Testua: Carmen Ruiz de Garibay Argazkiak: Karlos Corbella
25 urte darama emakumeen mutilazio genitalak desagerrarazi nahian,
horren ondorioak jasaten baitituzte mundu osoko 130 milioi neskatilek
eta emakumek. Antropologo moduan egindako landa-lan batek Gambiara
eraman zuen, eta 16 urtez bizi izan zen hango herrixketan, gambiar
familia batek etxean hartuta. Haren laguntzarekin, Emakundek programa
integral bat garatu du, Euskadiko etorkinen artean ohitura hori
prebenitzeko asmoz, gure herrialdean delitu izan arren garrantzi
handikoa izaten jarraitzen baitu etorkin musulmanen artean. ...Zein da Euskadiko egoera?
Aurrerapauso handiak egin dira; esate baterako, Arabako Foru
Aldundiaren “Conocer para actuar” programa. Baina beste programa
integral bat ere garatuko da Emakundek eskaturik, eta, era horretan,
Euskadi liderra izango da Europan, emakumeen mutilazio genitalaren
prebentzioan. Mutilazio hori jasan duten eta Euskadin bizi diren
emakumeen diagnostikoa egin nahi da. Datuak aztertzen ari gara eta,
antza, emakumeen mutilazio genitala egiten den herrialdeetatik datozen 0
eta 14 urte arteko neskatilen eta beren gurasoen kopurua % 198 handitu
da azken lau urteetan. Familia berrelkartuz doan heinean iristen dira
emakumeak. Gizonen ehunekoa oso altua da, hasieran bakarrik heldu ziren,
baina ez dira ezkongabeak, eta seme-alabak badituzte, azkenean etorri
egiten dira haiek ere. Beraz, gero eta gehiago dira mutilatuta daudelako
artatu beharreko emakumeak, haur asko izaten dituzte, eta umetan
iristen dira. Nolanahi ere, Euskadiren egoera menderatzeko modukoa da.
Mutilazioa egiten den herrialdeetatik 11.066 pertsona etorri dira;
horietatik 3.161 emakumeak dira. Horiek artatze aldera, lantaldeak
sortuko ditugu lehen mailako arreta-zerbitzuetan, modu koordinatuan
jardun dezaten arriskuan dauden neskatilen prebentzioan, familia bidaian
irteteko zorian egon arte zain egon eta orduan dena emanda ekiten hasi
gabe. Ginekologo batek ikusiz gero emakume bat mutilatuta dagoela,
haurdun, eta ondoren neskatila bat izaten duela, neskatila hori
arriskuan dagoela jakinarazi behar die pediatria-zerbitzuei. Gure
lantaldea harremanetan dago familia horiekin, eta badaki zerk
funtzionatzen duen eta zerk ez. Hizkuntza bera mintzatzen dute: gai dira
norberaren eta bestearen errealitateaz hausnartzeko.
Martxoaren 8an, sexualitateaz aritu gara. Benetan askatasun sexuala al
dugu? zer irakurketa egin behar da pornografiaz? eta prostituzioaz? non
daude mugak? Gai guzti horiei buruz hitz egin dugu sexologo, psikologo
eta feministekin.