006ko urriak 15
Ikusezinak, beti bezala

Euskarazko ikasliburuetan emakumeek baztertuta jarraitzen dute, irudietan zein testuetan, nahiz eta curriculumak genero ikuspegia landu behar dela azpimarratzen duen.
«Duela 30 urteko historia bera kontatzen ari gara», salatu du Silvia Fernandez IPES elkarteko Emakumeen Liburutegiko arduradunak. «Sekulako lana egin da azken urteotan emakumeak ikusezintasunetik ateratzeko, baina hori ez da ikastetxeetara iristen ari». «Curriculumak osatzeko araudiek material ez sexista agintzen dute», azaldu du Olga Sanchez EILAS sindikatuko kideak, «baina garbi dago erretorika hutsa izan dela, agindu horiek ez direlako praktikan jarri».

Hainbat neurketa egin dira. Aro eta lan guztiak aintzat hartuz, gizonak %80 inguru dira. Taldean agertzen direnak, %15, emakumeak %5 inguru. Emakundek ez du, azken urteotan, gaiari buruzko azterketa zehatzik egin, baina 1990eko Testu liburuen bidez zabaltzen al ditugu sexu-baloreak? lanean, esaterako, pertsonaia femeninoak %26 zirela aipatzen da. Espainiako Emakumearen Institutuak, 2000n, hainbat liburu aztertu zituen, tartean euskarazkoak. Datuak: politikarien artean %13 dira emakumeak; artistak, %6; eta zientzialariak, %1.

Argitaletxe eta arloka datu zehatzagorik nahi????
Egon behar luketen emakume batzuk ezagutu nahi???
Klikatu BERRIA
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...