)
Vídeo de la jornada organizada por la Plataforma Abortatzeko Eskubidea de Bizkaia
2014-03-13
2014-03-11
2014-03-10
Soldata diferentziak emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna betikotzen du-La discriminación salarial perpetúa la desigualdad entre mujeres y hombres
Otsailaren 22an Emakume eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko
Eguna izanik, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak salatu du soldata
diskriminazioa dela gaur egun emakumeen eta gizonen arteko
ezberdintasuna eragin eta betikotzen duen faktoreetako bat.
Egun, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.000 euro
ingurukoa da EAEn. Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak
zerbitzuen sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen
sektorean. Erdi-beheko lanpostuetako soldatak kontuan hartzen badira,
gizonena 100 bada, emakumeena 67 eta 65 artekoa da. Errentari
begiratuz, hau nondik datorren zehaztu gabe, emakumeen %81ak urtero
24.000 euro edo gutxiago kobratzen du, eta gizonen kasuan kopuru hori
%57ra murrizten da....
Emakundek landutako “Soldata arraila: eragileak eta adierazleak” txostenean gai honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzue.
Bestetik, EAEko emakumeen lanbide ibilbide eta egoerako desberdintasuna : Emakumezkoen talentua alferrik galtzearen kostu erlatiboa. txostenean, zehazten da diskriminazioa modu inplizitu eta esplizituan nola ematen den (47. orrialdea).
EMAKUMEEN HERRITARTASUNA: ESKUBIDEAK, PARTE HARTZEA ETA POLITIKA PUBLIKOAK.-EMAKUNDE-LA CIUDADANIA DE LAS MUJERES: DERECHOS, PARTICIPACION Y POLITICAS PUBLICAS.
Apirilaren 7an, lan-jardunaldi bat antolatu du Emakundek EHUko Bilboko Paraninfoan: EMAKUMEEN HERRITARTASUNA: ESKUBIDEAK, PARTE HARTZEA ETA POLITIKA PUBLIKOAK.
Emakunde organiza una jornada de trabajo con el movimiento asociativo de mujeres el próximo 7 de abril
El próximo 7 de abril, tendrá lugar en el Paraninfo de la UPV en Bilbao una Jornada de trabajo con el título LA CIUDADANIA DE LAS MUJERES: DERECHOS, PARTICIPACION Y POLITICAS PUBLICAS. En
esta jornada se presentará al Movimiento Asociativo de mujeres, el VI
Plan para la Igualdad de mujeres y hombres en la CAV aprobado el 30 de
diciembre de 2013. Además, se presentarán dos ponencias: “La ciudadanía
de las mujeres, recorrido histórico y desafíos del futuro” a cargo de
Amelia Valcarcel y “Los derechos de las mujeres, cómo se consiguen y se
pueden perder” a cargo de Marina Subirats”
2014-03-08
2014KO MARTOXAK 8A-EUSKAL HERRIKO KOORDINADORA FEMINISTAK-8 DE MARZO DEL 2014
2014KO MARTOXAK 8A, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
GURE ASKATASUNA BORROKATUZ, EL DERECHO A DECIDIR ES NUESTRO
EUSKAL HERRIKO KOORDINADORA FEMINISTAK
Gaurko egunean 2014ko Martxoak 8ko kanpaina aurkeztera gatozkizue.
Aurten,
aurreko urteetan bezala Euskal Herriko Koordinadora feministak kanpaina
bateratu bat antolatu dugu. Kanpaina honekin gaur egun indarrean dagoen
sistema heteropatriarkala salatzera eta errotik nahi dugu eraldaketa
aldarrikatzera gatoz. Euskal Herriko koordinadoretan parte hartzen dugun
talde feministak eta emakume taldeak oso anitzak gara eta errealitate
ezberdinak ditugu, dena den Martxoak 8aren inguruan batzen gara,
badakigulako gure eskubideen eta askatasunaren aldeko borroka bateratua
dela.
Guzti hau horrela izanda, hurrengoa diogu:
Une
oso larria ari gara pairatzen: botere politiko, ekonomiko, erlijioso
eta ideologikoaren arteko aliantza historikoa indartu egin da eta
jendartean sakoneko aldaketa inposatu nahi du, oso kutsu atzerakoiaz;
egundoko erasoa jotzen ari dira hamarkadak joan, hamarkadak etorri
emakumeok ahalegin izugarriz irabazitako eskubideen aurka.
Inposatzen
ari diren dekretu, erreforma eta murrizketa sozialek zuzeneko galera
eragiten dute urte luzetako borrokari esker irabazitako eskubide sozial,
laboral, ekonomiko eta politikoetan, eta hau diskurtso atzerakoi batez
janzten dute; honen helburua, emakumeak berriro adin txikiko eta
erabakitzeko aukerarik gabeko pertsona gisa hartzea da.
Eskubideen atzerakadaren gailurra abortu-legearen erreforma proiektua da, emakumeen aurka egin den benetako gerra-adierazpena.
Emakumeen
aurkako gerra-adierazpena abortuaren eskubidea murrizteaz gain haratago
doa. Bete behar dugun feminitate eredu bat inposatzen gaituzte.
Emakumeon funtzio garrantzitsua eta bakarra erreproduzitzea da,
heterosexualitate baten barnean noski. Feminitate eredu horretatik kanpo
gauden guztioi zigortzen gaituzte era ezberdinetan
Abortu-legearen
erreforma ultrakontserbadorea da, eta eliza katolikoaren buruekin
batera diktatu dute. Gure bizitza eta gorputzen gaineko erabakia kentzen
digu; umiliatu eta gutxietsi egiten gaitu, ama izatera bortxatuz. Eurek
erabakitzen dute, eta emakumeok obeditu egin behar dugu: otzan, serbil,
mutu. Hala nahi gaituzte.
Abortuaren
legearen aldaketarekin abortuaren eskubidea murrizteaz gain,
heteropatriarkatuari interesak betetzen dituen emakume eredua inposatzen
digute eta inoiz ez dituzte emakume anitzen errealitateak kontuan
hartzen.
Horregatik,
gure gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea exijitzen dugu.
Abortu-eskubidea emakumeon eskubidea eta giza-eskubidea delako, justizia
sozialari dagokiolako eta hauekin batera doazen eskubide guztiekin
lotuta dagoelako: duintasuna, bizitzeko eta osasunerako eskubidea,
askatasuna, berdintasuna, pribazitatea, autonomia eta segurtasuna.
Batzuei
amatasuna behartzen zaigun bitartean beste batzuei debekatu egiten
zaigu. Honengatik lesbianentzat eta bikoterik gabeko emakumeentzat
lagunduriko ugalketa doan exijitzen dugu, ugalketa eskubideak
unibertsalak izan daitezen eta ez aurreiritzi heterosexistengatik
murriztuak.
Tranpa
horretan ez gara eroriko, eta guregandik espero duten emakumeak ez gara
INOIZ izango. Borrokatuko dugu, aurre egingo diegu, eta beraien lege
eta sistemaren aurka egingo dugu.
Argi
eta garbi dago ze familia eta emakume eredua inposatu nahi diguten.
Familia nuklear heteronormatiboaren barnean ama eta andrea izatea
behartzen gaituzte. Menpekotasuna duten pertsonen zaintzen laguntzetan
murrizketa latzak inposatzen dizkiguten bitartean, zaintza lanak
emakumeok egitea nahi dute, badakigu lan hau ikusezina dela, inongo
onarpenik gabekoa eta oso prekarioa dela eta aldi berean sistema
kapitalista mantentzeko ezinbestekoa dela.
Duintasunez
erabakitzeko eskubidea nahi dugu, pertsona garen aldetik bizi proiektu
bat garatzeko aukera eta erabakiak, jendarteak eta instituzioek
errespetatu ditzatela.
Bizimodu
duina eduki nahi dugu, lan reproduktibo eta erreproduktiboaren eta
aberastasunaren banaketa parekidea nahi dugu, zaintzen eskubidea
emakumeengan erori gabe.
Osasun
sare publiko baten eskubidea nahi dugu, emakume guztiok eta behar
guztiak betetzen dituen sare bat, haurdunaldiarekin aurrera egin nahi
duten zein ez.
Indarkeria sexistarik gabeko gure gorputzak, desirak eta sexualitateak aske bizitzeko eskubidea nahi dugu.
Inposizio
eta debekurik gabeko aukeratutako amatasun eskubidea aldarrikatzen
dugu. Halaber, dauden ugalketa aukerak ere libre erakitzeko gauzatu
behar dituzte; estatuari dagokio horretarako neurriak eta zerbitzuak
bermatzea. Emakumeon erabakitzeko eskubidea ez eragoztea exijitzen
diegu. Ez gaituztela tratatu objetu moduan, tutelatukoa gizaki moduan.
Emakumeok gure bizitzaren jabe gara; merezi duen bizitza, alegia.
Guzti
honengatik urtero bezala hemen gaude, gure askatasunak eta bizitzak
defendatzen ditugulako, ez garelako beraiek nahi duten bezala inoiz
izango eta errotik mundu hau aldatuko dugulako.
GORA BORROKA FEMINISTAK!
EUSKAL HERRIKO KOORDINADORA FEMINISTAK
8 DE MARZO DEL 2014, DÍA INTERNACIONAL DE LAS MUJERES
GURE ASKATASUNA BORROKATUZ, EL DERECHO A DECIDIR ES NUESTRO
EUSKAL HERRIKO KOORDINADORA FEMINISTAK
Este 6 de Marzo os convocamos a esta rueda de prensa para presentar la campaña del 8 de Marzo del 2014.
Este
8 de Marzo, Dia Internacional de las Mujeres, como en años anteriores
desde las Koordinadoras Feministas de Euskal Herria hemos elaborado una
campaña unitaria para denunciar el sistema heteropatriarcal que sigue
vigente y reivindicamos la transformación social desde la raíz. Los
colectivos feministas y asociaciones de mujeres que participamos en las
coordinadoras de Euskal Herria somos diversas y con realidades plurales
sin embargo nos reunimos entorno al 8 de Marzo porque sabemos que la
lucha por nuestros derechos y libertades es una lucha unitaria y en
común.
Por lo tanto declaramos que:
Vivimos
en un momento de extrema gravedad: la alianza histórica entre poder
político, económico y religioso - ideológico ha cobrado una gran fuerza
para tratar de imponer y recrudecer el sistema heteropatriarcal,
profundamente regresivo, lo que se traduce en un ataque sin precedentes a
los derechos de las mujeres ganados a pulso durante décadas.
Los sucesivos decretos, reformas y recortes sociales impuestos desde Madrid y aplicados por los gobiernos de Iruñea y Gasteiz, que
suponen pérdidas directas de derechos sociales, laborales, económicos y
políticos alcanzados tras años de lucha, van acompañados de un
discurso retrógrado que pretende volver a colocar a las mujeres como
menores de edad, sin capacidad de decisión y condenadas a una vida cada
vez más precaria.
Este retroceso en derechos ha culminado en el proyecto de reforma de la ley del aborto, que supone una auténtica declaración de guerra contra nosotras, las mujeres.
Pero
esta declaración de guerra contra las mujeres no sólo se limita a
quitarnos el derecho al aborto, sino que va más allá. Nos imponen un
modelo de feminidad que todas debemos cumplir. Mujeres cuya función
principal es reproducirnos, por supuesto dentro del marco de la
heterosexulaidad. Todas aquellas que nos salimos de este modelo de
feminidad seremos castigadas de diversas formas.
Esta
reforma de la ley del aborto, ultraconservadora y dictada por los
poderes de la iglesia católica, nos niega derecho a decidir sobre
nuestras vidas y nuestros cuerpos, nos humilla y desprecia al obligarnos
a ser madres contra nuestra voluntad. Nos quieren sumisas, serviles y calladas.
No
sólo reducen nuestro derecho a abortar sino que crean un modelo de
mujer, que sólo responde a los intereses heteropatriarcales y nunca a la
diversidad de realidades de las mujeres.
Por
ello exigimos el derecho a decidir sobre nuestro cuerpo. Porque el
derecho al aborto se inscribe en el marco de los derechos de las
mujeres, de los derechos humanos, de la justicia social y
de todos los derechos asociados a estos: la dignidad, la vida, la
salud, libertad, igualdad, privacidad y autonomía.
Mientras
a unas nos imponen la maternidad a otras se nos prohibe, por ello
exigimos el acceso libre y gratuito a la reproducción asistida para
lesbianas y mujeres sin pareja masculina, para que los derechos
reproductivos sean universales y no sesgados por prejuicios
heterocentrados.
Pero,
las mujeres no caeremos en esta trampa, y no seremos nunca las mujeres
que ellos esperan de nosotras. Pelearemos, resistiremos, nos
enfrentaremos a ellos para acabar con este sistema y sus leyes
Está
claro cuál es el modelo de familia y de mujer que quieren imponernos:
la mujer como esposa y madre dentro de la familia nuclear
heteronormativa. Mientras aplican recorten brutales en las ayudas al
cuidado de personas dependientes, quieren que seamos nosotras, las
mujeres, las que asumamos todo este trabajo de cuidados, un trabajo
invisibilizado, no reconocido y altamente precarizado, a la vez que
imprescindible para que el sistema capitalista pueda seguir funcionando.
Queremos
el derecho a decidir en dignidad, sintiendo el respeto de sociedad e
instituciones ante las decisiones propias que correspondan al proyecto
de vida de cada persona.
Queremos
tener una vida digna, basada en el reparto equitativo de la riqueza y
del trabajo tanto productivo como reproductivo, y en la que se garantice
el derecho al cuidado sin que recaiga obligatoriamente en las mujeres.
Exigimos
el derecho a una red sanitaria pública accesible a todas las mujeres y
sus necesidades concretas; independientemente de que quieran ser madres o
no.
Queremos
poder decidir en libertad cómo vivir nuestros cuerpos, nuestros deseos y
nuestra sexualidad libres de violencia sexista.
Y
por supuesto, reivindicamos el derecho a una maternidad elegida, sin
imposiciones ni prohibiciones. Poniendo en práctica de forma libre las
distintas opciones reproductivas, garantizando el estado los medios y
servicios para ello. No cuestionando el derecho a decidir de las mujeres
tratándolas como no-sujetos, seres tutelados e incapacitados.
Las mujeres somos dueñas de nuestra vida, una vida que merezca ser vivida.
Por
esto seguimos estando aquí cada año, porque defendemos nuestras vidas y
libertades, porque nos oponemos a ser como ellos quieren que seamos y
porque entre todas conseguiremos transformar el mundo.
GORA BORROKA FEMINISTA
EUSKAL HERRIKO KOORDINADORA FEMINISTAK
2014-03-07
Zapiaz harago
ITURRIA: BERRIA SAMARA VELTE
... Gatazka horrek «multikulturalismo akritikoan» erortzeko arriskua dakarrela azaldu du Goikoleak: «Emakumeak zapaltzen dituen kultura bat errespetatzea kontraesana iruditzen zait. Baina kritika hori egiteko, lehendabizi norbere posizioa zalantzan jarri behar da, eta kode horiek kultura bakoitzean duten esanahia ulertu. Zoritxarrez, kultura gehienak botere patriarkalaren menpe daude; bakoitzean forma desberdinak hartzen ditu, eta gure kulturakoak naturalizatuta dauzkagu, onartuta, normalduta. Gure kasuan, pentsatu behar genuke Euskal Herri plural eta feminista nola eraiki, gure kulturan dauden adierazpen matxistak deseraikitzetik hasita. Hortik abiatzen bagara, errazagoa izango zaigu beste komunitateekiko elkarlana eta elkartasuna bilatzea; bai, behintzat, soilik kanpotik kritikatzea baino».
Arautu behar da haren erabilera?
...Egia da, beraz, egoera politikoak eragiten duela zapiaren erabileran. «Boterearen diskurtsoak beti dauka karga patriarkala, eta hori, sarri, emakumeen gorputzaren gaineko kontrolean islatzen da. Baina diskurtso hori, hemen, patriarkala izateaz gain, islamofoboa eta arrazista da». Burkaren auzia Europan eztabaidatzen denean, emakumeen eskubideen aldeko diskurtso askoren atzean «ikuspegi paternalista eta kolonialista» dago, Goikolearen ustez....
...Goikolearen iritziz, norberaren erabakia da gorputza nola jantzi eta mugitu, eta ez instituzioek arautu beharreko zerbait. «Askoz onuragarriagoa litzateke erakunde horiek pertsonen erabakitzeko eskubidea bermatzen duten ekinbideak bultzatuko balituzte; adibidez, hezkuntza publiko, independente eta parekidea sustatuz».
Printzesa deseraikitzen
iturria: BERRIA MAITE ASENSIO LOZANO
Printzesaren irudiarekin lotuta dago egungo gizarteak sustatzen duen andre eredua. Feministek hainbat lantegi antolatzen dituzte, feminitate hori hautsi eta jabekuntza prozesua abiatzeko.
Virginie Despentes pentsalari feminista frantziarrarena da ohartarazpena: «Izan gaitezen errealistak: saldu diguten ideal hori, emakume txuri seduzitzailea baina ez puta, ongi ezkondua baina ez inoren itzalpekoa, lan egiten duena baina bere gizona zapuztuko lukeen arrakastarik lortu gabe, argala baina ez elikadurarekin obsesionatua, beti gazte baina kirurgia estetikoak desitxuratu gabea, ama betea baina pardelekin eta eskolako lanekin gainezka egiten ez duena, etxekoandre ona baina ez neskamea; [...] emakume hori ez dut sekula inon aurkitu. Litekeena da, gainera, ez existitzea».
XXI. mendean emakume izateak feminitate eredu ezinezkoa erdiesten saiatzea dakarrela ondo adierazten du King Kong Théorie liburuko pasarte horrek (euskaraz irakur daiteke Edok argitaratutako Genero ariketak lanean). Ederrak, atseginak, samurrak, baina mendekoak, ahulak, pasiboak... eta maitasunean oinarritutako bizi proiektuarekin. Feminitatearen ezaugarri horiek guztiak biltzen ditu ipuinetako printzesaren irudiak, Irantzu Varela kazetariaren ustez (Portugalete, Bizkaia, 1974): «Emakume guztiok dugu printzesa bat barruan, neurri batean, ez daukagulako printzesak ez diren errefenterik».
Izan ere, eredu hori berrindartuz ari da sistema patriarkala emakumeen nortasun molde bat inposatzen: «Gaur egun, nekez konbentzituko gaituzte ezin dugula lan egin, abortatu edo gidatu, baina nolakoak izan behar dugun adieraz diezagukete, hedabideek, kulturak eta ingurune sozialak etengabe igortzen dizkiguten mezuen bidez. Indarkeria sinboliko hori da emakumeen aurkako errepresio tresna indartsuena».
Faktoria Lila taldearen bidez, desprintzesatze tailerrak ematen ditu Varelak, andrazkoen bizimodua gurutzatzen duen irudi hori deseraikitzeko. Lau esparruren analisi kritikoa egiten dute: maitasun erromantikoa, gorputza eta edertasuna, lana eta enplegua, eta desioak. Funtsean, jabekuntza prozesuaren lehen urratsa da: «Menderatze sistema hain dago ondo planteatuta, ezen emakume askok desberdintasunik ez antzematea lortu duen. Hortaz, ezinbestekoa da gutako bakoitza konturatzea bizi, nahi eta espero ditugun gauza asko patriarkatuak inposatu dizkigula».
Maitasuna erdigunean
Ezkontza jarri du adibide. Andrazkoak mendekotasun psikologikora bultzatzen dituen harreman heterosexualen sinboloa delako: «Maitasuna gure bizi proiektu nagusi izan dadin hezi gaituzte. Baina ez maitasunaren bidez plazera eta ongizatea lortzeko, baizik eta gizon batek bizi osoan maite gaitzan lortzeko. Besteek maite gaituztenaren arabera maite dugu geure burua emakumeok».
Ildo horretan, kezkatuta agertu da, ezkontzea «bizitzan helburutzat» duten andre asko dagoelako oraindik: «Ezkontzeko ilusioa izatea ez litzateke berez kaltegarria izango, ez balitz agindu sozial bat. Bikotekiderik eduki gabe ere ezkondu nahi duen jendea egotea ia patologikoa iruditzen zait. Baina munduan bortxaz hildako hamar emakumetik lau bikotekidearen esku hiltzen direla kontuan hartuta, ondorioztatu beharko genuke gizonezko bikotekide bat izatea arrisku praktika bat dela emakumeentzat».
Gaineratu du maitasunaren ideia lanarekin lotuta dagoela, ordaindu eta aitortu gabekoarekin batik bat, hau da, andrazkoen gain erortzen den zaintzarekin bereziki. «Emakume batzuek identifika dezakete garbigailua jartzea eta kozinatzea lana dela, baina ez seme-alabak zaintzea, maitasunagatik egiten dutelako. Eta hori da patriarkatuaren engainurik handiena: zaintza lan guztia andreok egin behar dugu, doan, pozik, maitasunez; eta horrek zoriontsu egiten ez bagaitu, errudun sentituko gara».
Feminitatearen «tranparik handiena» maitasuna dela berretsi du Josebe Iturrioz filosofoak (Ordizia, Gipuzkoa, 1978): «Batzuek jarraitzen dute harremanak idealizatzen, bizitza osoa bikotearen inguruan eraikitzen... Gaur egun, gure harremanak, nola ugaltzen garen, zertara lotzen gaituzten gure afektuek... hori klabe politiko kritikotik aztertu behar dugu».
Printzesaren eredua hausteko ez ezik, maskulinitatearekin esperimentatzeko aukera ematen dutedrag king tailerrek. Euskal Herrian, Medeak talde feministak antolatzen ditu, eta, besteak beste, Iturriozek berak ematen ditu. Lantegiotan, gizonak balira bezala janzten eta jarduten dira emakumeak. «Gizonaren rola egiteko, aurretik zure feminitatea irakurri eta deseraiki behar duzu». Baina ez da mozorro soil bat; xede politikoa du: «Gorputza zeharkatzen duen esperientzia bat da: espazio publikoan beste modu batera egoteko aukera ematen die emakumeei, maskulinitateak duen boterea bizitzekoa. Eta, bide batez, nabaritzen dute gizonentzat zein erraza den munduan erregeak bezala egotea».
Generoa, gorputzean
Gorputzaren bidezko jabekuntza lantzen du Iturriozek batik bat, erabat aurkakoa delako abiapuntua: «Emakumeen gorputza bera desjabekuntzan edo botere expropiazioan dago hezia». Feminitateak oinarrian duen ahultasuna fisikoki ere antzeman daitekeela erantsi du: «Nola esertzen gara? Hankak gurutzatuta, makurtuta, espazio gutxi okupatzen... Gorputzak bere espresioetan erabiltzen dituen genero esanahiak aztertzen ditugu, eta hor ikusten dugu boterea: hankak zabalik esertzen banaiz, espazio bat hartzen ari naiz, eta hor boterea dago».
Baina hori baino sakonagoa da auzia. Gorputzaren eta buruaren arteko dualtasunik ez dagoela azaldu du Iturriozek, eta Karl Marxen alienazioaren kontzeptua hartu du erreferentzia gisa: «Lehenengo alienazioa ez da klasea, gorputza baizik. Pertsonok bizi gara gure gorputza kanpo objektu bat balitz bezala, baina egiaz gorputza baino ez gara. Munduan egoteko modua da norbere gorputza».
Varelak zehaztu du gorputzetik kanpo bizi direla andreak, baina gorputzarekin obsesionatuta: «Emakumeok gure gorputza gustuko izan ez dezagun oso ondo antolatuta dago sistema patriarkala». Egonezin hori, aldi berean, zuzenean lotuta dago harremanak eraikitzeko moduarekin: «Gure gorputza baldin bada pertsonok dugun gauza bakarra, eta zure gorputza gustuko ez baduzu edo zure gorputzarekin identifikatzen ez bazara, nola erlazionatuko zara munduarekin? Mendekotasun eta botere gabezia posizio batetik».
Edertasun kanon nagusiaz mintzatu da Iturrioz ere. Itxura fisikoaren bidez emakumeen gaineko «kontrola» sustatzen dela salatu du: «Erregimen basatia inposatzen zaie». Telebistaren mundura jo du adibide bila: «Emakumeek ordubete lehenago joan behar dute ilea apaintzeko eta makillatzeko, zeren, telebistan ateratzeko, txapa eta pintura behar dute; gizonek ez, itsusiak, lodiak eta burusoilak izan arren. Azken batean, emakume batek zer izan behar du bizitzan? Lirain».
Areago, kirurgia estetikora eta andreentzako edertasun produktuetara osasuna ikertzera baino baliabide gehiago bideratzea kritikatu du: «Gaur egun feminitatea puntako teknologia da; emakumeei buruzko irudia teknologikoa da, naturala baino gehiago. Pelikuletan ikusten ditugun emakumeak ez dira egiazkoak, ez genituzke ezagutuko kalean. Horra iristea ezinezkoa da».
Baina gurutzada horretan sartuta daude andrazko asko. Gorputz argalak eta gazteak dira eredugarri, eta andreei etengabe ikusarazten zaizkie akatsak. Varelaren hitzetan, «botika batera sartzen garenean, ile zuriak, orpo urratuak, zelulitisa, zimurrak... baino ez ditugu ikusten. Emakumeei segurtasun handia kentzen zaie, hala». Iturriozen hitzetan, «guk aztertua dugu anorexiaren arazoa. Oso konplexua da, ezin da eder egoteko nahira murriztu, baina badu harremana emakumeen gorputzen patu argal horrekin». Deitoratu dute andreek hainbeste baliabide, denbora eta ahalegin eskaintzea gorputza aldatzeari. «Baina hori guztia baino esanguratsuagoa da emakumeen autoestimuan eragiten den kaltea», esan du Varelak.
Aldi berean, ordea, itxura fisikoak, norbere burua ondo ikusteak, emakumeen jabekuntzan lagun dezakeela uste du Faktoria Lilako kideak. Baina nola zaindu norbere irudia, mendekotasun horietan erori gabe? Muga lausoa dela onartu du: «Minigona batek edo ezpain gorri batzuek, berez, ez zaituzte patriarkatuaren esklabo egiten: giltzarria da nola janzten dituzun». Aldea jarreran dagoela nabarmendu du: «Ezpainak gorriz margo ditzakezu zu gustura egoteko, baina ez besteen gustuko izateko. Norbaiten desioa piztuko duzula ere jakin dezakezu, baina ez dituzu margotuko besteen desioetara makurtzeko. Begiradak kudeatzeko modua ere desberdina da: papar zabala janzteagatik ez dut zertan gustuko ez dudan begirada bat jasan».
Transfeminismoa txertatuz
«Norberak asmatu behar du zein den feminitate propio hori, feminitatetik egin nahi badu», erantsi du Iturriozek. Pauso bat gehiago ematea proposatzen dute drag king tailerretan: maskulinitatea lantzea. Izan ere, gizon-emakume binarismoa hautsi egiten dute, diskurtso transfeminista txertatuz. Funtsean, muturreko maskulinitate eta feminitatearen artean, sexu zein genero gehiago daudela azaleratuz. «Ni bezalako bollera, marimutil, trabesti, transgenero horiek guztiek gorputz askori ateak ireki dizkiete: beren bizitza beste era batera bizitzeko aukera eman diete».
Dena den, eredu hegemonikoetatik urruntzen diren generoen bidea ez da erraza; lumak dakarren zigorraren jakitun dira Medeak-ekoak. Iturriozen arabera, «nire kasuan, oso garrantzitsua izan da maskulinitatera diskurtso indartsu batekin sartzea, horrek egin duelako ni sendo sentitzea, eta zamari zein bazterketari aurre egin ahal izatea». Baina zer gertatzen da horretarako prest ez daudenekin? Iturriozek erantzun du pertsona bakoitzari dagokiola bere maskulinitate edo feminitatea definitzea, norbere beharretara egokituta. «Estrategia politiko feministak edukitzea da inportanteena; gero, gorputz bakoitzak erabaki beharko du genero inskripzio hegemoniko horietan nola kudeatu bere sexu, genero eta desio kontuak».
2014-03-06
PROYECCION DE LA PELICULA “EL TORO POR LAS ASTAS” ASAMBLEA MUJERES BIZKAIA 7 de maro
VIERNES 7 DE MARZO A LAS 19,30H C/PELOTA ...
Este
viernes 7 de marzo la Asamblea de Mujeres de Bizkaia presentamos la
película “El toro por las Astas” , escrita y dirigida por Susana Nieri.
La
cineasta y activista argentina emprende con este documental un trabajo
de investigación sobre el embarazo no deseado, y los derechos sexuales
y reproductivos.
Con un formato narrativo de road movie constituye
una herramienta audiovisual de reflexión, de consulta, de trabajo para
el movimiento de mujeres sobre el por qué se siguen produciendo
embarazos no deseados, que producen una sociedad no deseada, en un
contexto actual de información, tecnología y condiciones para que no se
produzcan. El film apunta sobre las diferentes aristas de esta
problemática poniendo luz sobre las causas invisibles que ejerce el
poder patriarcal sobre el cuerpo de las mujeres y la violencia
simbólica.
La película de Susana Nieri ha recorrido la Argentina y
parte de la América Latina desde el 2006 , fué declarada de interés
social, cultural y educativo y ha estado presente en diversos
festivales y muestras destacadas.
Este año estrena su tercera
película “Ella se lo buscó” que fue presentada en Bilbao sobre las
violencias machistas, también documental basado en un hecho real.
Articulo/entrevista con Susana Nieri: http://argentina.indymedia. org/news/2006/06/414174.php
2014-03-05
Un 33% de mujeres de la UE han sido víctimas de violencia física
fuente: BOULEVARD-RADIO EUSKADI
En entrevista al Boulevard de Radio Euskadi, la portavoz de la Agencia de Derechos Fundamentales de la UE, Blanca Tapia, comenta la elaboración de una macroencuesta a nivel de la Unión, realizada a 42.000 mujeres, y que demuestra que un tercio de mujeres de la UE ha sufrido violencia física o sexual, y que sólo un tercio la denuncian. Según el informe, cinco países de la UE nunca habían hecho una encuesta sobre violencia de género, y es en los países del Norte donde más denuncias se registran, porque la mujer lleva emancipada más años.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


