2010-02-19

Jostailu beliko eta sexisten aurkako kanpaina


ITURRIA: TAS TAS IRRATIA

Jostailu beliko eta sexisten aurkako kanpaina

PDFInprimatuE-posta
kartela.jpgPasa den abenduaren 24an Sestaoko Karibe Kultur Elkarteak umeentzako eta haien gurasoentzako zuzendutako tailerrak antolatu zituen. Tailer horiek jostailu beliko eta sexisten aurkako kanpaina baten barruan kokatzen ziren GaurkoKaleko Bentanien Karibe kultur elkarteko Javi Fernandez izan dugu, kanpaina honetaz hitz egiteko.

2010-02-18

SAREINAK 3.URTEURRENA!!!!! OSPAKIZUNA OTSAILAREN 20AN



SAREINAK. Feminismo literarioak blogak hirugarren urteurrena egitera doala aitzakiatzat hartu, eta mahai-ingurua antolatu dugu blogeko kideok. Mahai-inguruan blogeko kideok parte hartuko dugu (Amaia Alvarez Uria, Onintza Irureta, Gema Lasarte, Josune Muñoz, Iratxe Retolaza eta Ainara Sarasketa), eta blogean azken urte hauetan aipatu diren zenbait gairen inguruan mintzatuko gara, zenbait eztabaida zahar berrituz, eta zenbait eztabaida berri zaharkiturik daudela agertzeko asmoz.

Gai hauen inguruan zabalduko da eztabaida eta solasa:

1) Edertasunaren kanonaz

2) Sexualitateak eta euskal literatura

3) Intimismo, erotismoa eta begirada literario feminista

4) Maitasun ereduak eta eleberri larrosa

5) Identitateak: Beatriz Preciado, Itziar Ziga…

Etor zaitez gai hauen inguruko iritzia gurekin partekatzera!

Data: otsailak 20, larunbata

Ordua: arratsaldeko 7etan

Lekua: Gasteizen, Kutxi Kaleko 70 tabernan

BLOG GAFAS COLOR VIOLETA


2010-02-13

AYTO BILBAO-ONCE prevención violencia género


Sentsibilizazioaren eta prebentzioaren alorrak hartzen ditu, baita esku-hartze integrala ere, biktimei dagokienez

El Ayuntamiento de Bilbao y la ONCE firman un convenio de colaboración para mejorar la accesibilidad al programa municipal de prevención e intervención en violencia de género.

Abarca los ámbitos de la sensibilización, la prevención y la intervención integral con las víctimas.


2010-02-12

Gure bidea: Giza Eskubideak

iturria: komunikatuz.org
Gure bidea: Giza Eskubideak

01. Aldarrikapen Unibertsala
02. Eskubide sozial eta ekonomikoak
03. Haurren eskubideak
04. Emakumeen eskubideak
05. Bake eskubideak
06. Hezkuntza eskubidea
07. Etorkinen eskubideak
08. Lan eskubideak
09. Ingurumen eskubidea
10. Sexu aukera eskubidea
11. Autodeterminazio eskubidea
12. Eskubide zibil eta politikoak

2010-02-10

COEDUCACIÓN-MARIAN MORENO LLANEZA


coeducacion[1].pdf

Comunicación presentada en el marco del curso “¿Dónde están las niñas? La
perspectiva de género en la educación para la salud y el deporte”.
Octubre, 2004.
Marian Moreno Llaneza


$
Download (417.4KB)

Preview

2010-02-08

Eskuak-KARMELE JAIO

ITURRIA: DEIA

MARIAREN eskuak ohituta daude azal zaharrak igurtzen. Zaintzen duen emakumeak laurogei urte ditu eta laguntza behar du bainuontzian sartu eta bere burua garbitzeko.

Maria ohituta dago zaharren gorputz biluziak ikusten, ukitzen, garbitzen… Gaur zaintzen duen emakumearen aurretik zaindu izan ditu beste batzuk. Mariak ez du ikasketarik, baina inork baino gehiago daki bizitzaz. Psikologia, medikuntza, giza-harremanak… alor asko menperatzen ditu, titulurik ez badu ere. Jakintsua da. Ondo daki zer den bizitza. Bukatzen ari diren bizitzekin harremana izateak asko irakatsi dio.

Garbiñeren eskuak ohituta daude umeen ipurdi zikinak garbitzen. Etxe askotan egin du lan haurrak zaintzen. Bere eskuek ipurdiak garbitzeaz gain, badakite laztan egiten, umeen minak abesti goxoekin baretzen, haientzako barazki purea prestatzen.

Garbiñek kazetaritza ikasketak egin zituen baina ez du lanik aurkitu kazetari moduan. Lagun batzuen lagunen seme-alabak zaintzen hasi zen duela hamar urte eta ordutik ez du beste lanik egin. Aita eta ama kanpoan lanean dituzten haur txikien ardura hartzen du ofizialki existitzen ez den soldata kaxkar baten truke.

Sagrarioren eskuak ohituta daude berakatza zuritzen, kipula mozten, arropak lisatzen, erosketak egiten. Duela hogeita hamabost urte ezkondu zenetik egunero egiten dituen lanak dira.

Seme-alabak etxetik joan zitzaizkionean lasaiago bizitzeko aukera zuela ikusi zuen, noizbehinka etxean lasai liburu bat irakurtzeko plazerra zer den ere ikasi zuen, baina senarra jubilatu zitzaionean lana bikoiztu egin zi-tzaion berriz. Betiko lanez gain, eguna zelan bete ez dakien gizona animatzen saiatzen baita, psikologo profesional baten trebetasuna erakutsiz.

Emakumeen eskuak dira María, Garbiñe eta Sagrariorenak eta gure gizarteari eusten diote, haren oinarri dira, nahiz eta ikusezinak izan. Nahiz eta herri baten aberastasuna zenbatzean kontuan hartzen ez diren.

2010-02-06

Ama bakarra... zergatik ez?

ITURRIA: EUSKADI IRRATIA

Emakumeak atzeratu egin du ama izateko adina. Gero eta gehiagotan erabakitzen daAma noiz izan. Baina gerta liteke, gehiago atzeratu eta epe muga iristeko zorian bikoteegokirik alboan ez izatea. Ama bakarrak asko ugaritu dira inseminazioari esker.




2010-02-01

Sexualitatea haurdunaldian; Amaia Vazquez sexologoarekin


Haurdunaldian sexualitatearen inguruan dauden aurreritzi eta uste okerrak argitu ditu Amaia Vazquez sexologoak "Ilargipea"n saioan.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...