2012-08-31
La presencia de las mujeres en el gobierno local. Izarra Martínez Ruiz
IX CONGRESO VASCO DE SOCIOLOGÍA Y CIENCIA POLÍTICA
Una Ciencia Social renovada para un nuevo tiempo
IX SOZIOLOGIA ETA ZIENTZIA POLITIKOAREN KONGRESUA
Gizarte Zientzia berria aro berri baterako
Bilbo / Bilbao
2012-08-30
Ekintzaren teoria-Maider Zilbeti
ITURRIA: BERRIA
OSOA IRAKURRI
Fina da pentsamenduaren eta ekintzaren arteko muga Maider Zilbetirentzat (Donostia, 1977). Oso fina. Behin eta berriz gurutzatzen du berak, gurutzatu duenik ere gehiegi axola gabe. Areago: gurutzaketa bera da bere jardunaren ardatza. Hiru puntako zirkulua osatzen dute bere kezkek. Mugimenduan baino ulertu ezin den hiru puntako zirkulua: ikerketa feministatik aktibismora, aktibismotik arte sorkuntzara, eta arte sorkuntzatik ikerketa feministara. Bidegurutzean du beti begia. Hori da bere jarrera politiko eta intelektuala. «Militantzia feministari esker ikasi dut nik taldean pentsatzen. Hor ohartu naiz ekitearen eta pentsatzearen arteko mugaren lausotasunaz». Pentsalari gisa egindako elkarrizketan, etengabe igartzen zaio pentsalari hitzarekiko deserosotasuna. «Ni ez naiz pentsalari bakarka. Ni naiz pentsalari interakzioan».
Filosofia eta antropologia ikasketak egin zituen, eta pornografia hautatu zuen masterreko ikerketa gaitzat. Ikuspegi feministatik landutako pornografia: post-pornografia. Politika, artea, teoria eta praktika; mugaldekoa zen gaia, eta mugalde hori da Zilbetiri interesatzen zaiona. Izan ere, 60ko hamarkadaz geroztik masan ekoitzi zen pornografiaren generoaren irudikapena zalantzan jarri eta plazer zein sexualitate eredu irekiagoak proposatzea da pornografia mota horren asmoa. Plazera ere politizatzea. Erabat heldu gabea zen oraindik eztabaida Euskal Herriko feminismora Zilbetik ikerketa hasi zuenerako, baina jadanik nahiko barneratuta dagoela dio. «Pornografiaren alde ala kontra; hori zen dilema AEBetan eta Kanadan. Zerbait aipatu zuten hemen garai hartan gaiari buruz, baina ez zen eztabaida sakonegia izan. Raquel Osborne ikerlariaren eskutik heldu zen gaia Espainiara, eta hala heldu zen Euskal Herrira ere».
«Jarrera politiko bat da hau», dio. Ez da hedonismo inozoa, hedonismo militantea baizik. Boteretze ariketa bat, funtsean. «Gorputza ezagutzera eramaten zaitu plazeraren dimentsio ezberdinak ezagutzeak; gorputz mugak ezagutzera. Subjektu ekintzaile berria eraikitzera. Eta ez bakarrik sexu ekintzetan. Beste ekintzetarako eta beste antolamendu batzuetarako ere boteretzen zaitu horrek. Pornografia edo barneratzen duzu zure diskurtsoan edo ez, baina argi geratu dena da feminismoak proiektu politiko bezala aurrera egiteko gorpuztasunaren inguruan hausnarketa sakona egin behar duela. Eta baita plazeraren inguruan eta nortasunaren inguruan ere. Hori guztia barneratu behar da pertsonalki eta politikoki. Eta lan hori egin da subjektibazio prozesu berriak eraikitzeko».
OSOA IRAKURRI
2012-08-28
Berezitasunak, bereizketa bihurtuta
ITURRIA: BERRIA
Gizonen gaixotasunak aztertuz eratu da medikuntza. Ondorioz, zientziak ikusezin egin du emakumeen osasuna, ez baititu ikertu haien sintomak, arrisku faktoreak eta eritasunen bilakaera.
MAITE ASENSIO LOZANO
Kardiopatiei buruz 1980ko hamarkadan egindako lan zientifikoan, artikulu bakarrak aipatzen zituen emakumeak gaitz kardiobaskularrekin lotuta. Hartara, zientzialariak eta osagileak ez ziren konturatu bihotzekoaren sintomak desberdinak zirela gizonezkoetan eta andrazkoetan; ezkerreko besoko minaren ordez, goragalea izan ohi dute emakumeek, sabelaren goialdetik masailezurrera igotzen den minarekin. Bernardine Healy Amerikako Estatu Batuetako kardiologoa izan zen lehena salaketa egiten, 1991n; zientzia gisa barneratutakoa sineskerietan oinarritzen zela azaleratu zuen. Andreak euren hormonek babestuta zeudela uste zuten sendagileek, hau da, estrogenoen ondorioz ezin zutela bihotzekorik izan; funtsik gabekoa ez ezik, okerra ere bazen ustea, gero frogatu baitzen estrogenoak tronbogenikoak direla.
Bihotzeko gaitzen ikerketan antzemandako hutsune horiek agerian uzten dute zientziak eta medikuntzak ez dituztela parekidetasunez tratatzen emakumeak. Andrazkoen berezitasun biologikoak diskriminaziorako tresna bihurtu dituzte. «Medikuntza ez dago berezitasunok artatzeko prestatuta. Morbilitate diferentzialerako zientzia garatu behar da», azaldu du Carme Valls-Llobetek, Kataluniako CAPS osasuna ikertzeko taldeko mediku eta endokrinologoak. 2009an Mujeres, salud ypoder liburuan (Emakumeak, osasuna eta boterea) garatu zuen bere tesia: «Ikertu behar dutenen burua lainotzen dute botere harremanek. Andreekiko aurreiritziak daude medikuntzan, gainerako zientzietan bezala: ikusezinak gara, gertatzen zaigunak garrantzi txikiagoa du, eta, era berean, gure gorputzak kontrolatu nahi dituzte, botikez isilarazi, erabakirik har ez dezagun».
Funtsean, medikuntzaren eta osasunaren inguruko zientzia androzentrikoa da. «Medikuntzak gizonetan aztertu ditu osasuna eta gaixotasunak», laburbildu du Charo Quintana ginekologoak, Eusko Jaurlaritzak 2007an aurkeztutako Emakumeak eta osasuna programaren arduradunak; «Andreek hilekoa dutela eta haurdun gera daitezkeela argudiatuta, patologia handiei buruzko entsegu klinikoetatik baztertu dituzte luzaroan». Berriki bihurtu da derrigorrezko andrazkoak entseguotan txertatzea, «baina oraindik emakume proportzio txikiak jotzen dira egokitzat».
2012-08-08
2012-08-03
2012-07-30
Autoreak plazara: Judith Butler (I eta II)
ITURRIA: elearazi
Orain arteko poesia eta ipuinetatik saiakerara eginen dugu jauzi, autoreak ezagutarazteko plaza honetan. Horretarako, pentsamendu garaikidean eragin handia izan duten obren autorea dakargu, Judith Butler filosofo postestrukturalista amerikarra. Orain arte argitaratu dituen ikerketek eremu zabala hartzen dute, hala nola, literatur teoria, fikzio filosofiko modernoa, feminismoa eta sexualitatea, generoa eta identitatearen iraultza. Dagoeneko 90eko urteetan, ezbaian jarri zuen sexua zerbait naturala dela eta generoa jendartean eraikitzen den zerbait dela zioen ideia. Sexuari eta generoari barneko esentzia erauzi eta “emakume” edo “emakumeak” kategoria ezegonkortu zituen eta teoria feministek beren oinarriak birformulatzea eragin zuen; horrela, bada, “emakumeak” subjektu kolektibotzat beharrean, adierazle politikotzat hartu behar zirela aldarrikatu zuen. Queer mugimenduaren zutabetzat hartzen dira bere testu zenbait; izan ere, genero arauak subjektibitatea ekoizten duten gailuak direla dioen ideia oinarri teorikotzat eta tresnatzat baliatu zuten zenbait kolektibok, zeinak gutxiengo sexualtzat hartzen baitziren eta zeinak generoaren arau bitarraren ondorioz baztertuta baitzeuden.
Gender Trouble: Feminism and the Subversion of Identity liburua 1990ean kaleratu zen lehen aldiz. Kritika zorrotza egiten die Simone de Beauvoir, Julia Kristeva, Sigmund Freud, Jacques Lacan, Luce Irigaray, Monique Wittig, Jacques Derrida eta Michel Foucault autoreen lanei. Testuan azaltzen duenez, generoaren, sexuaren eta sexualitatearen adierazpena ez da aukerazkoa, eta subjektu generodun, sexudun eta desiratuaren eraikuntza “diskurtso arautzaile” deitzen duenaren barruan jartzen du. Diskurtso horiek, “ulergarritasun markoak” edo “diziplinazko erregimen” ere deituak, aurretik erabakitzen dute zer sexu, genero eta sexualitate aukerek duten baimena koherente edo “natural” gisara agertzeko. Halaber, Butlerek generoaren teoria performatibo famatua garatu zuen, subjektuaren identitatea nola eratzen den azaltzen duena; izan ere, genero identitatea ez da barne esentzia baten adierazpena, baizik eta ekintza eta jarreren ondorio, hots, performatibitatearen ondorio. Labur, liburu honekin autorearen asmoa da genero identitatearen izaera esentziala deseraikitzea eta asmakuntza hutsa dela agerian uztea...
Judith Butler (I) sarrera irakurri
2012-07-25
Emakumeok gure gorputzaren jabe! EHBF
Abortoa libre eta doakoa aldarrikatzen jarraituko dugu!
Urtetan borrokaren bitartez lortutako aurrerapen txikietan atzeraka
eginez, azken hilabeteotan PPko gobernuak onartu dituen beste murrizketa
sozial askoren gisan, krisi ekonomikoaren aitzakiapean herritarren
eskubideetan lotsagabeki murrizketak egiteari ekin diote, bizi
baldintzak bortizki okertuz eta gure bizitzen jabe eta subjektu izatea
gero eta zailago eginez...
BILGUNE FEMINISTAREN IRITZIA, Alberto Ruiz Gallardon
Espainiako Justizia ministroak La Razon egunkariari eskainitako
elkarrizketa batean abortuaren legea erreformatuko duela malformazioak
dituzten fetuei "babes maila berdina eskaini ahal izateko" eginiko
adierazpenen aurrean:
Euskal Herrian bizi garen emakumeok ezin ditugu gure gorputzaren gaineko erabakiak modu aske batean hartu: Gure gorputzetan interes ekonomiko, politiko eta ideologikoek eragin nabarmena dute...
Euskal Herrian bizi garen emakumeok ezin ditugu gure gorputzaren gaineko erabakiak modu aske batean hartu: Gure gorputzetan interes ekonomiko, politiko eta ideologikoek eragin nabarmena dute...
OSOA IRAKURRI!
2012-07-12
Bilbo-BERDINTASUN Ikastaro eta Tailerrak 2012-2013
Ikastaro eta tailerren eskaintza Ikastaro eta Tailerren 2012-2013 Gidaliburuan
jaso da eta, horretan, udal sail hauek antolatutako jarduera guztien
xehetasunak kontsulta daitezke; Kultura eta Hezkuntza Saila, Berdintasun
Saila, Lankidetza eta Hiritargo Saila, Euskara, Gazteria eta Kirol
Saila nahiz Osasun eta Kontsumo Saila. Guk Emakume eta Gizonen arteko
Berdintasun Tailerrak bereizi ditugu.
Aurreinskripzioa egin ahal duzue abuztuaren 31ra.
http://www.geubiok.net/ index.php/eu/noticias/ 6-noticias/ 394-talleres-por-la-igualda d
http://www.geubiok.net/
Toda la oferta de cursos y talleres está recogida en la Guía de Cursos y Talleres 2012-2013
en la que se detallan todas las actividades organizadas desde las áreas
municipales de Cultura y Educación; Igualdad, Cooperación y Ciudadanía;
Euskera, Juventud y Deporte; Salud y Consumo. Nosotras os destacamos
los talleres por la igualdad entre mujeres y hombres. Ver Guía
2012-07-09
Hedabideen eragina sexualitatean
ITURRIA: ILARGIPEAN-EUSKADI IRRATIA
Asko dira gaur egun hedabideetatik jasotzen ditugun mezu eta irudi sexualak, baina nola eragiten ote dute hauek gure sexualitatean? Olatz Berastegi sexologoaren azalpenak 'Ilargipean' saioan.
Asko dira gaur egun hedabideetatik jasotzen ditugun mezu eta irudi sexualak, baina nola eragiten ote dute hauek gure sexualitatean? Olatz Berastegi sexologoaren azalpenak 'Ilargipean' saioan.
2012-07-06
TXOKO FEMINISTA SANFERMINETAN!
TXOKO FEMINISTA SanFerminetan!
Festa, plazerra, performanceak, eraso sexistarik gabeko gunea, musikarik onena, giro ona, DJak... hementxe dugu gure espazioa.
--Uztailak 6: 12:00etatik 4:00etara
--Uztailak 7: 20:00etatik 4:00etara
--Uztailak 13: 20:00etatik 4:00etara
--Uztailak 14: 19:00etatik 24:00etara
Nabarreria 16, IRUÑEA.
.............................. .............
TXOKO FEMINISTA en SanFermines!
Fiesta, placer, performances, espacio libre de agresiones sexistas, buena música y ambiente, DJs... aquí tienes tu espacio.
--6 julio: de 12:00 a 4:00
--7 julio: de 20:00 a 4:00
--13 julio: de 20:00 a 4:00
--14 julio: de 19:00 a 24:00
Navarreria 16, IRUÑEA/PAMPLONA.
.............................. ...........................
TXOKO FEMINISTA
Nabarreria 16 - Iruñea/Pamplona
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




