Mostrando entradas con la etiqueta ESTEREOTIPOAK-ESTEREOTIPOS. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ESTEREOTIPOAK-ESTEREOTIPOS. Mostrar todas las entradas

2015-09-09

MAITASUN ERROMANTIKOAREN MITOAK DESERAIKITZEN

Ikasturte berria martxan eta dagoeneko ikasleekin lantzeko moduko baliabideak sarean konpartitzeko gogoz!

Hauek MAITASUN ERROMANTIKOA (feminismoaren ikuspegitik) zalantzan jartzen duten zenbait esteka. Interesgarria izatea espero dugu! #HezkidetzarenAlde #IndarkeriaMatxistarikEz #AskiDa

Beldur Barik gunean:


Hezkidetzan esku hartzen gunean:
-MAITASUN ERROMANTIKOA (Pinterest)


Ikerketa berri bat: euskal musikagintza eta maitasun erromantikoa Ainara santamariaren eskutik

2015-02-13

Maitasun erromantikoaren mitoak- ONINTZA IRURETA AZKUNE

ITURRIA: ARGIA

Bikotekiderik gabe ez zara inor; jeloskortasuna maitasunaren adierazle bikaina da; bikoteko maitasuna bermatzeko dena eman behar da… Mezu sinesgaitzak dirudite, baina egunerokoan horien zantzuak atzematea erraza da.
Otsailaren 14 San Valentin eguna da, munduko bazter ugaritan bikote maiteminduek elkarri maitasuna adierazteko egun komertzial paregabea. Ondorengo esaldietan ez dituzu opariak egiteko gomendioak aurkituko, maitasun erromantikoaren mitoak baizik. Norbaitek esan dezake mito horiek gaindituta ditugula oro har. Alabaina, denbora tarte txikian Nafarroan eta Espainiako Estatuan gazteen artean inkesta egin dute eta emaitzek erakutsi dute mito horiek bizi-bizirik daudela.
 18 mito maitasun erromantikoaz
Maitasuna ahalguztiduna da.
Gatazka normaltzat hartzen da.
Maitasunak bi mutur erakartzen ditu eta, hari esker hobeto ulertzen dute elkar.
Maitasuna eta gaizki tratatzea bateragarriak dira.
“Egiazko” maitasunak dena barkatzen du, dena jasan dezake.
Laranja erdiaren mitoa.
Osagarriak garenaren mitoa.
Arrazoiketa emozionala.
Bizitzan, “egiazko” maitasun bakarra dago.
Pasioa betierekoa da.
Bikotekidea lortu eta bizitzaren erdigunean bikotearen maitasuna ezarri.
Maitasunak zoriontasuna bazter guztietara zabaltzeko gaitasuna du.
Dena eman behar da.
Maitasunak norberaren nortasuna albo batera uztea eskatzen du.
Maitatzen baduzu intimitateari uko egin behar diozu.
Ezkontzaren mitoa.
Jelosiaren mitoa.
Leialtasunaren eta beste inorena izan ezin duzunaren mitoa.

Lerrook lehorregiak badira, hona mito horietako batzuk garatuago:
Amodio unibertsala: Pertsona guztiak bizi eta maite dute era berean, berdin da non dauden, nor diren. Horrela ulertzen da pertsona guztientzako den amodio unibertsal hau.
Arima bikia: Neskek eta mutilek beti gogo eta behar berberak dituzte. “Zu gabe ez naiz ezer” tankerako esaldiek indartzen eta elikatzen dute mito hau.
Laranja erdia: Pertsonak izaki osagabeak gara, eta beraz, beste pertsona bat, bikotekidea, behar dugu osoak izateko eta horrela zoriontsu izateko.
“Apoa eta printzea”: Neska baldintza gabekoa izanda eta duen maitatzeko ahalmen handiari esker, mutila bere maitale bihur dezake mito honen arabera, mutil itsusia (apoa) mutil ederra bihurtuz (printzea).
“Maiteago zaituenak negarraraziko zaitu”: Oinazea amodio-lotura indartzeko ulertzen du mito honek. Mito hau oso ohikoa da literaturan eta zineman. Adibide on bat da “Romeo eta Julieta” .


2015-01-25

Mari Luz Esteban: "Emakumeak oso kontrolatuak gaude orokorrean, eta amatasunari dagokionean ere bai"

iturria: HIK HASI
...“Feminismoa eta amatasunaren gaia eskutik joan dira betidanik, emakumeen mendekotasunean gai horrek izan duen eta duen garrantziagatik”. Zer nolako garrantzia izan du? Dauka?
Amatasunaren gaia, emakumeak ama ginela pentsatzea, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna garatzeko ardatzetako bat izan da historikoki. Beti egon da amatasunaren ideologia naturalizatzaile bat, baina azken 20 urteetan zergatik hartu du, bat-batean, halako garrantzia ideologia horrek? Elisabeth Badinterrek La mujer y la madre liburuan oso ondo kontatzen duen moduan, hain justu, feminismoak aurrera egin duenean gizentzen joan da ideologia hori. Badinterren ustez, hor badaude faktore batzuk kontuan hartzekoak: alderdi askotan aurrera egin dugu; baina nora goaz? Ondo gaude? Parekidetasuna lortzen goazen neurrian zalantzak sortu dira; dena ez dago lortuta. Ziurgabetasun egoera horretan, emakume batzuek esaten dute, “zaintza gure arloa izan da beti eta hor ekarpenak egin ditugu, zergatik alde batera utzi, zer etorriko den jakin gabe?”, eta horri ideologia zientifikoa gehituz, ikaragarri gizentzen da amatasunaren ideologia gogor hori.

Crítica del pensamiento amoroso liburuan diozu maitasun-pentsamendua desberdinkerian oinarrituriko ordena soziala ezartzeko zutabe izan zuela Garai Modernoak, eta jarraitzen duela izaten. Maitasun-pentsamenduak emakumeak menpeko, ez-oso egiten dituela diozu. Ama-maitasuna non kokatzen duzu gizarte-antolaketa eredu horretan?
Gizaki baten ibilbidea markatzen joango den pentsamendua da maitasun-pentsamendua. Puzzle bat bezala da: pertsona —subjektua— izaki emozional bezala bizitzean, maitasuna erdigunean duena, bikotea eta ezkontza ulertzeko modu batekin lotzen duzu; seme-alabak baldin badituzu, amatasuna eta gurasotasuna ulertzeko modu zehatz batekin lotzen da gero.Azken batean, antolaketa sozialaren muina bihurtzen da maitasuna erdigunean duen subjektu hori. Horrek sortzen du bikotea, familia, elkarbizitza… ulertzeko eredu bat, eta eredu horren ideal bat antolatzen du. Horren gainean diskurtso adituak sortuko dira, beraz, badoa osatzen bizitza ikusteko modu bat. Eskola batean ume bati galdetzen badiozu bizitza zer den, antzeko zerbati erantzungo dizu: “Ikasi, gero lan bat topatu, ezkondu eta umeak edukitzea”. Errealitatean bizitza ez doa beti horrela, aukera ezberdinak daude, baina ibilbide ideala eraikitzen da maitasun-pentsamenduaren gainean, gizakia ikusteko modu bat baina baita gizartea antolatzeko ordena ekonomiko, politiko eta sozial oso bat ere.

Maitasun-pentsamendua desberdin aplikatzen zaie emakumeei eta gizonei. Emakumeei exijitzen zaiena ez zaie exijitzen gizonei, eta oinarri horretan desberdinkeria handia dago. Horregatik diot nik, zer da emakume izatea? Maitasuna erdigunean duen izaki bat. Egongo dira gizonak “emakume” direnak, baina salbuespenak dira, nahiz eta gizonak oso maitekorrak izan, zaintzaileak izan, maitasuna erdigunean dutenak oso gutxi egongo dira; nik neuk ez dut bat bera ezagutzen, bai maitasunari garrantzia handia ematen diotenak eta konprometitzen direnak, baina bere bizitza horren inguruan osoki antolatzen duenik ez; aldiz, emakumeak, bai...


OSOA IRAKURRI

2015-01-21

Gorputzaren gaineko diktadura publizitatean

ITURRIA: ARGIA



Goiko bideo  Killing Us Softly (Gu leunki akatuz) dokumental sortaren zatia bat da eta lan hauen 4. atalari dagokio. Esteka honetan duzue lan osoa ingelesez ikusgai. Lan hauetan komunikabideek, zinemaren industriak eta publizitateak emakumeengan duten eragina aztertzen ditu Jean Kilbournek. Euskaratu dudan bideoan egileak 5 minututan oso era argigarrian azaltzen du publizitatearen industriak garatu duen boterea. Gure begietara zer den ederra eta zer zatarra erabakitzea lortu du publizitateak azken hamarkadetan, eta egoera honek gure harremanetan sortu duen kalteaz dihardu.
Azken hamarkadetan neurririk gabe garatu da publizitatearen mundua, masa-komunikabideen ezinbesteko laguntzarekin. Espainiako Estatuan egunean, bataz beste, ia 4 ordu egoten gara telebistari begira. Bai, gezurra badirudi ere, 220- 240 minutu artean. Gazte eta nerabeen kasuan, gainera,  kopuru hori handiagoa da. Telebista, ordea, iragarkientzako beste euskarri bat besterik ez da. kalean, busean, komunean… bizitzaren ia esparru guztietan aurki dezakegu irudi bat kopeta aurrean. Hiri eta herrien arteko aldeak kontuan hartu gabe, egunean 1600 eta 3000 iragarki komertzial inguru jasotzen ditugu. Eta publizitatearen irudi horietan guztietan erregina emakumearen gorputza dugu. Edozer saltzeko moduko amarrua da gorputz emea. Izan gizonak gidatzen duen kotxearen kopilotu, izan bideoklipeko protagonista raperoaren inguruko dantzariak, izan konpresa hegalarien aurpegia edo desodoranteak euliak bezala erakartzen dituen aingeruetako bat. Beti erosgai. Beti desiragarri. Beti eder. Baina modeloak beti hala egotea ezinezkoa denez, garai hauetan publizistek badute, kosmetikoek lortu ez dutena eskuratzeko ezinbesteko laguntza: Photoshop jainkoa. Publizitatearen jukutria digitalak aztergai jarrita, gizarte kapitalistaren arazo nagusietako bati heltzen dio Kilbournek: itxurarekiko obsesioa. Lanak emakumeengan jartzen du arreta baina gizonentzako balio bera duen mezua eskaintzen du...



2014-12-02

transexualitateak Test de la vida real


​La teoría Queer dinamita los cimientos del dualismo predominante en la sociedad; hombre-mujer, homo-hetero, normal-raro...
Hay tantos matices entre hombre y mujer como entre negro y blanco.
Como muestra de la diversidad de genero, viviremos con 5 personajes su día a día, un día a día que no es el de un hombre "normal", no el de una mujer cualquiera; la normalidad de los no "normales".

2014-10-28

Mujeres Musulmanas: estereotipos occidentales versus realidad social

Hizlariak: Maya Amrana Hajar eta Samadi Samadi. Emakume musulmanak: mendebaldeko estereotipoak versus gizarte errealitatea. Emakumeen berdintasunerako eta jabekuntzarako eskola.

Ponentes: Maya Amrana Hajar y Samadi Samadi. Escuela para la Igualdad y el Empoderamiento de las Mujeres



2014-10-27

Maskulinitateak: eraldatu, irauli ala baztertu? ¿Qué hacemos con la masculinidad: reformarla, o abolirla transformarla?

ITURRIA: PIKARA MAGAZINE
VERSIÓN EN CASTELLANO

Azken urteotan arreta handia eskaini zaio ikerketaren esparruan zein esparru sozialean maskulinitatearen azterketari. “Genero ikerketen” ikuspegiari jarraituz, hainbat unibertsitatetan maskulinitatearen inguruko ikerketak burutzen ari dira, eta horren inguruko lan-lerroak ere sendotzen eta indartzen ari dira. Era berean, herri mugimenduen eremuan zein instituzionalean, hainbat ekimen bultzatzen ari dira azken urteotan, sonatuenak ziur aski gizon taldeak edo gizonezkoen kontzientzia taldeak dira. Esparru akademikoan maskulinitateari ematen zaion atentzioaren oinarrian dagoen ideia hurrengoa litzake: generoa eraikuntza soziala den heinean (hau teoria feministak aski argudiatu du) gizonezkooi ere eragiten digu, eta beraz, gizon izatea ere ezbaian jarri eta “dekonstruktiboki” aztertu daiteke. Honela, begirada (zientziarena, gizartearena) irekitzera animatzen gaituzte maskulinitatearen inguruko ikerketek, gizonezkooi begiratzera. Honek baditu bere alde positiboak, izan ere, gizonekook ez gara jada unibertsalaren parekotzat irudikatzen, baizik eta ideia, historia eta genero arauen kontingentzian...

OSOA IRAKURRI



2014-03-27

Ianire Estébanez Castaño: “Garrantzizkoa da feminismoa ziberkatibatzea belaunaldi berriak erakartzeko”

“Es importante que el feminismo se ciberactivice para atraer a las nuevas generaciones”



Testua: Carmen Ruiz de Garibay.
Argazkiak: Karlos Corbella

X izeneko belunaldikoa da –1979an jaio zen–, eta 2.0 belaunaldikoa ere bai. Duela zenbait urtetik hona, bilbotar psikologo hau zubigintzan ari da, feministak direla ohartzen ez diren emakumeen eta berdintasun-eskubideak lortzearren borrokatu diren emakumeen artean zubiak egiten. Ziberaktibista da, “oso teknologikoa”, hala dio berak bere buruaz, berak sinatzen du “Nire mutilak kontrolatzen nau, bai, baina normal” bloga, zeina “maitasunak nahastu dituen eta nahasmendu horretatik atera” nahi duten neskentzako erreferente nagusietakoa baita, zeinean genero-ezberdintasuna normalizatzen duen maitasun erromantikoaren kontrako gogoeta eta jarrera kritikoa sustatzen baita.  

...Bikotean horrenbeste ezberdintasun eragiten duen zer hori:
Bai, horregatik hasi nintzen sarean maitasun erromantikoaren arloa bereziki lantzen, ohartzen bainintzen nahasmendu handia eragiten ziela, baina aukera izango genuela mito asko eraisteko, maitasuna zer den eta zer ez den jakiteko orduan: sakrifizioa, ahaztu guzti-guztiaz, zeure burua ez, harremana zaindu…horiek dira gizarteak ematen dizkien mezuak. Horregatik ikusten dira, oraindik ere, emakume nagusiek jasan zituzten ezberdintasun berberak, baina beste era batera, sotilago, mutilarekiko harremana eta neure mutila gauza guztien gainetik zaindu behar direlako berezitasun horrekin, nahiz eta norberaren ongizatearen kontura izan. Interneten ikertzen ari nintzela, mezu asko aurkitu nituen, oso kaltegarriak, gaztetxoentzako aldizkarietan ohikoak diren horietakoak: jasan, edozer gauza; saiatu eta lortu mutilak nahi duen guzti-guztia; alda zaitez, mutilaren gustuko izan behar duzu; emakume perfektuena izan behar duzu…Mezu horiek hemendik edo Ipar Amerikatik nahiz Latinoamerikatik zetozen. Kontuan izan telebistan eta Hollywoodeko filmetan agertzen direla erreferente horiek, eta ikusentzunezkoek eragin handia izan dutela neska- eta mutil-belaunaldi berrietan. Nire belaunaldia telebistarekin eta zinemarekin jaio zen, eta oraingo belaunaldiak, aldiz, Internet bidez ari dira eraikitzen beren nortasuna.

Hau da, gazteek teknologia berrietan bilatzen dute informazioa, baina nahasturik daude oraindik
Oraindik ere, hain dira sotilak ezberdintasunak, eta hain daude normaltasunean integratuta, ez baikara konturatu ere egiten, oharkabean igarotzen zaizkigu, eta integratu egiten ditugu eguneroko bizimoduan. Hori ikaragarria da, zeren eta, dagoeneko zeure bizimoduan integratuta badaukazu, ez duzu aldatu beharrekotzat jotzen. Ez gaizki ulertu: beharbada, errazagoa da biolentzia oldarkor eta argi batetik defendatzea zeure burua, ezberdintasun batetik baino. Gazte askok zailtasunak dituzte ezberdintasunez eta biolentziez ohartzeko, ez dituztelako zuzenean esplizituki bizi izan, ezkutuan baizik. Otsoak ez ditu dagoeneko hortzak erakusten, ez dizu dagoeneko esaten: jo egingo zaitut, eraso egingo dizut, ezin zara hemen sartu, emakumea zarelako, baina, adierazi, adierazten dizu, era sotilago batez. Gainera, gazteei ez zaie iritsi historia hori guztia, urteetan zehar berdintasuna eraikitzen egindako historia, eta, nolabait ere, ez dute pentsatzen eskubide horiek konkistatu egin behar izan zirela.
Blogean, nahasmendua, ukazioak edo ezberdintasunez jabetzeko zailtasunak agertu izan diren arlo horiek guztiak lantzen jardun naiz. BloElikatu egin dut nerabeekin egiten ditudan prestakuntza-saio guztiekin, eta gauza batez jabetu naiz: prestakuntza-jarduera batean diskurtso bat aurkitzen baduzu buelta eman ahal zaiona, zergatik ez duzu aldatuko eta sarean jarriko?


Azal ezazu  prozesu hori:
Zubiak egitea zaila da; zubiak ez dira eraiki behar teoriatik abiatuta, urrunegi geratzen zaie neskei. Kontuan izan behar da gazteek ez dituztela bizi izan diskriminazio gogor horiek, ezberdintasun hain nabarmen horiek, baizik eta beste batzuk, sotilagoak eta beren nortasunaren eraikuntzan eragiten ari direnak. Krisi-garaia da haientzat, ez dira ez ume, ez heldu. Garrantzizkoa da lan-arlo gutxirekin hastea, gero harago joateko modua izateko. Hara zeintzuk diren arlo horiek: biolentziarekin zerikusia duten arloak, harreman afektiboak eta sexualak, hedabideek edertasun ideal bat eta gorputz bikain bat edukitzeko egiten duten presioa, eta maitasuna. Behin jarrera kritiko bat landutakoan, berdintasuna lantzeko moduan izango zara...

2014-03-05

NI EZ NAIZ MATXISTA, BAINA FEMINISTA ERE EZ!---¡YO NO SOY MACHISTA PERO FEMINISTA TAMPOCO!

ITURRIA: EZ ISILDU

Aspertuta gaude gaiarekin, benetan, baina noizean behin gelditu eta berriro azaltzea tokatzen da, beti agertzen baita lixtoren bat esaten duena “Ni ez naiz matxista, BAINA feminista ere ez”, eta lasai asko geratzen da…
Eta zuk arnasa sakon hartu, eta zeure buruari galdetzen diozu ea berriro esplikatzea merezi duen. Eta tentazioak gaiaz paso egitera gonbidatzen bazaitu ere, dagoeneko aspertuta zaudelako eta ez duzulako liskarrik izan nahi, azkenean ezin diozu eutsi, esaldia bota dizuna ez baita halabeharrez erabateko ezjakina izanik edozein astakeria esaten duen horietako bat, zure adiskidea baizik, pertsona zentzuduna inoiz honelakorik esango ez lukeena: “ni ez naiz arrazista, BAINA halaber ez dut uste beste arraza bateko pertsonek eskubide berberak dituztenik”, edo “ni ez naiz homofoboa, BAINA heterosexualitatea baino ez dut onartzen”. Ondorioz, humanitatearen mesedetan, berriro saiatzera animatzen zara. Berriro azaltzeak aspertu egiten zaitu, BAINA… Tira ba, txistu gehiago alferrik xahutu behar ez izateko, hemen uzten dizkizugu azalpen samur-samur batzuk.
Zer da feminismoa?
Feminismoari eta bere korronteei buruz asko teorizatu liteke, baina erantzun erraz bat ematera joko dugu, oinarrizkoenetik abiatuta.
Hasteko, Rebeca Westen esaldi ospetsua ekarriko dugu: “Nik feminismoaren izaeraz aurkitu ahal izan dudan gauza bakarra honako hau da: bakarrik dakit jendeak feminista deitzen didala lanpas batetik bereizten nauten sentimenduak adierazten ditudanean”.
Eta horrek zer esan nahi du? Ba, feminismoa emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berdinak ditugun pertsonak garela sinestea bezain gauza sinplea dela. Oinarrizko eskubide bat defenditzen du, berdintasuna. Sinplea eta erraza.
Beraz:
1. Feminista izatea ez da matxista izatea baina alderantziz. Feminismoak matxismoa borrokatzen du, matxismoak berdintasunaren oinarrizko printzipioaren aurka egiten duelako. Matxista ez bazara, feminista zara. Feminista izateak ez du esan nahi emakumeak gizonak baino hobeak garela edo pribilegio gehiago merezi dugula; pentsamolde horri “henbrismoa” esan zaio, eta hori bai izango litzateke matxismoaren kontrakoa.
2. Feminismoa ez da modaz pasatako eta jada behar ez dugun ideologia bat. Aletxo bat, horren erakusle: XXI. mendean emakume asko beren bikotekideek erailda hiltzen dira, sexu indarkeria eguneroko ogia da, gizonek baino gutxiago kobratzen jarraitzen dugu, emakumeen eskubideak askotan zalantzan jartzen dira edo erakundeek bideratzen dituzte, esaterako estatuek, erlijio doktrinek, etab., gure irudiaren gaineko presio ikaragarria izaten jarraitzen dugu, etxeko lan eta zaintza lan gehienez arduratzen jarraitzen dugu, etab. Feminismoak gure gizartean txertatuta jarraitzen duen desberdintasuna borrokatu nahi du, eta gure egunerokoan oso beharrezkoa da.
Emakume gazteenek ezin dugu ahaztu gaur egun oinarrizko hainbat gauza lortu baditugu, hala nola bozkatzeko eskubidea, ikastea, etxetik kanpo lan egitea, bankuko kontu baten titularrak izatea gure senar edo aitaren baimenik gabe, ezkontzea soilik nahi badugu, salatzea gure bikotekideak tratu txarra ematen badigu edo bortxatzen bagaituzte, sexu jazarpena egiten badigute, etab., horiek guztiak feminismoari esker eta gure aurretik izan diren emakume ausartei esker baino ez ditugula lortu. Gure eskubideetako batzuk estreinatu berri daudela ahazten badugu, atzera egiteko arriskua dugu, eta haur txiki bat babesten den bezala babestu behar ditugu. Gizarte desorekatu batean bizi garela kontuan ez hartzeak, gaur egun dena sotilagoa delako, aurrera egitea galaraziko digu.

Laburbilduta, dena nahiko erraza da. Zuk uste duzu mutilak zu baino hobeak direla eta horregatik pribilegio gehiago merezi dutela? Edo okerragoak direla? Mundu desorekatu batean bizi nahi duzu? Erantzuna EZ bada, BAINA guztiak gorabehera, feminista zara! BAINARIK GABE
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...